[Bideoa] ‘Gezurren habia’ gazteentzako eleberria aurkeztu du Jabi Elortza idazleak

Orain arte idatzitako liburuekin, nerabeen artean irakurzaletasuna bultzatu nahi du Bilboko idazleak. Gezurren habia (Elkar) dugu Jabi Elortza (Bilbo, 1973) idazleak, gaur goizean, bideokonferentzia bidez aurkeztu duen gazteentzako eleberria. Idazlea izateaz gain, Elortza irakaslea ere bada, ondo ezagutzen ditu nerabeak eta asko edaten du ikasleek kontatzen diotenetik. Horrela ondu zituen Kinito egunak (2017) eta Sara […]

Read More… from [Bideoa] ‘Gezurren habia’ gazteentzako eleberria aurkeztu du Jabi Elortza idazleak

Maddi Ane Txoperena: “Lapurdin eta Frantzian neskame aritu ziren emakumeen errealitatea islatu nahi izan dut”

(Musika: Joseba Irazoki – Euria ari du) Maddi Ane Txoperena (Hendaia, 1994) idazle, bertsolari eta kazetariak bere lehen liburua aurkeztu du:  Ene baitan bizi da (Elkar) eleberria. Lan honetarako, literaturan gutxitan landu izan den gaia izan du hizpide:  1940 eta 1970 urteen artean Ipar Euskal Herrira eta Frantziako beste hainbat tokitara lanera joandako emakumeen bizipenak. […]

Read More… from Maddi Ane Txoperena: “Lapurdin eta Frantzian neskame aritu ziren emakumeen errealitatea islatu nahi izan dut”

Idurre Eskisabel, Josu Amezaga eta Amelia Barquin ‘Euskara ere normalitaterantz?’ mahai-inguruan

‘Geroa euskaratik’ kanpainaren baitan, elkarlanean antolatu dute mahai-ingurua Kontseiluak eta Martin Ugalde Foroak. Ekainaren 4an izango da Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean. Kontseiluaren arabera, normalitate berri bat dugu jokoan , “COVID-19ak agerian utzi dituen hutsune eta desberdinkeriei aurre egiteko bestelako neurri eta erabakiak hartu behar baitira”. Eta iparrorratz horretan euskarak ere egon behar duela ziur […]

Read More… from Idurre Eskisabel, Josu Amezaga eta Amelia Barquin ‘Euskara ere normalitaterantz?’ mahai-inguruan

32 euskal artisten bizipenak #ResiliART erakusketa birtualean

Erakusketak deseskalatzearen lehem faseetan sortutako lanak biltzen ditu, bizitakoa kontuan hartuta. Maiatzaren 28an, osteguna, inauguratuko da arratsaldeko 20: 00etan www.artgia.com gunean. Jendarte osoaren zirkulazio askea mugatzen duen konfinamenduak adierazpen artistikoaren bidez garatu eta komunikatzeko beharra indartu du. Errealitate hori agerian geratu da ARTgia Sorgune & Aretoak egindako bigarren deialdi birtualean; oraingoan, Unesco Etxearen laguntzarekin, Erresilientzia […]

Read More… from 32 euskal artisten bizipenak #ResiliART erakusketa birtualean

Xabier Lete omenduko du Rikardo Arregi Kazetaritza Sariaren 32. edizioak

Kazetaritza edo komunikazio lanak irailaren 18ra bitartean aurkeztu ahal izango dira  Andoaingo Udalera posta arruntez bidaliz edota helbide elektroniko honetara igorriz: raks@andoain.eus. Aurtengo Rikardo Arregi Kazetaritza Sariaren deialdia egin du Andoaingo Udalak, eta urteroko moduan deialdiaren xehetasunak aurkeztu dituzte Andoaingo Udalak eta Eusko Jaurlaritzak Donostian. XXXII. edizioa da aurtengoa eta iaz hasitako berrikuntzei jarraiki, aurten […]

Read More… from Xabier Lete omenduko du Rikardo Arregi Kazetaritza Sariaren 32. edizioak

[Bideoa] ‘Aralar. Mundua leku den lurra’ dokumentala liburu formatuan aurkeztu dute

Lorea Agirre eta Idurre Eskisabel idazleen testuekin eta Iban Toledoren fotogramekin osatutako liburua da Aralar. Mundua leku den lurra. Lau urte atzera egin behar dugu eskuartean dugun Aralar. Mundua leku den lurra (Erein) izeneko liburuaren hastapena ezagutzeko. Landarlan ingurumen elkarte ekologistako kide batzuek zuten kezka batetik abiatu zen proiektua, “Aralarko Natur Parkearen zaintza kaxkarraren ondorioz […]

Read More… from [Bideoa] ‘Aralar. Mundua leku den lurra’ dokumentala liburu formatuan aurkeztu dute

Donostiako Liburutegiak eta San Telmo Museoa zabalik ekaineko lehen astetik aurrera

Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatilak ere zabalik egongo dira ekainaren 1etik aurrera. Programazioaren arabera joango dira ordutegiak egokitzen. Oraingoz, egunero ordutegi hau izango dute: 11:30-13:30 / 17:00-20:00. Kultura-deskonfinamendua ekainaren 1ean hasiko da Donostian, eta Donostia Kulturak gune gehienak eta aurrez aurreko zerbitzu batzuk zabalduko ditu, liburutegi-maileguak eta sarreren kudeaketa, besteak beste. Donostia Kulturako kideek […]

Read More… from Donostiako Liburutegiak eta San Telmo Museoa zabalik ekaineko lehen astetik aurrera

Ahozkotasunari eta hezkuntzari buruz EHUko Uda ikastaroetan

“Ahozkotasunaren eta ahozko kultur sorkuntzen didaktika” izeneko ikastaroa uztailaren 9an eta 10ean egingo dute. Mintzola Ahozko Laborategiaren arabera, ahozkotasuna euskara ikasgaian landu ohi da maiz, baina ahozko komunikazioa edonon eta edonoiz ageri zaigu: “ikastetxetako gainerako ikasgaietan ez ezik, ikasgelako zein handik kanpoko giza harremanetan ere bai”, adierazi dute. “Antzerkia, bertsolaritza, kantua… horien bidez ahozkotasuna modu […]

Read More… from Ahozkotasunari eta hezkuntzari buruz EHUko Uda ikastaroetan

Historia hurbilaz idazteko Tene Mujika beka martxan

Proiektuak 2020ko abenduaren 9ra arte aurkeztu ahal izango dira helbide honetara: artxiboa@deba.eus Euskal Herriko historia hurbilaren ezagutza zabaltzeko eta euskal literatura aberasteko asmoz, XV. Tene Mujika beka jarri dute matxan Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak, horretarako parte hartu nahi duenak, gure herriaren azken 70-60 urteetan izandako pertsona, talde, gertakari edo mugimenduren bati buruzko liburuak egiteko […]

Read More… from Historia hurbilaz idazteko Tene Mujika beka martxan

Anjel Lertxundik ‘Gilles de Rais’ liburua aurkeztu du

“Eleberri labur zeharo umotua da Lertxundik dakarkiguna, inguru tragiko batean gauzatzen den peripezia batzuetan lazgarria, beste batzuetan groteskoa, inoiz komikoa ere bai”. Anjel Lertxundi (Orio, 1948) idazleak, Jorge Gimenez Bech Alberdania argitaletxeko editoreak lagunduta, Gilles de Rais eleberria aurkeztu du, gaur bideokonferentzia bidez. Argitalpen berri honekin Lertxundik fikzioaren bidea berreskuratu du hiru urteren ostean, izan […]

Read More… from Anjel Lertxundik ‘Gilles de Rais’ liburua aurkeztu du