Gaur abiatuko da Bilboko Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdia

Denetara 84 lan eskainiko dituzte aurtengo edizioan. Covid-19ak eragindako eragozpenak alde batera utzita, Bilboko Film Sozialak Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdiak eutsi egin dio emakumeen eta gizonen arteko programazio eta zabalkunde orekatu bat eskaintzeko asmoari. Urriaren 15etik 22ra egingo da aurtengo jaialdia, Bilboko Alondegiko Golem aretoetan. Dena den, aldez aurreko emanaldiak eta emanaldi paraleloak ere egingo […]

Read More… from Gaur abiatuko da Bilboko Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdia

Euskadiko Orkestrak ‘Erlauntza’ filmaren soinu banda grabatu du Fernando Velazquezen zuzendaritzapean

Mireia Gabilondok zuzendutako filma azaroan estreinatuko da. Aitziber Garmendia, Sara Cozar, Getari Etxegarai, Naiara Arnedo, Itziar Atienza eta Leire Ruiz dira Tentazioak eta Acronicak ekoitzitako komedia garratz honetako protagonistak. Haurtzaroko lagun talde bat landetxe batera joango da, haietako baten ezkongabe-agurra ospatzera. Baina urteak ez dira alferrik pasatzen, eta elkarren artean lotura handia badute ere, ez […]

Read More… from Euskadiko Orkestrak ‘Erlauntza’ filmaren soinu banda grabatu du Fernando Velazquezen zuzendaritzapean

Urriaren 23an abiatuko dira Arabako bertsolari Txapelketara sailkatzeko kanporaketak

Lau kanporaketa jokatuko dira, Legution, Dulantzin, Zigoitian eta Kanpezun. 12 bertsolari sailkatuko dira urtarrilean hasiko den txapelketarako. Arabako Bertsozale elkarteak ezagutzera eman duenez, 2021eko Arabako Bertsolari Txapelketan 18 bertsolarik parte hartuko dute, 27k izena eman dute eta urrian jokatuko diren kanporaketetan 12 bertsolari sailkatuko dira, 2019ko txapelketako finalistak, berriz, zuzenean sailkatuta daude. 2019ko txapelketaren sailkapenaren arabera […]

Read More… from Urriaren 23an abiatuko dira Arabako bertsolari Txapelketara sailkatzeko kanporaketak

‘Hitz larrien, irainen eta kitziken hiztegia’ plazaratu du Mintzalasai elkarteak

“Hizkuntza osasuntsu batek bizitzako esparru guztietarako egokia izan behar du”. Ideia horretatik abiatuta, Mintzalasai elkarteak euskarazko hizkera informala garatzeko hiztegi ttipiak argitaratzeari ekin dio. Mintzalasai elkarteak, hizkera informala garatzeko euskarrien garapenean beste urrats bat eman du. Besta munduan euskararen erabilera garatzeko hiztegia eta Hiztegi Kokina-ren ondoren, orain, hitz larri, irain eta zirikaren bilketa bat proposatu […]

Read More… from ‘Hitz larrien, irainen eta kitziken hiztegia’ plazaratu du Mintzalasai elkarteak

Miren Asiain ilustratzailearen erakusketa ikusgai Donostian

Erakusketa datorren urtarrilaren 24ra arte bisitatu ahal izango da Donostiako Aiete Kultur Etxean. Miren Asiainen (Iruñea, 1988) erakusketa ikusgai egongo da gaurtik aurrera, urriak 14, Aiete Kultur Etxean Ilustratzailearen Txokoa izeneko programaren barruan. Asiainek Arte Ederrak ikasi zituen Bilbon, baina azken ikasturtea Buenos Airesen burutu eta ilustrazioaren munduan bere kabuz hasi zen lanean. Hala, bere […]

Read More… from Miren Asiain ilustratzailearen erakusketa ikusgai Donostian

Uxue Alberdik Euskadi Literatura Saria irabazi du ‘Kontrako eztarritik’ saiakeragatik

Idoia Santamariak itzulpengintza saria jaso du Ingeborg Bachmannen Aldibereko lana euskaratzeagatik, Aixa de la Cruzi gaztelerazko literaturako saria eman diote Cambiar de idea lanagatik eta Borja Barraguek gaztelerazko saiakerakoa eraman du, Larga vida social a la democracia saioagatik. Joan den astean eman zituzten ezagutzera Euskadi Literatura Sarietako aurreneko hiru irabazleak. Gaur, berriz, gainerako lauak ezagutzera […]

Read More… from Uxue Alberdik Euskadi Literatura Saria irabazi du ‘Kontrako eztarritik’ saiakeragatik

Tabakalerak ‘Eremuak’ programa jasoko du aurten

Bilboko Alondegian lau urtez garatu ondoren, 2020ko edizioa Tabakalerara eraman da beste lau urtez, “aberasteko eta hazteko bide berriak aztertzeko” helburuarekin. Tabakalerak Eusko Jaurlaritzaren eremuak programa irekia jasoko du. Programak honako helburu hauek ditu: euskal eremuan praktika artistikoen testuingurua ezartzea eta artistentzako eta sortzaileentzako plataforma bat eskaintzea, eztabaidarako eta topaketarako giroa bultzatzea eta egungo errealitate […]

Read More… from Tabakalerak ‘Eremuak’ programa jasoko du aurten

Fernando Mircalaren ‘Etorkizun Dotorea’ erakusketa Donostian ikusgai

Erakusketa, Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 31. Astearekin lankidetzan antolatu da eta abenduaren 13ra arte egongo da zabalik Kutxa Kultur Plazan. Etorkizun Dotorea izeneko erakusketa “mundu baten perfekzio adeitsu eta soilenaren gainean eraikitako proposamen grafiko estetiko-metafisiko bat da”, azaldu dute antolatzaileek. Erakusketa “idealizazio estilizatu bat da, grabitaterik gabekoa eta poetikoki delineatutakoa, non izakiak, giroak eta makinak […]

Read More… from Fernando Mircalaren ‘Etorkizun Dotorea’ erakusketa Donostian ikusgai

Euskararen ezagutzaren unibertsalizazioa hizpide hartuta, jardunaldiak antolatu dituzte

Euskararen herria euskal hiztun izenpean, azaroaren 12an eta 13an izango diren jardunaldiak aurkeztu dituzte Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak eta Eusko Jaurlaritzak. Euskararen ezagutzaren unibertsalizazioa izango dute hizpide Bilboko Bizkaia Aretoan egingo diren jardunaldiek. Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok eta Hizkuntza Politikarako sailburuorde Miren Dobaranek hartu dute hitza Euskadiko Artxibo Historikoan egin den agerraldian. Transmisio zein […]

Read More… from Euskararen ezagutzaren unibertsalizazioa hizpide hartuta, jardunaldiak antolatu dituzte

[BIDEOA] Zabalik da 16. Kameratoian izena emateko epea

Kameratoia lehiaketaren 16. edizioan parte-hartzeko, azaroaren 7ra arte egongo da izena emateko epea zabalik. Euskal Zine Bilera jaialdiarekin batera antolatzen den Kameratoia, euskarazko ikus-entzunezko rally-a, azaroaren 13tik 15era egingo da aurten. Antolatzaileek iragarri dutenez, edizio berri hau sorpresaz beterik egongo da, izan ere, lehiaketa online bidez gauzatuko da eta Aitor Arregi (La trinchera infinita, Loreak, […]

Read More… from [BIDEOA] Zabalik da 16. Kameratoian izena emateko epea