Zinemakumeak Gara! zikloaren 25. edizioa urriaren 5etik 14ra izango da

Bilboko hiru gunetan: Bilborocken, Campos Eliseos antzokiko Cupula Aretoan eta Alondegiko auditoriumean. 25 urte beteko ditu aurten Zinemakumeak gara! programak eta antolatzaileek urteurrena kulturaren eta feminismoaren lubakietan egindako ibilbide luzeari buruzko hausnarketa-esparru gisa balio dezan nahi dute, pandemiaren ondorioek eta etorkizunak planteatzen dituen galderek osatutako abagunean. Bilborocken izango da inaugurazio saioa, urriaren 5ean. Bertan, lehen […]

Read More… from Zinemakumeak Gara! zikloaren 25. edizioa urriaren 5etik 14ra izango da

[BIDEOA] 90eko hamarkadan gazte izan zen belaunaldiaren bizipenak bildu ditu Mikel Sotok

Idazleak kontzientzia politikoa iratzartzea, borroka-urteak, atxilotze, tortura eta kartzelaren esperientziak kontatu ditu Suak pizten direnean izeneko poema liburu berrian. Hamahiru urtez Txalaparta argitaletxean editore lanetan aritu ondoren, bere lehen sorkuntza-lana kaleratu du Mikel Sotok (Iruñea, 1978) Suak pizten direnean (Elkar) izenpean. Kontzientzia politikoa iratzartzea, borroka-urteak, atxilotze, tortura eta kartzelaren esperientziak kontatu ditu poema liburu berrian. […]

Read More… from [BIDEOA] 90eko hamarkadan gazte izan zen belaunaldiaren bizipenak bildu ditu Mikel Sotok

Udazkenean loratuko da Bilboko Loraldia jaialdia

Berritasun bat dakar Festibalak: hiru eguneko esperientzia digitala. Irailaren 26an hasi eta urriaren 22ra arte luzatuko da festibala Udagoienean loratzen da lelopean, Loraldia Kultur Elkarteak online bidezko aurkezpena egin du, “ez da erreza izan, baina sormena da irtenbidea leloa aldarrikatu eta festibala berreskuratu dugu”. Hala, udagoieneko edizio honek ere euskal kultura izango du oinarri, “Loraldiak […]

Read More… from Udazkenean loratuko da Bilboko Loraldia jaialdia

Egitarau anitza osatu du udazkenerako Gasteizko Oihanederrek

Irailaren 24an emango zaio hasiera denboraldi berriari Kokein talde eibartarraren zuzenekoarekin. “Uda oparoaren ostean beti datoz ikasturte berria eta udazkena, elkarri lotuta, elkarren beharrean, eta elkar hartuta”, diote Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeko kideek. “Gurean ere uda aberatsa izan da bai jardueretan bai publikoaren erantzunean”, adierazi dute. Uda hasieran jarduera anitz ugari iragarri zituzten, eta baita […]

Read More… from Egitarau anitza osatu du udazkenerako Gasteizko Oihanederrek

Mapamunditarrak ekimenaren 14. edizioa abian

Aurtengo jarduera multzoa Eraldaketa izenpean garatuko da, irailaren 18tik urriaren 25era, Iruñean, Atarrabian eta Uharten. Mapamunditarrak ekimenak bere hamalaugarren edizioa du aurten eta gorputzek izaten dituzten eraldaketa prozesuak arakatzera eta horren irudikapena aztertzera bideratu da. Aurtengo jarduera multzoa Eraldaketa izenpean garatuko da, irailaren 18tik urriaren 25era, Iruñean, Atarrabian eta Uharten. Ekimenaren bidez, Caroline Delieutraz, Blanca […]

Read More… from Mapamunditarrak ekimenaren 14. edizioa abian

Inoizko partaidetzarik handiena 2019ko Azkue Literatura sarietan

Guztira 568 lan aurkeztu dira aurtengo lehiaketan, iaz baino 433 gehiago. Epaileek azpimarratu dutenez, “lan bereziak” aurkeztu dira edizio berrira, “hausnarketarako joera dutenak”. 2019ko Resurreccion Maria Azkue Literatura sariak banatu dira gaur, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan. Akademiak berak eta BBK-k 1991etik antolatzen dituzten sari hauek eta idazle gazteak literatura mundura erakartzea dute helburu nagusi. Bi genero […]

Read More… from Inoizko partaidetzarik handiena 2019ko Azkue Literatura sarietan

Donostiako 7+5 Zinemaldi Alternatiboa gaur abiatuko da

Urtero bezala, hainbat gizarte gai eta gatazkari buruzko dokumental zein film zerrenda osatu dute. Covid-19aren ondorioz, formatua egokitu behar izan dute eta emanaldiak online izango dira. Hamabigarren edizioa du aurten, gaur abiatuko den Donostiako Zinemaldi Alternatiboak. Oraingoan, baina, Covid-19aren ondorioz, formatua egokitu behar izan dute eta emanaldiak online izango dira. “Osasun krisiaren aurrean, arduraz jokatzea erabaki […]

Read More… from Donostiako 7+5 Zinemaldi Alternatiboa gaur abiatuko da

[BIDEOA] Tenpora taldeak ‘Berrio asma nazazu’ diskoa aurkeztu du

Zazpi kantuz osatuta dator boskotearen hirugarren lana. Berriro asma nazazu da Tenpora taldearen disko berriaren izena. Gaur goizean aurkeztu dute zazpi kantuz osatutako lana Donostian. Oraingoan, gaur egun taldekideei gustatzen zaizkien kantuen estetika ilunagoetan murgiltzeko apustua egin dute eta horretarako, Aitor Etxebarria ekoizlea izan dute bidelagun. Boskoteak berarekin egin du hirugarren disko honen sortze prozesu […]

Read More… from [BIDEOA] Tenpora taldeak ‘Berrio asma nazazu’ diskoa aurkeztu du

Txus Melendez margolariaren artelanekin osatutako ‘Estropezuka’ erakusketa paratu dute Bilbon

Artistaren dozena bat koadro eta hiru marrazki biltzen ditu erakusketak. Lanik zaharrenak 1989. urtekoak dira eta berrienak aurtengoak. Artelan hauek azaroaren 6ra arte egongo dira ikusgai Bilboko Aire galerian. Ostiralean, irailaren 18, Txus Melendez margolariaren obrekin osatutako Estropezuka izeneko erakusketa inauguratuko da Bilboko Aire galerian. Artistaren dozena bat koadro eta hiru marrazki bilduko ditu erakusketa […]

Read More… from Txus Melendez margolariaren artelanekin osatutako ‘Estropezuka’ erakusketa paratu dute Bilbon

Mintzola Ahozko Lantegiak eta Mikel Laboa Katedrak gradu amaierako lanak saritzeko deialdia martxan

Euskarazko ahozko kultur sorkuntzari buruzkoak izan behar dute lanek; urriaren 16ra arte aurkeztu ahal izango dira. Ahozko kultur sorkuntzari buruz egin diren gradu amaierako lanak saritu nahi ditu Mintzola Ahozko Lantegitik. Horretan bidelagun duen EHUko Mikel Laboa Katedrarekin elkarlanean, 500 euroko dirusaria esleituko da. 2018-2019 edota 2019-2020 ikasturtean aurkeztutako lanak izan beharko dira. Edozein jakintza alorretatik abiatuta, […]

Read More… from Mintzola Ahozko Lantegiak eta Mikel Laboa Katedrak gradu amaierako lanak saritzeko deialdia martxan