Aretoetako zuzenekoak Iruñeko plazetara

Lin Cortes izango da agertokira igotzen den lehen taldea, gaur, arratsaldeko 20:00etan, Burgoen plazan. Iruñeko edukiera txikia zein handia duten musika-aretoek egin ohi duten zirkuituari balioa eman eta hura laguntzeko xedearekin, Udalak aire zabaleko hamar kontzertu antolatu ditu hiriko zenbait plazatan. Zikloa entzule mota orori dago zuzenduta, taldeen estiloak askotarikoak baitira: flamenko berria, flamenko-elektronika, pop […]

Read More… from Aretoetako zuzenekoak Iruñeko plazetara

Udarako ‘Kultur Uheri’ ekimena antolatu dute Ondarroan

Ikuskizunak askotarikoak izateaz gain, balore zehatzak lantzeko tresna gisa ere aurkeztu dituzte: berdintasuna, euskara, aniztasuna, topiko sexistak haustea, estereotipoak… horiez gain umorearentzako tartea ere egongo da. Sarrerak uztailaren 24tik aurrera egongo dira salgai Turismo Bulegoan. Kultur Uheri ekimena antolatu du Ondarroako Udalak uda sasoirako. Hala, uztailaren 31tik abuztuaren 30era bitartean herriak askotariko kultur ekimenez gozatzeko […]

Read More… from Udarako ‘Kultur Uheri’ ekimena antolatu dute Ondarroan

Uharte Zentroak ‘Etxean egina’ ikerketa deialdia ireki du

Uztailaren 30era arte aurkeztu ahal izango dira proposamenak. Uharte Zentroak bi hilabeteko hiru egoitza eskainiko ditu etxetik egiten diren ikerketa edo ekoizpenetarako, gaia edozein dela ere. “Gorputz, gizarte, ekonomia eta lan paradigma nabarmen aldatzen ari den une honetan, aukera eman nahi diegu, hainbat arrazoi direla medio, lantokia etxean izan behar dutenei, etxetik mugitu ezin direlako […]

Read More… from Uharte Zentroak ‘Etxean egina’ ikerketa deialdia ireki du

Komisario Berriak programak 2020ko komisariotzako praktiken inguruko ikerketa proiektuak aukeratu ditu

Komisario Berriak 2020 aukeratu dituzte Iñigo Gomez, Itziar Gutierrez eta Ane Lekuonak aurkeztutako Ez dakit zer pasatzen den azken aldi honetan. Gasteizko bideo-musikal jaialdia 80ko hamarkadan; Arteriak-ek proposatutako #AGORA / CEMENTO / CODIGO; eta Mario Ortiz Paniegoren Espacio Publicitario proiektuak izan dira hautatuak. Komisario Berriak 2020 proiektuak gaur eguerdian argitaratu ditu aurtengo edizioan babestuko diren […]

Read More… from Komisario Berriak programak 2020ko komisariotzako praktiken inguruko ikerketa proiektuak aukeratu ditu

‘Abdon Gonzalez de Alaizaren Alfabetoa’ izeneko liburua aurkeztu dute

Miel Angel Elustondok idatzitako liburu batek gogora dakar Abdon Gonzalez de Alaiza, Txistu euskarazko komikiaren bultzatzailea. Arabako Foru Aldundiak eta Arraia-Maeztuko Udalak Miel Angel Elustondok idatzitako Abdon Gonzalez de Alaizaren Alfabetoa izeneko liburua aurkeztu dute. Argitalpen berriak euskarazko lehen komikiaren sorkuntza eta haren bultzatzaile Abdon Gonzalez de Alaiza ekintzaile kulturalaren ibilbidea errepasatzen ditu. “Herrialde honetan, […]

Read More… from ‘Abdon Gonzalez de Alaizaren Alfabetoa’ izeneko liburua aurkeztu dute

Ohiko Bilboko Aste Nagusitik Aste Nahasiara

Bilboko Konpartsen arabera, “abuztuaren 22tik aurrera pandemiak eta krisi ekonomikoak jotako Bilbo alaitzeko, entretenitzeko eta kultura eskaintzeko bitartekoa izango da”. Aste Nahasia iragartzeko kartel lehiaketa jarri dute martxan. Pasa den larunbatean ospatzekoa zen Konpartsakide Eguna, “Aste Nagusirako motorren beroketari hasiera ematen dion konpartsen arteko ospakizuna”, Ainhoa Riveiro eta Iñigo Iglesias Bilboko Konpartsetako bozeramaileek azaldu dutenez. […]

Read More… from Ohiko Bilboko Aste Nagusitik Aste Nahasiara

Dona Dona Katona Zikloa bueltan da Gasteizen

Bi lantegi antolatu dira: irailaren 2an, Makedo. Kartoiarekin sortzeko tailerra eta irailaren 9an, berriz, Bitxigintza eta osagarriak sortzeko tailerra. Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak uda honetan etxeko txikienei eta beren familiei zuzendutako eskaintza berezia proposatu du. Dona Dona Katona zikloaren baitan, bi lantegi antolatu ditu iraileko asteazken arratsaldeetarako: irailaren 2an, Makedo. Kartoiarekin sortzeko tailerra eta irailaren […]

Read More… from Dona Dona Katona Zikloa bueltan da Gasteizen

Gasteizko Magialdia irailaren 14tik 20ra bitartean egingo da

Edizio berri honen programan 30 ilusionistak parte hartuko dute. Berrikuntza gisa, Farolen Museoan izango den agertokia aurkeztu dute.   Gasteizko Magialdiaren 32. edizioa irailaren 14tik 20ra bitartean egingo da Arabako Ilusionisten Elkartearen eskutik. “Etsipen garaietan magia inoiz baino beharrezkoagoa da. Horregatik da hain berezia jaialdiaren edizio hau“, adierazi du Gasteizko Hezkuntza eta Kultura zinegotzi Estibaliz […]

Read More… from Gasteizko Magialdia irailaren 14tik 20ra bitartean egingo da

Konektatzeko, pentsatzeko eta sortzeko gunea Bilbon

Bilboko Alondegiak birplanteatze prozesu bat egin du, errealitate garaikidera egokitzeko. Hala, mediateka zerbitzu tradizionalen liburutegi bat izatetik liburutegi garaikide bat izatera igaroko da. Bilboko Alondegiako Mediateka 2010ean inauguratu zen, eta, urtero, milioi erdi pertsona baino gehiago igarotzen dira bertatik. Zentroak birplanteatze prozesu bat egin du, errealitate garaikidera egokitzeko, egunerokoan izandako bilakaerarekin bat etorriz eta zentroaren […]

Read More… from Konektatzeko, pentsatzeko eta sortzeko gunea Bilbon

Ikus-entzunezko lana sarituko da III. Sormen Beka DA! deialdian

Irailaren 21era arte egongo da proposamenak aurkezteko epea zabalik. 2021. urteko Durangoko Azokaren baitan ezagutzera emango dute irabazlea. Euskarazko sorkuntza sustatzeko eta sortzaile berriei bidea erraztuz euren lana ezagutzera emateko asmoz, Gerediaga Elkarteak eta Durangoko Udalak martxan jarri dute hirugarren urtez Sormen Beka Da. Kultur sorkuntzaren barruan Durangoko Azokak bere baitan hartzen dituen diziplinak izango […]

Read More… from Ikus-entzunezko lana sarituko da III. Sormen Beka DA! deialdian