Ahozko oroimenari buruzko ‘Eleketa’ erakusketa ikusgai Hazparnen

Azaroaren 7ra arte, Pierre Espil Mediatekan, 68 bat lekukok (Aiherra, Bastida, Beskoitze, Donoztiri, Hazparne, Heleta, Izturitze, Lekorne, Lekuine, Makea) beren bizipenak eta oroimenak aipatuko dizkigute, 200 ikus-entzunezko pasarteren bidez.  Euskal Kultur Erakundeak proiektu handi bat abiatu zuen 2007an: Ipar Euskal Herriko biztanleen ahozko memoriaren bilketa. Programa hau, gaur egun Eleketa izenarekin ezagutzen da, Pirinio Atlantikoetako Departamenduaren […]

Read More… from Ahozko oroimenari buruzko ‘Eleketa’ erakusketa ikusgai Hazparnen

‘Kutsidazu bidea Ixabel’, komedia musikal gisa estreinatuko dute

Bilboko Arriaga antzokiak jasoko du ikuskizunaren estreinaldia, urriaren 15ean, osteguna, arratsaldeko 19:30ean. Streaming bidez ikusteko aukera ere egongo da. Kutsidazu bidea Ixabel, Joxean Sagastizabalek idatzitako eleberria, komedia musikal gisa estreinatuko dute taula gainean. Patxi Barcok zuzendu du obra, eta dramaturgiaz ere arduratu da, Aitziber Garmendiarekin batera. Musika zuzendaritza bere aldetik, Demode Quartet taldeko Joli Pascualenarena […]

Read More… from ‘Kutsidazu bidea Ixabel’, komedia musikal gisa estreinatuko dute

Azaroaren 21etik 29ra izango da Bilboko Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia

Jaialdiarekin batera, antzezle, txotxongilolari eta arte eszenikoen sortzaileei zuzendutako Nazioarteko Formakuntza zikloa antolatu dute. Txotxongilo eta objektu animatuak dantzan ikusiko ditugu beste behin ere Bilboko kaleetan zehar, azaroaren 21etik 29ra. Aurten 39. edizioa du Bilboko Nazioarteko Txotxongilo jaialdiak eta tokiko txotxongilo ekoizpen artistikoaren erakusleihoa izan nahi du. Emanaldi gehienak Campos Eliseos antzokiko Kupula aretoan izango […]

Read More… from Azaroaren 21etik 29ra izango da Bilboko Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia

‘Hamaika entzuteko!’ irrati-piezen lehiaketaren 6. Edizioa martxan

Adin eta nazionalitate guztietako herritarrek har dezakete parte lehiaketan. Taldeka nahiz banaka. Lanak azaroaren 27ra arte bidali ahal izango dira. Sari-banaketa 2020ko abenduaren 15ean izango da. Donostia Kulturak eta DK Irratiak Hamaika entzuteko! irrati-piezen lehiaketaren seigarren edizioa antolatu dute. Lehiaketa honek irrati-pieza labur eta originalen ekoizpena eta hedapena bultzatzea du helburu. Parte-hartzaileek gehienez bost minutuko […]

Read More… from ‘Hamaika entzuteko!’ irrati-piezen lehiaketaren 6. Edizioa martxan

Ikastolen Elkarteak eta Euskaltzaindiak unitate didaktiko digitala sortu eta egungo gazteen esku jarri nahi dute

Proposamenak euskararen lurralde guztietako gazteekin batera, euskararen iraganeko, egungo eta etorkizuneko egoeraren inguruko hausnarketa kritikoa bultzatu nahi du. Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak (EHI) eta Euskaltzaindiak gazteen artean euskararen inguruko hausnarketa bultzatzeko unitate didaktiko digitala sortu dute. Akademiaren mendeurreneko egitasmoen azken emaitza da unitate didaktikoa, aurrerantzean Euskal Herriko ikastetxe guztiei zabalduko zaiena. “Gazteak dira euskararen herria […]

Read More… from Ikastolen Elkarteak eta Euskaltzaindiak unitate didaktiko digitala sortu eta egungo gazteen esku jarri nahi dute

Gasteizko ARTgia aretoak Estibaliz Agirreren ‘Zomorro-mozorro’ erakusketa paratu du

Artistak zomorro-mozorro lanaren bidez, gure inguruarekiko sortu ditugun lotura berri horien egiazkotasuna zalantzan jarri nahi izan du. ARTgia Sorgune & Aretoak ikasturte berri honetarako programazioari ekin dio. Martxoan eta apirilean iazko EmArt programan hautatutako bi artisten erakusketak atzeratu ostean, aretoak irailean ireki zituen ateak Uxue Ruiz de Arkauteren lanak erakusteko asmoz. Orain, berriz, Estibaliz Agirreren […]

Read More… from Gasteizko ARTgia aretoak Estibaliz Agirreren ‘Zomorro-mozorro’ erakusketa paratu du

Eneritz Artetxeren ‘Lakoste’ proiektuak jaso du Poltsiko Antzerki Sorkuntza saria

Bigarren saria Bete ingoiau proietuak eraman du. Euskarazko formatu txikiko antzerki sorkuntza eta ekoizpena bultzatzeko 2021eko Poltsiko Antzerki Sorkuntza izeneko programak baditu dagoeneko lehen eta bigarren sariak. Jasotako proiektuen artean, epaimahaiak lehen saria eman dio Dxusturi teatroaren Lakoste antzezlanari. Bigarren saria, berriz, Zutani teatroaren Bete ingoiau lanari egokitu zaio. Lakoste. Eneritz Artetxe antzergileak sortutako antzezlana […]

Read More… from Eneritz Artetxeren ‘Lakoste’ proiektuak jaso du Poltsiko Antzerki Sorkuntza saria

‘Ahostegunak’, ahozko kultur sorkuntzarekin ondo pasatzeko aukera

Egitasmoa 18 eta 22 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. EHUko Gipuzkoako campusean egingo da, eta unibertsitateko ikasleek eskurago izango dute, baina ateak irekita dituzte interesa duten adin horretako beste gazteek ere.  Ostegunak bereziak izango dira aurten ere azaroan unibertsitate inguruan dabiltzan gazteentzat. Iaz egin bezala, ahozko kultur sorkuntzarekin ondo pasatzeko Ahostegunak antolatu du Mintzola Ahozko […]

Read More… from ‘Ahostegunak’, ahozko kultur sorkuntzarekin ondo pasatzeko aukera

Online denda eta zuzeneko egitaraua egongo da 55. Durangoko Azokan

Egitaraua streaming bidez eta bertatik bertara jarraitu ahal izango da, edukiera mugatuarekin. Espazio bi egongo da: Landako Gunea eta Plateruena. Ane Pikazak Azokako taupada koloretsuak islatu ditu 55. edizioko kartelean Aurtengo Durangoko Azoka “ez-ohikoa” izango dela iragarri du Gerediaga elkarteak. Edizio honetako nobedade nagusiak aurkeztu ditu gaur Azokako antolakuntzak, kulturaren plaza osatzen duten erakunde eta […]

Read More… from Online denda eta zuzeneko egitaraua egongo da 55. Durangoko Azokan

‘Euskara eskuz esku’, Ipar Euskal Herritik batasunari eginiko ekarpena

Tresna berriaren helburua: euskara batuaren arauak modu sinplifikatuan agertzea, Ipar Euskal Herriko hizkeren berezitasunak azpimarratuz eta euskara batuak onartzen dituen Iparraldeko formak lehenetsiz. Euskaltzaindiak tresna digital berria aurkeztu du Baionan: Euskara eskuz esku. Berrogeita hamar bat urtez Euskaltzaindiak garatu duen euskara batuak bere bidea egin du euskal komunitatean; Ipar Euskal Herrian ere bai. Haren beharra […]

Read More… from ‘Euskara eskuz esku’, Ipar Euskal Herritik batasunari eginiko ekarpena