28 bertsolarik parte hartuko dute udazkenean egingo den VI. Xilaba Txapelketan

Irailaren 19an hasiko da Hiriburun, eta finala azaroaren 21ean jokatuko da Donibane Lohizuneko Jai Alai pilotalekuan. Bertsularien Lagunak elkarteak Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa biltzen dituen Xilaba bertsolari lehiaketa udazkenean egingo dela jakinarazi du. Elkarteak oraindik, ez du egutegiaren berri eman, baina iragarritakoaren arabera, irailaren 19an emango diote hasiera txapelketari Hiriburuko La Perle gelan. Guztira […]

Read More… from 28 bertsolarik parte hartuko dute udazkenean egingo den VI. Xilaba Txapelketan

‘Euskal Herriko talentuak’ izeneko argazki erakusketa paratuko dute Baionan

Kepa Etchandy, Anne Kuhn eta Abel Bourgeois argazkilarien lanak Baionako DI DAM aretoan egongo dira ikusgai uztailaren 18tik irailaren 13ra bitartean. Euskal Herrian bizi eta lan egiten duten hiru argazkilariren lanak ikusteko parada egongo da datorren uztailaren 18tik irailaren 13ra bitartean, Baionako DI DAM aretoan. Kepa Etchandy, Anne Kuhn eta Abel Bourgeois argazkilarien teknikak eta […]

Read More… from ‘Euskal Herriko talentuak’ izeneko argazki erakusketa paratuko dute Baionan

Kepa Junkerak jasoko du 2020ko Adarra Saria

Bilboko musikariak bere disko-produkzio eskerga eta ezin baliotsuagoaren bidez euskal musikari egin dion ekarpen handia hartu du aintzat Adarra Sariko Aholku Batzordeak. Kepa Junkera musikari bilbotarra izango da 2020ko Adarra Sariaren irabazlea. Hala erabaki du Juan Gonzalez Andres kazetariak, Irene Larraza Etxepare Institutuko zuzendariak eta Jaione Askasibar Donostia Kulturako Komunikazio eta Irudi zuzendariak osatutako Aholku […]

Read More… from Kepa Junkerak jasoko du 2020ko Adarra Saria

1936ko Gerra Usurbilen nola bizi izan zuten aztertzeko proiektua abian

Ion Martin usurbildarrak, Aitzol Arroyo historialariak eta Aitor Azurki kazetariak, memoria historikoa osatzeko helburuarekin, hiru urterako hitzarmena sinatu dute. “Zer gertatu zen Usurbilen, 1936an, faxistak herrian sartu zirenean? Nortzuek egin zieten aurre? Zeintzuek jo zuten erbestera? Zein izan zen emakumearen rola gerran? Non daude garai hartako lubakiak?”, galdera horiei eta beste hainbati erantzuteko proiektu proposamena […]

Read More… from 1936ko Gerra Usurbilen nola bizi izan zuten aztertzeko proiektua abian

‘Bidegileak’ bildumaren azken lau aleak kaleratu dituzte

Joxe Arratibel Zurutuza, Miren Jone Azurza Aristegieta, Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi eta Xole Erbili Arbilla dira Bidegileak sortako protagonista berriak. Argitalpen berri hauekin 33 urte bete dituen proiektu honi amaiera eman nahi diote. Bidegileak bildumaren azken lau aleak aurkeztu dituzte gaur, Donostiako Tabakaleran. Liburuxka berri hauekin, 33 urte bete dituen proiektu honi amaiera eman […]

Read More… from ‘Bidegileak’ bildumaren azken lau aleak kaleratu dituzte

Bilboko Arte Ederren Museoa herriz herri

Artearen Ibilbidea ekimenaren helburu nagusiak Bilboko Arte Ederren Museoaren bilduma bere aretoetatik haratago zabaltzen laguntzea eta herritarrak artera gerturatzea dira. Erakusketa ibiltari hau Bilboko Areatzan hasiko da, eta, geroago, Bizkaiko kostaldean zehar bidaiatuko du uda honetan. Azken hilabeteetan itxialdian egon ondoren, pixkanaka, gizartea dagokion espazio publikoa berreskuratzen ari da. Kulturak eta arteak herritarrei laguntzeko lan […]

Read More… from Bilboko Arte Ederren Museoa herriz herri

Arabako Gazte Sortzaileak Beka abian da

Gazteen euskarazko kultur sorkuntza sustatzea da beka honen helburua, bereziki, ahozko transmisioarena eta berrikuntzarena. Proiektuak abuztuaren 28ra arte aurkeztu ahal izango dira. Oihaneder Euskararen Etxeak, Arabako Aldundiak eta Gasteizko Udalak elkarlanean, 2020ko Gazte Sortzaileak beka abiatu dute. Proiektuak abuztuaren 28ra arte aurkeztu ahal izango dira. Gazteen euskarazko kultur sorkuntza sustatzea da beka honen helburua, bereziki, […]

Read More… from Arabako Gazte Sortzaileak Beka abian da

[Bideoa] “Erakunde publikoek euskara bigarren mailakotzat jotzen dutela agerian utzi du alarma egoerak”

Alarma egoera hasi zenetik ekainaren 1era arte COVID-19ari lotutako 206 kexa jaso zituen Behatokiak, iaz garai berean baino %47 gehiago. Behatokiaren arabera, gizartearen egoera bere gordinenean bistarazi du alarma egoerak, “zaurgarrienak zaurgarriago bihurtuta”, eta hizkuntz eskubideen arloan ere halakoa izan da argazkia: “euskarak ez du balio izan herritarrei osasunari zein segurtasunari buruzko berehalako mezu garrantzitsuak […]

Read More… from [Bideoa] “Erakunde publikoek euskara bigarren mailakotzat jotzen dutela agerian utzi du alarma egoerak”

‘Arabako bertsolariak Oholtzapetik entzulea epaile’ egitasmoa ekainaren 19an Izarran

Martin Abarrategi, Andere Arriolabengoa, Iñaki Viñaspre eta Felipe Zelaieta bertsolariak arituko dira kantuan, gai jartzaile lanetan Oier Azkarraga izango da eta epailea berriz, entzulea. Ostiralean, hilak 19, Izarrako herriko plazan,  Oholtzapetik egitasmoa abiatuko da arratsaldeko 20:00etan. Bertan, Martin Abarrategi, Andere Arriolabengoa, Iñaki Viñaspre eta Felipe Zelaieta bertsolariak arituko dira kantuan, gai jartzaile lanetan Oier Azkarraga […]

Read More… from ‘Arabako bertsolariak Oholtzapetik entzulea epaile’ egitasmoa ekainaren 19an Izarran

Elgoibarko euskalgintza eta kulturgintza batera biziberritzeko prozesua martxan

Euskara ala Ezkara Elgoibarren? jardunaldia urriaren 3an egingo dute aurten. Elgoibarko Udalak eta Izarra Euskaltzaleon Topaguneak herriko euskalgintzako eta kulturgintzako agente-eragileekin elkarlanean, Elgoibarko euskalgintza eta kulturgintza batera biziberritzeko prozesua martxan jarri dute. Hasi baino ez dira egin, baina bide luzea eta oparoa egiteko asmoarekin abiatu dira. Hala, herrian euskalgintza eta kulturgintza indarberritzeko proiektua prestatzea da […]

Read More… from Elgoibarko euskalgintza eta kulturgintza batera biziberritzeko prozesua martxan