Artedramak irailaren 21etik 26ra egingo ditu Antzerki Topaketak Aulestin

Datorren astean zabalduko dute topaketen gaineko informazio guztia. “Topaketa hauetara etortzeko esan diogu Zaldi Urdinari (antzerki obra) ere. Bertara azaldu dadin, berriz bideari ekiteko, hil artean trostan ibiltzeko jaioa baita”. Bestalde, Atzerrian lurra garratzen sortze prozesuak ere bere bidea darrai. Irailaren 14tik 19ra bitartean, Senperen jarraituko du obra gorpuzteko prozesuak. Itxaronaldi luzearen ostean, martxan da Artedrama Arte […]

Read More… from Artedramak irailaren 21etik 26ra egingo ditu Antzerki Topaketak Aulestin

Azucena Vieitesek bere obraren berrirakurketa bat aurkeztuko du Berlingo Bienalera

Lehen aldiz euskal artista bat izango da hitzordu honetan, eta bere proiektu esanguratsuenen remake prozesu batetik abiatutako instalazio bat aurkeztuko du. Berlingo Bienalaren 11. edizioak irailaren 5ean zabalduko du erakusketa-aldia; eta gizartea banatzen duten barne-arrakalak izango ditu ardatz, The Crack Begins Within izenpean. Larunbatean irekiko ditu ateak 11. Berlingo Bienalak, nazioarteko pandemiaren ondorioz atzeratu ostean. Aurtengo edizioa azaroaren 1era arte luzatuko […]

Read More… from Azucena Vieitesek bere obraren berrirakurketa bat aurkeztuko du Berlingo Bienalera

Euskaltegirik ez duten herri txikietan euskara ikasteko aukera zabalik

Aurrematrikulazio kanpainak izandako erantzunari esker, zenbait eskualdetan dagoeneko sortu dituzte taldeak. Irailarekin batera, ohi bezala, euskaltegiek ikasturte berrirako matrikulazio kanpaina abiarazi dute eta UEMAk (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea) aurten ere bat egin du kanpaina horrekin, mankomunitateko kide diren hainbat udalekin eta euskaltegiekin elkarlanean, udalerrien euskalduntze osoa lortzeko bidean euskaltegien lana oinarrizkoa dela jakinda. Izan ere, “etorri […]

Read More… from Euskaltegirik ez duten herri txikietan euskara ikasteko aukera zabalik

Nafarroako Komikiaren XI. Azokak bihar irekiko ditu ateak Iruñean

Nafarroako Komikiaren XI. Azokak programa bat abiatuko du urriaren 4ra bitartean, Iruñean. Bertan erakusketak, bisitak, lantegiak eta topaketak izango dira. Denetara, bederatzi egilek osatze dute Nafarroako Komikiaren XI. Azokaren kartela: Laura Perez (Sari Nagusia ibilbideari Bartzelonako 36. Nazioarteko Komiki Azokan); Myriam Cameros (I. Bruguera saria, Eleberri Grafikoan); Luis Martorell (El otro lado de la ventana); Quan […]

Read More… from Nafarroako Komikiaren XI. Azokak bihar irekiko ditu ateak Iruñean

Arabako Antzinako Musika Astea Irailaren 5etik 12ra bitartean

Guztira zortzi kontzertu eskainiko dira Gasteizen, Laudion, Murgian eta Bernedon. XXXVIII. Antzinako Musika Asteak zortzi kontzertu eskainiko ditu irailaren 5etik 12ra bitartean, Gasteizen, Laudion, Murgian eta Bernedon. Gainera, lehenbizikoz, Astean jarduera osagarriak ere izango dira. Jardunaldietan, garai zaharretako melodiak joko dituzte biolontxeloa, bihuela edo bibolina bezalako musika tresnekin lagunduta. Arabako Foru Aldundiak eta Vital Fundazioak […]

Read More… from Arabako Antzinako Musika Astea Irailaren 5etik 12ra bitartean

Fito Rodriguez eta Miren Agur Meabe aurtengo Poesia Orduak ekimenean

Irailean urtero egin ohi duten bezala, Poesia Orduak ekimena antolatu dute Euskal Idazleen Elkarteak eta Donostia Kulturak Victoria Eugenia Club aretoan. Bi saio izango dira irailaren 7an eta 9an, arratsaldeko 19:30ean. Hilaren 7a izango da Poesia Orduak ekimenaren lehenengo eguna, Fito Rodriguez idazlearen Hain zara eder liburuaren errezital musikatuarekin. Rodriguezekin batera, Andoni Tolosa Morau, Dorleta […]

Read More… from Fito Rodriguez eta Miren Agur Meabe aurtengo Poesia Orduak ekimenean

Amparo Badiola, Gema Intxausti eta Susana Talayero artistek ‘Scriptbarik’ lankidetza proiektua abiatu dute

Proiektua bi hilabetez garatuko da Bilboko Alondegiako BAT espazioan izango den egonaldi-laborategian. Amparo Badiolak, Gema Intxaustik eta Susana Talayerok hiru artisten arteko lankidetza proiektua aurkeztuko dute Lantegia, Ideien Laborategian Scriptbarik izenpean. Proiektua bi hilabetez garatuko da Bilboko Alondegiako BAT espazioan izango den egonaldi-laborategian. Lan hau esperimentu bat dela diote, aldez aurretik pentsatutako ideiarik eta helburu […]

Read More… from Amparo Badiola, Gema Intxausti eta Susana Talayero artistek ‘Scriptbarik’ lankidetza proiektua abiatu dute

‘Memoria duten Irudiak’ ikus-entzunezkoen II. topaketa abiatuko da gaur, Iruñean

Arratsaldeko 18:30ean De la retirada a la reconquista eta 20:30ean ¿Quién eres tú, Lucio? lanak proiektatuko dira. Nafarroako Memoriaren Institutuak antolatutako zikloa gaurtik irailaren 4ra bitartean izango da. Memoria duten Irudiak izeneko ikus-entzunezkoen II. Topaketa abiatuko da gaur, Iruñeko Golem Baionan. Edizio honetan, erbestea izango da erdigunean eta egitaraua Institutuak gai horren inguruan aurten antolatutako […]

Read More… from ‘Memoria duten Irudiak’ ikus-entzunezkoen II. topaketa abiatuko da gaur, Iruñean

Liszt ezezagunena berreskuratu du Josu Okiñenak ‘Les Introuvables’ izeneko disko berrian

Euskal musikari batek Franz Liszt hungariar konpositorearen azken garaira egindako lehen hurbilketa da. Budapesteko Franz Liszt Memoria Museoan eta Ikerketa Zentroan dauden iturri primarioen azterketak eraman zuen Josu Okiñena musikari, ikertzaile eta irakaslea konpositore hungariarraren konposizio esperimentalenak ahanzturatik berreskuratzera. Orain, Les Introuvables (Topaezinak) diskoarekin, Okiñenak Liszt-en garai ezezagun, berritzaile eta oraindik oso gutxi interpretaturikoa euskal […]

Read More… from Liszt ezezagunena berreskuratu du Josu Okiñenak ‘Les Introuvables’ izeneko disko berrian

Xilaba 2020 Bertsulari Txapelketa Hiriburun abiatuko da irailaren 19an

Denetara hamar saio egingo dira Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoan zehar. Azaroaren 21ean, Donibane Lohizuneko Jai Alai ezker paretan jokatuko da finala. Bertsularien Lagunak elkarteak jakitera eman duenez, irailaren 19an Hiriburuko La Perle aretoan hasiko da 2020. urteko Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsulari Txapelketa. Azaroaren 21ean, Donibane Lohizuneko Jai Alai ezker paretan jokatuko da finala, […]

Read More… from Xilaba 2020 Bertsulari Txapelketa Hiriburun abiatuko da irailaren 19an