Haira Aizpuruak irabazi du Zuberoa, Lapurdi eta Nafarroa Behereko Bertsulari Gazteen Txapelketa

Ondoko bertsolari hauek hartu zuten parte txapelketan: Oneka Arteaga, Haize Blanco, Ximun Sansonetti, Josu Txoperena, Aetz Etxart, Ibai Lekuona, Mae Laskaray, Asier Arbelaitz, Irati Aizpurua, Irantzu Idoate, Haira Aizpurua eta Laida Etxeberri. Joan den larunbatean, uztailaren 11an, jokatu zen Ziberoa, Lapurdi eta Nafarroa Behereko eskolarteko Txapelketa Senpereko Larraldea baserrian. Bertsularien Lagunak elkartearen arabera, “aretoa ikuslez […]

Read More… from Haira Aizpuruak irabazi du Zuberoa, Lapurdi eta Nafarroa Behereko Bertsulari Gazteen Txapelketa

[Bideoa] Nahia Zubeldia hautatu dute Nekatoeneako egonaldia egiteko

2020ko azaroaren 23an hasi eta hilabete batez, Hendaiako Nekatoenea baserrian egongo da olerki bilduma bat lantzen. Hamargarren aldiz, euskal sortzaile batek parte hartuko du Euskal Kultur Erakundeak, CPIE Euskal Itsasbazterreko zentroak eta Euskal Idazleen Elkarteak proposatzen duten euskarazko literatura sorkuntza egonaldian. Ekimen honen bidez, euskal literatura sorkuntza sostengatu nahi da eta irabazleari argitaratuko den idazketa […]

Read More… from [Bideoa] Nahia Zubeldia hautatu dute Nekatoeneako egonaldia egiteko

Xabi Igoa garaile Maeztuko Oholtzapetik saioan

Felipe Zelaieta, Peru Abarrategi eta Oihane Perearekin batera kantatuko du Igoa uztailaren 17an, Araiako kaleko frontoian. Maeztun burutu zen aurreko ostiralean Arabako bertsolariak Oholtzapetik entzulea epaile egitasmoko 4. jardunaldia. Bertan Eli Pagola gai jartzailearen aginduetara aritu ziren honako bertsolariak: Manex Agirre, Manu Bendala, Xabi Igoa eta Rikardo Gonzalez de Durana. Azken hilabeteetan sortutako egoera eta egungo […]

Read More… from Xabi Igoa garaile Maeztuko Oholtzapetik saioan

Arabako Kaleko Arteen Zirkuituaren aurtengo edizioak 22 emanaldi izango ditu 21 herritan

Zirkuitua uztailetik urrira arte luzatuko da, eta 17 konpainiak parte hartuko dute; haietatik 7 arabarrak dira. Arabako Lurralde Historikoko eta Trebiñuko enklabeko Kaleko Arteen Zirkuitua martxan da jada. Denetara 22 emanaldi izango dira Arabako 21 herritan, eta 17 konpainiak parte hartuko dute, horietatik zazpi arabarrak dira. Ana del Val Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuak […]

Read More… from Arabako Kaleko Arteen Zirkuituaren aurtengo edizioak 22 emanaldi izango ditu 21 herritan

Euskaltzaindiak azken sei hilabeteotan 719 forma berri jaso ditu bere Hiztegian

Akademiaren arabera, forma berrien artean badira “adibide bitxiak”: mandotik astora erori, mingaina dantzatu edo lepoa berotu. Euskaltzaindiak 719 forma berri jaso ditu azken sei hilabeteotan, eta moldaketa zein berrikuntza guztiak hiztegiari erantsi dizkio. Izan ere, Akademiak etengabe osatzen eta berrikusten du hiztegia, eta urtean bitan sareratzen ditu berrikuntzak. 2016an, bigarren argitalpena paperean atera zenetik eguneratzen du urtean bitan, […]

Read More… from Euskaltzaindiak azken sei hilabeteotan 719 forma berri jaso ditu bere Hiztegian

Modak distantzia soziala ekarri zuen garaia gogora ekarri nahi izan du Errenteriako Jantziaren Zentroak

Udarari begira, Zentroak gaueko bisita gidatuak eskainiko ditu lehendabizikoz. Guztiak larunbat gauean izango dira, uztailaren 18an eta abuztuaren 8an eta 22an, iluntzeko 22: 00etatik aurrera. Errenteriako Jantziaren Zentroak laugarren erakusketa iraunkorra zabaldu berri du. COVID 19aren ondorioz hiru hilabetez itxita egon ondoren. Hala, Iraultza dantza taldeak iraganerako gonbitea egin nahi izan du, eta bidaia horretan, […]

Read More… from Modak distantzia soziala ekarri zuen garaia gogora ekarri nahi izan du Errenteriako Jantziaren Zentroak

‘Labana eta Orbana’ arte grafikoen esperimentazio tailerra aurkeztu du Azpeitiko Dinamoak

Tailerra Alaitz Alberdik eta Joseba Agirrezabalagak eskainiko dute eta irailaren 22tik urriaren 31ra arte luzatuko da. Azpeitiko Dinamoak antolatu duen ‘Labana eta Orbana’ arte grafikoen esperimentazio tailerrean izena emateko epea zabalik da jada. Alaitz Alberdik eta Joseba Agirrezabalagak emango dute ikastaroa. Hala, serigrafia, linografia eta beste arte grafiko batzuk aztertu, ikasi eta probatzeko aukera izango […]

Read More… from ‘Labana eta Orbana’ arte grafikoen esperimentazio tailerra aurkeztu du Azpeitiko Dinamoak

Lizar Begoñaren ‘Aro beilegia’ lanak irabazi du Donostia Kultura III. Poesia Lehiaketa

Aro beilegia “liburu freskoa eta indartsua” dela adierazi du epaimahaiak: “kritika zuzena egiten dio gaur egungo gizarteari, sistema ekonomikoari, teknologiaren mendetasunari, geure berekoitasunari…” Lizar Begoña idazlearen Aro beilegia lanak irabazi du idazle gazteei zuzendutako Donostia Kultura III. Poesia Lehiaketa. Begoñaren lehen poema-liburua dugu Aro beilegia. Sopelan jaioa 1996an, Arte Ederren ikasketak egin zituen Euskal Herriko […]

Read More… from Lizar Begoñaren ‘Aro beilegia’ lanak irabazi du Donostia Kultura III. Poesia Lehiaketa

‘Sagardoak elkartzen gaitu’ ekimena aurkeztu dute Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak, Musika Bulegoak eta Bertsozale Elkarteak

Sagardoa eta bertsolaritza uztartuko dituen saio ugari izango dira uda honetan, eta horietako bi bertso otordutarako txartelak jada eskuragai daude www.bertsosarrerak.eus webgunean. Bertsozale Elkarteko Oier Iurramendiren arabera, “sagardoa eta bertsolaritza betidanik egon dira lotuta”. Aspalditik dator bien arteko harremana, eta urteen poderioz bilakaera izan duen arren, aurtengo uda bereziak harreman hori are gehiago estutzera bultzatu […]

Read More… from ‘Sagardoak elkartzen gaitu’ ekimena aurkeztu dute Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak, Musika Bulegoak eta Bertsozale Elkarteak

Jaien ordez, online bidezko egitaraua prestatu dute Zornotzan

Markeliñe antzerki taldeak Psike ikuskizuna online estreinatuko du uztailaren 15ean Euskal Herriko hainbat herritako jaiak bertan behera gelditu dira aurten, COVID-19aren ondorioz, tartean Zornotzakoak. Bertako Udalak zuhurtziari lehentasuna eman nahi izan dio, eta kutsatzeak ekar ditzakeen fokuak sortzeko arrisku oro ekidin nahi izan du. Horregatik, alternatibak bilatzen hasita, online bidezko programa bat prestatu du jaiei […]

Read More… from Jaien ordez, online bidezko egitaraua prestatu dute Zornotzan