Udabarria Bertsotan irailaren 16tik 24ra bitartean jokatuko da

60 bertsolarik eman dute izena. Denetara hamar saio izango dira. Urrian hasiko da 2020ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketa. Aurretik, baina, Bizkaiko Bertsozale Elkartearen Udabarria Bertsotan txapelketarako sailkapen fasea dator, irailaren 16tik 24ra bitartean jokatuko dena, hain zuzen. Bertsozale elkartearentzat Udaberria Bertsotan “sailkapen fase bat baino gehiago da, Bizkaian bertsolaritzak bizi duen osasunaren isla da, besteak beste, […]

Read More… from Udabarria Bertsotan irailaren 16tik 24ra bitartean jokatuko da

Beldur Barik lehiaketaren 11. edizioa martxan

Lehiaketa 12 eta 26 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, eta Beldur Barik programaren jarrera ikusarazten duten ikus-entzunezko lanak sarituko ditu. Bideoak aurkezteko epea irailaren 14tik azaroaren 5era bitartean egongo da zabalik. Beldur Barik lehiaketaren hamaikagarren edizioa martxan da jada. Emakundek urtero antolatzen duen ekimena indarkeria sexista saihestea du helburu. Aurtengo edizioa berezia izango da, koronabirusak markatuta datorrelako. […]

Read More… from Beldur Barik lehiaketaren 11. edizioa martxan

Kalealdia irailaren 22tik 27ra egingo dute Bilbon

Kukai Dantza, Markeliñe, Organik Dantza, Hika Teatroa, Deabru Beltzak, La Glo Zirko Dantza eta Erre Produkzioak dira aurtengo edizioan parte hartuko duten euskal konpainietako batzuk. Datorren irailaren 22tik 27ra egingo da Bilboko Kalealdia hiriko zazpi espaziotan: Casilda Iturrizar parkea, Areatzako kaia, Areatza, Arriaga antzokiko ingurua, Bizkaia Aretoa eta Plaza Barria. Emanaldiok hainbat diziplinatakoak izango dira: […]

Read More… from Kalealdia irailaren 22tik 27ra egingo dute Bilbon

[BIDEOA] ‘C’est la vie kantatzen dute zaharrek’ eleberria aurkeztu du Karlos Zabalak

Helduentzako bere lehen eleberrian, idazleak umorea baliatu du Anton Pla protagonistaren abenturak kontatzeko. Karlos Zabala (Irun, 1963) idazleak helduentzako bere lehen eleberria kaleratu du C’est la vie kantatzen dute zaharrek izenburupean. Zabala itzultzaile gisa da batez ere ezaguna, bi aldiz irabazi baitu Euskadi Saria arlo horretan. Horrez gain, poema-liburu bat eta haur literaturako pare bat […]

Read More… from [BIDEOA] ‘C’est la vie kantatzen dute zaharrek’ eleberria aurkeztu du Karlos Zabalak

[BIDEOA] Maddi Ane Txoperena da aurtengo Igartza sariaren irabazlea

Ez erran inori eleberri proiektuarekin jaso du Txoperenak 23. edizioko Igartza saria, idazle gazteei beren proiektua garatzeko ematen den beka da eta Beasaingo Udalak, CAF enpresak eta Elkar argitaletxeak antolatzen dute. XXIII. Igartza Literatura Beka sariaren edizioko irabazlea Maddi Ane Txoperena (Hendaia, 1994) dugu Ez erran inori proiektuarekin, hala erabaki baitu Ana Jakak, Irati Jimenezek eta […]

Read More… from [BIDEOA] Maddi Ane Txoperena da aurtengo Igartza sariaren irabazlea

Asel Luzarraga: “Ezkerraren kontraesanak ageri dira liburuan”

Asel Luzarragak Bahiketa, bere bederatzigarren nobela argitaratu du Txalaparta argitaletxearen eskutik. Zientzia fikziotik aldendu eta istorio errealista bat ondu du oraingoan idazle bizkaitarrak. Honetan oroimenaren ahuleziaz, iraganaren mamuez, traizio txikiez eta kontzientzia txarrez mintzo da Luzarraga. […]

Read More… from Asel Luzarraga: “Ezkerraren kontraesanak ageri dira liburuan”

Gipuzkoako 40 udalerritan 150 jarduera inguru egingo dira ondarea transmititzeko

Ondarearen Europako Jardunaldien V. edizioak egitarau zabalagoa du; edukiera mugatua izango da eta aldez aurretik eman beharko da izena. Kontaiguzu Ondarea! Ondarea eta Hezkuntza da gaur goizean Mari Jose Telleria Kultura Foru Zuzendariak aurkeztutako Ondarearen Europako Jardunaldien V. edizioaren programaren izena; bertan izan da programa osatzen duten 70 antolatzaileen ordezkaritza txiki bat ere: Leire Arandia, […]

Read More… from Gipuzkoako 40 udalerritan 150 jarduera inguru egingo dira ondarea transmititzeko

‘Izotzetan islatuak’, euskal idazle gazteen bilduma kaleratu berri du Liberoamerika plataformak

Euskal idazle gazteen bilduma berri honen aurkezpena Iruñeko Katakrak liburu dendan egingo dute datorren irailaren 25ean, arratsaldeko 19:00etan. Bere burua aurkeztu zuenetik, urratsez urrats ari da Liberoamerika plataforma literatura sustatzen. Eta, neurri berean ere, jarritako helburuak betetzen ari da. Jatorrian Latinoamerikako literatura sustatze aldera jaio zen ekimena Bartzelonan, baina, pasa den urtean, arreta Euskal Herrian […]

Read More… from ‘Izotzetan islatuak’, euskal idazle gazteen bilduma kaleratu berri du Liberoamerika plataformak

Durangoko Azokan ez eze, Literaturian, Araba Euskarazen eta beste jaialdi batean zabalduko ditu ateak Ahotseneak

Aurreko urteekin alderatuta, musika aurkezpenek %50 behera egingo dute eta literatura solasaldiak %80 murriztuko dira Durangoko Azokako sortzaileen gunean. Covid-19aren krisiaren eraginez, aurtengo Durangoko Azokak murriztu beharko du egitaraua, tartean, sortzaileen gunea den Ahotseneak eskaintzen duena. Aurreko urteetan, batez beste, 70 bat zuzeneko musika aurkezpen eta 40 bat solasaldi antolatu izan ditu. Pandemiapeko honetarako, 8 […]

Read More… from Durangoko Azokan ez eze, Literaturian, Araba Euskarazen eta beste jaialdi batean zabalduko ditu ateak Ahotseneak

Literaturia jaialdia irailaren 25ean abiatuko da Zarautzen

Euskal letren plazan parte hartzeko aukerak ugaritu nahi ditu antolakuntzak aurtengo ediziorako. Irailaren 25ean irekiko ditu ateak euskal letren plaza den Literaturiak, Zarautzen. Aurtengo edizioa, “halabeharrez”, desberdina izango dela iragarri dute antolatzaileek, izan ere, COVID-19ak sortutako krisiaren eraginez, osasun eta segurtasun neurriak zorroztu egin behar izan dituzte. “Edukiera mugatuek, ezinbesteko distantziak, desinfekzioek eta abarrek ezin […]

Read More… from Literaturia jaialdia irailaren 25ean abiatuko da Zarautzen