Musika, zinema, antzerkia, hitzaldiak eta ibilaldiak Bermeoko Mareak kultur jaialdian

Jaialdia bihar, urriak 6, abiatuko da, Jörg A. Hoppe, Heiko Lange eta Klaus Maeck-ek 2015ean zuzenduriko B-Movie: Lust & Sound Berlin (1979-1989) dokumentalaren proiekzioarekin, Nestor Basterretxea aretoan, 20:30ean. Mareak Tradizioa eta Abangoardia Herri Kulturan izeneko jaialdiaren seigarren edizioa egingo dute Bermeon, asteartetik igandera bitarte. Kontzertuak, dokumentalak, hitzaldiak, ibilaldiak eta antzerkia izango dira Bizkaiko udalerriko areto […]

Read More… from Musika, zinema, antzerkia, hitzaldiak eta ibilaldiak Bermeoko Mareak kultur jaialdian

Euskal Irudigileak elkarteak ‘Murgilketak 2021’ egonaldi birtuala antolatu du

Elkarteak Irudika 2021 egonaldiak bertan behera utzi behar izan ditu osasun krisiaren ondorioz. Horren ordez egonaldi birtualen eredu berria sortu du. Lanak urriaren 10era bitarte aurkez daitezke. Euskal Irudigileak elkarteak Murgiletak 2021 izeneko egonaldi birtualen eredu berria sortu du datorren urteko Irudika topaketaren irudia sortzeko helburuarekin. Izan ere, elkarteak salbuespen gisa, eta COVID-19aren osasun arloko […]

Read More… from Euskal Irudigileak elkarteak ‘Murgilketak 2021’ egonaldi birtuala antolatu du

Nafarroan Euskaraldian ahobizi edo belarriprest gisa izena emateko epea zabalik da

Nafarroako hainbat eragilek bat egin du azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo den ariketa sozialaren bigarren edizioarekin. Hizkuntza ohiturak astintzea eta euskararen erabilera bultzatzea helburu dituen ariketa sozialaren bigarren edizioa azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo da. Euskaraldian izena emateko epea irailaren 24tik dago irekita eta jadanik  ahobizi eta belarriprest rolekin parte hartzeko izena eman dezakete horrela […]

Read More… from Nafarroan Euskaraldian ahobizi edo belarriprest gisa izena emateko epea zabalik da

Euskal Herrian literatura beltza sustatzeko (H)ilbeltza beka martxan

2020ko abenduaren 4ra arte egongo da sormen lanak aurkezteko epea zabalik. Baztango Udalak, (H)ilbeltza elkarteak eta Txalaparta argitaletxeak elkarlanean, euskal literatura beltza hedatu eta munduko literatura beltza euskaratzeko, 2021ko (H)ilbeltza beka jarri dute martxan. Antolatzaileek azaldu dutenez, deialdi honetara sormenezko narratiba lanak (eleberri edo ipuin-bildumak) aurkeztu beharko dira eta horien kalitatea, aberastasuna eta genero beltzekoak […]

Read More… from Euskal Herrian literatura beltza sustatzeko (H)ilbeltza beka martxan

Musika Bulegoa 2020 sariek Euskal Herriko 11 musika talde, artista, erakunde zein proiekturen lana aitortu dute

Zea Mays, Xabi Aburruzaga, Zukan hirukotea, Pascal Gaigne, Niña Coyote eta Chico Tornado, Maite Larburu, Bilboko Kafe Antzokia, Euskal Barrokesemble, Eresbil Musikaren Euskal Artxiboa, Dupla eta Baloreak saritu dituzte.  Gasteizko Jimmy Jazz aretoan egin da Musika Bulegoa 2020 sariak banatzeko ekitaldia. Bertan, hamaika musika talde, artista, erakunde zein proiekturen lana aitortu dute. Zea Mays taldea, […]

Read More… from Musika Bulegoa 2020 sariek Euskal Herriko 11 musika talde, artista, erakunde zein proiekturen lana aitortu dute

Atmosfera iluneko diskoa plazaratu du Amorantek

Bat edo Hiru izenpean, zazpi kantuz osatutako diskoa aurkeztu du gaur Elgoibarko musikariak. Bat edo Hiru du izena Amoranteren disko berriak. Zazpi kantuk osatzen duten disko beltza da, “iluna eta era berean, tristeziaren edertasuna dario”, adierazi du musikariak. “Iluntasuna hitzetan sumatu daiteke eta aukeratutako tresnak eta estetikak eragin zuzena izan dute diskoaren izaera ilun hori […]

Read More… from Atmosfera iluneko diskoa plazaratu du Amorantek

[BIDEOA] Amatasunetik ondu du Leire Bilbao idazleak ‘Etxeko urak’ poema liburu berria

Amatasunetik bai, baina ez amatasun idiliko batetik idatzita, ezta amatasunaren ukaziotik ere. Leire Bilbaok (Ondarroa, 1978) Etxeko urak (Susa) izeneko liburua aurkeztu du gaur Donostian. Amatasunetik idatzi du Ondarroako idazleak eskuartean dugun helduentzako poema bilduma berria. Amatasunetik bai, baina ez amatasun idiliko batetik idatzita, ezta amatasunaren ukaziotik ere. Badira pozak eta minak, badago samurtasuna eta […]

Read More… from [BIDEOA] Amatasunetik ondu du Leire Bilbao idazleak ‘Etxeko urak’ poema liburu berria

Zumalakarregi Museoak Hezurbeltzak taldearen kontzertua antolatu du larunbaterako

Hirukoak Migrazioak izeneko proiektuaren baitan eskainiko du zuzenekoa arratsaldeko 19:00etan, Ormaiztegiko Zubipe kiroldegia. Zumalakarregi Museoak Hezurbeltzak taldearen zuzenekoa antolatu du datorren larunbaterako, urriak 3. Antolatzaileek adierazi dutenez, kontzertuak plaza kopuru mugatua izango du eta museoak berak banatuko dituen doako gonbidapenen bidez soilik sartu ahal izango da. “COVID-19aren aurkako osasun neurri guztiak errespetatuz gauzatuko da ekitaldia”, […]

Read More… from Zumalakarregi Museoak Hezurbeltzak taldearen kontzertua antolatu du larunbaterako

Miren Agur Meabe idazlea Bruselako Transpoesie jaialdian izango da

Idazle lekeitiarra Zoom bidezko poema irakurraldi batean izango da bihar. Transpoesie poesia jaialdiak 10 urte beteko ditu aurten. Hizkuntzen Europako Egunaren (irailak 26) inguruan antolatzen den zita honetan Europa osoko idazleen lanak erakutsiko dira euren jatorrizko hizkuntzetan; euskara ere tarteko, Miren Agur Meabe idazlearen poemen bitartez. Halaber, poesia irakurraldiak, hitzaldiak eta mahai inguruak ere izango […]

Read More… from Miren Agur Meabe idazlea Bruselako Transpoesie jaialdian izango da

Alos Quartet-ek XX. urteurrena ospatuko du Loraldia Udagoienean eskainiko duen kontzertu bereziarekin

XX. urteurrena ospatzeko, taldeak bere ibilbideko doinu esanguratsuenak bertsio berrituan eskainiko ditu, hainbat gonbidaturen laguntzarekin. Alos Quartet taldeak 20 urte bete ditu eta Loraldia Udagoienean egingo duen kontzertuarekin ospatzeko asmoa du. Zuzenekoa urriaren 8an izango da Bilboko Alondegian, arratsaldeko 20:00etan. Xabier Zeberiok (nyckelharpa, biolina), Francisco Herrerok (biolina), Lorena Nuñezek (biola) eta Ivan Carmonak (biolontxeloa) osatzen […]

Read More… from Alos Quartet-ek XX. urteurrena ospatuko du Loraldia Udagoienean eskainiko duen kontzertu bereziarekin