Bilboko Euskal Museoak ‘Arzak bere saltsan’ izeneko erakusketa aurkeztu du

2021eko urtarrilaren 31ra arte bisitatu ahal izango da. Luisa Lopez Telleriaren komisariotzapean, Arzak bere saltsan izeneko erakusketak Juan Mari Arzak (Donostia, 1942) sukaladariaren ibilbidea aztertuko du hainbat mahairen bidez, zeinak bere ibilbide pertsonal zein profesionalaren parte izan baitira, “Alto Vinagres jatetxeko mahaiez ari gara; 1897an ireki zen jatetxe hori”. Euskal Sukaldaritza Berria deritzon mugimenduaren funtsezko […]

Read More… from Bilboko Euskal Museoak ‘Arzak bere saltsan’ izeneko erakusketa aurkeztu du

Zuzeneko arteen zirkuituan parte hartzeko deialdia zabalik

Musika Bulegoak zuzeneko arteen zirkuitu berezi bat antolatu du. Musika Bulegoaren arabera, “EAE ez da Covid-19 pandemiatik libratu. Pandemia horrek aurrekaririk gabeko osasun-krisia eta hartutako babes-neurrien ondoriozko krisi ekonomikoa eragin ditu mundu osoan. Neurri horiek eragina izan dute bizitza sozial eta ekonomikoaren eremu guztietan, eta zuzeneko arteen sektorean dituzten ondorioak bereziki kezkagarriak dira”. Musikaren eta arte eszenikoen sektoreko […]

Read More… from Zuzeneko arteen zirkuituan parte hartzeko deialdia zabalik

Durangaldeko sortzaileek eskaintza berezia izango dute Azokako denda birtualean

Durangaldeko sortzaileek online dendan lortzen duten diru-sarreren ehuneko ehuna jasoko dute. Osasun-krisiak baldintzatuta, aldaketa ugari izango ditu Durangoko Azokako 55. edizioak. Besteak beste, modu zuzenean eragingo dio salmenta guneari: aurten salerosketa online egin beharko da, eta, beraz, ez da erakusmahairik egongo Landako Gunean. Hauen ordez, webgune honetan denda birtuala sortuko da, eta abenduaren 4tik 8ra […]

Read More… from Durangaldeko sortzaileek eskaintza berezia izango dute Azokako denda birtualean

Gasteizko Euskal Zinema Dokumentalaren Astean lau film luze eta hiru labur ikusgai

Urriaren 26tik 30era bitartean izango dira proiekzioak. Ondoren, ikusleek errealizadoreekin egingo den solasaldian parte hartzeko aukera izango dute.    Euskal Zinema Dokumentalaren Astearen VI. edizioa egingo da datorren astean Gasteizeko Vital Fundazioa Kulturunean. Hitzordu honek euskal profesionalek zuzendutako dokumental onenen aukeraketa bat eskainiko du. Aurten, gainera, film labur dokumentalei buruzko atal bat izango du. “Askotariko programazio […]

Read More… from Gasteizko Euskal Zinema Dokumentalaren Astean lau film luze eta hiru labur ikusgai

‘Kopla barik’ bertso zirkuitua urriaren 24an abiatuko da

Formatu desberdineko lau saio antolatu dituzte udazkena ere bertsoz josteko. Bertsozale elkartearen esanetan, “ez dago aitzakiarik, kopla barik. Kulturaz gozatzeko momentu guztiak direlako onak”. Horregatik Kopla barik bertso zirkuitua antolatzea erabaki dute, formatu desberdineko lau saioz osatutako zikloa izango da. Bertso saio musikatua, bertso trama, sariketa eta jaialdia izango dira zikloa osatuko duten saioak, bertsozale […]

Read More… from ‘Kopla barik’ bertso zirkuitua urriaren 24an abiatuko da

421 udalerritan osatu dira Euskaraldia batzordeak eta 6.737 entitatek ariguneak sortzeko prozesua abiatu dute

Izen-ematea euskaraldia.eus webgunean, herriz-herri jarriko diren informazio puntuetan edo telefonoetarako sortutako aplikazioaren bidez egin daiteke. Euskaraldiaren izen-ematea martxan da eta gaur ariketa soziala antolatzen ari diren erakundeetako ordezkariek azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo den bigarren edizioaren xehetasunak aurkeztu dituzte Baionan. Ipar Euskal Herriko erakundeetako ordezkariek Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoan Euskaraldiaren bigarren edizioa izaten ari […]

Read More… from 421 udalerritan osatu dira Euskaraldia batzordeak eta 6.737 entitatek ariguneak sortzeko prozesua abiatu dute

Jorge Oteiza eskultore oriotarraren arte jondoarekiko interesa aztertu du EHUko ikerketa batek

Arte horrekiko interesa argitzeko, eskultorearen artxibo pertsonaleko materiala aztertu du EHUko ikertzaile David Pavo Cuadradok ‘Jorge Oteiza y el arte jondo’ izeneko doktore-tesian. Jorge Oteizak (Orio, 1908 – Donostia, 2003) bi liburutan aipatzen du arte jondoa: Goya mañana. El Realismo Inmóvil. El Greco. Goya. Picasso eta Interpretación estética de la estatuaria megalítica americana. Hala ere, […]

Read More… from Jorge Oteiza eskultore oriotarraren arte jondoarekiko interesa aztertu du EHUko ikerketa batek

Zigor Garrok ‘Neskamearen ipuina’ eleberri distopikoa euskaratu du

Eleberriak gizarte distopiko bat deskribatzen du, “gure gizarteko muturreko karikatura bat da eta aldi berean pertsonaiaren barne mundua eta nola aurre egiten dion halako muturreko egoera bati”. Margaret Atwooden Neskamearen ipuina izeneko eleberria euskaratu du Zigor Garrok. Lehenengo aldia da idazle kanadarraren lan bat euskarara ekartzen dela eta Garrorentzat “ohore” bat izan da, “idazle handia […]

Read More… from Zigor Garrok ‘Neskamearen ipuina’ eleberri distopikoa euskaratu du

[BIDEOA] Eñaut Elorrieta, Zea Mays eta Izaki Gardenak aurtengo Udagoieneko Ostera zirkuituan

Muskizko El Pobal burdinolan, Balmasedako La Encartada fabrika museoan eta Bermeoko Arrantzale museoan grabatu dira kontzertuak. Euskaltzaleen Topaguneak Udagoieneko Ostera zirkuituaren 21. edizioa aurkeztu du, gaur. “Urte berezi honetan ere Udagoieneko Osteraz gozatzeko aukera izango duzue. Azaroan zehar Bizkaiko hiru museoetan grabatutako hiru kontzertu akustiko jarriko ditugu zuon eskura”, adierazi dute. Maria Rivero Euskaltzaleen Topaguneko […]

Read More… from [BIDEOA] Eñaut Elorrieta, Zea Mays eta Izaki Gardenak aurtengo Udagoieneko Ostera zirkuituan

Euskal musika ardatz hartuta, bost film proiektatuko dira Zinemaz Blai zikloan

Edizio honi hasiera emateko, Zirzira Ahots Taldea dokumentala proiektatuko da (Ius Perez, 2020) azaroaren 5ean. Bilboko Euskal Museoak, seigarren urtez jarraian, Zinemaz Blai film laburren zikloa antolatu du. Hasiera batean, maiatzean egin behar zen, baina Covid-19aren pandemiaren eraginez, bertan behera geratu zen. Orain, Bizkaiko museoak berriro heldu dio film laburren zikloari, betiere, gaur egun indarrean […]

Read More… from Euskal musika ardatz hartuta, bost film proiektatuko dira Zinemaz Blai zikloan