‘Bixotetik’ kontzertua 2021eko azaroaren 13an egingo du Gatibu taldeak

Laukote bizkaitarraren 20. urteurrena ospatzeko kontzertua da Bixotzetik. Bixotzetik kontzertua 2021eko azaroaren 13ra arte atzeratzea erabaki du Gatibu taldeak, Bixotzetik hogeigarren urteurrena ospatzeko zuzenekoa da. Komunikatu baten bidez azaldu dutenez, “ziurgabetasunez beteriko sasoia dugu sortzaileona. Gure kultur emanaldietan osasun eta segurtasun protokoloak zehatz mehatz betetzen baditugu ere, gaur gaurkoz ezinezkoa zaigu milaka lagun bilduko lituzkeen […]

Read More… from ‘Bixotetik’ kontzertua 2021eko azaroaren 13an egingo du Gatibu taldeak

‘7ak bat’, XX. Donostia Antzerki Sariaren lan irabazlea, irailaren 8an taularatuko da Victoria Eugenia Antzokian

Arratsaldeko 19:30ean hasiko da ekitaldia. Hasieran saria emango da eta, ondoren, 7ak bat lan irabazlea eskainiko da. Martxoaren 27an, Antzerkiaren Nazioarteko Egunarekin bat eginez, aurreko urtean hirian euskaraz antzeztutako obra onenari Donostia Antzerki Saria ematen zaio. Saria eman ondoren berriz, obra irabazlea antzeztu egiten da. Aurtengo ediziokoa baina, bertan behera geratu zen Covid-19aren eraginez. Antolatzaileek […]

Read More… from ‘7ak bat’, XX. Donostia Antzerki Sariaren lan irabazlea, irailaren 8an taularatuko da Victoria Eugenia Antzokian

Basoka jaialdia atzeratzea erabaki dute

Donostia Kultura horrelako ospakizun handi bat egiteko une egoki baten zain dago orain. Irailaren 5ean egitekoa zen Indie folk musika jaialdia Miramonen, baina azken egunetan koronabirusak utzitako datuak ikusita, Donostia Kulturak seigarren edizioa atzeratzea erabaki du, “horrelako ospakizun handi bat egiteko une egoki baten zain”, adierazi dute. Basoka jaialdiaren edizio honek lehen aldiz, jaialdi autonomoaren […]

Read More… from Basoka jaialdia atzeratzea erabaki dute

Hamahiru film lehian Euskal Zinemaren Irizar Sarirako

Guztira hamalau film luze, hiru film labur, bi telesail, film ertain bat eta ekoizpen-fasean dagoen proiektu bat dira euskal ekoizpena osatzen duten lanak, eta hainbat sailetan banatuta egongo dira. Donostiako 68. Zinemaldirako hiru aste baino gutxiago falta direnean, euskal zinemak aurten jaialdian izango duen lekuaren berri eman dute antolatzaileek. Guztira, Euskal Herrian ekoitzitako hogeita bat […]

Read More… from Hamahiru film lehian Euskal Zinemaren Irizar Sarirako

Antioko Musikaldiaren 37. edizioa irailaren 5ean abiatuko da

Emanaldiak doakoak izango dira eta iraileko larunbat guztietan izango dira, 19:30ean. Zumarragako Antioko Musikaldia urtero ospatzen da, irailean, Zumarragako izen bereko ermitan. Aurtengoa XXXVII. edizioa da eta irailaren 5ean, 12an, 19an eta 26an izango da.  Zikloa 1984an hasi zen, eta Debakoarekin batera Gipuzkoako lehenengoetako bat izan zen. Abiapuntua “musika kultua” delakoaren deszentralizazioa izan zen, eta […]

Read More… from Antioko Musikaldiaren 37. edizioa irailaren 5ean abiatuko da

‘Harria Hitz’ bisita gidatua egingo dute uztailaren 25ean, Usurbilen

Ibilbideak euskal kultura garaikidearen susperraldian jokatutako papera ezagutaraztea du helburu eta horretarako Usurbilen ikus daitezkeen zenbait elementu ezagutuko dituzte bertara hurbiltzen direnek. Ereiten Kultur Zerbitzuak-eko kideak Harria Hitz bisita gidatuekin bueltan dira beste behin. Uda eta udazkenari begira sorpresa eta ekitaldi berriak prestatu dituztela iragarri dituzte euren webgunean. Hala, aurtengo lehenengo bisita gidatua uztailaren 25ean […]

Read More… from ‘Harria Hitz’ bisita gidatua egingo dute uztailaren 25ean, Usurbilen

Basoka jaialdiak Miramongo basotik anfiteatrora egingo du jauzi

Sara Zozaya, Elena Setien & Joseba Irazoki, Charly eta Amateurren tokiko proposamenez gozatzeko aukera izango da. Horietaz gain, Joe Wilkes britainiarra, El Largo Adios  hirukote gaztelar-frantziarra eta Marta Reguera bilbotarra buru duten RO-E suediarrek parte hartuko dute jaialdian. 2020ko irailaren 5ean, Miramonen egingo den Indie folk musika jaialdia da Basoka. Seigarren edizioa izango duen arren, […]

Read More… from Basoka jaialdiak Miramongo basotik anfiteatrora egingo du jauzi

2021eko dFerian parte hartzeko izen ematea ireki dute, irailaren 6ra arte

XXVII. edizioa 2021eko martxoaren 15etik 18ra izango da. dFeria Donostiako arte eszenikoen jaialdian izena emateko epea ireki dute. Hala, jaialdian parte hartzeko interesa duten antzerki eta dantza konpainiek webgunean eman beharko dute izena: www.www. dFeria.eus. Bertan, bete beharreko izen-emate fitxa, eta ikuskizunaren dossier osoa aurkituko dituzte. Irailaren 6ra arte izango dute izena emateko epea zabalik. […]

Read More… from 2021eko dFerian parte hartzeko izen ematea ireki dute, irailaren 6ra arte

Jose Luis Zumetaren azken erakusketa Ziburuko Arte Bideak galerian ikusgai

Neurri ttikiak izeneko erakusketa irailaren 6ra arte bisitatu ahal izango da Ziburun. Bertan, formatu txikiko margolanak daude ikusgai. Jose Luis Zumeta artista zendu berriaren erakusketa Ziburuko Arte Bideak galerian paratu dute, irailaren 6ra arte. Neurri ttikiak izenpean, Zumetak berak aukeratutako formatu txikiko piezekin osatu dute erakusketa. Hala, azkeneko urtean margotutako hamabost olio daude ikusgai, horietatik […]

Read More… from Jose Luis Zumetaren azken erakusketa Ziburuko Arte Bideak galerian ikusgai