Udazkenean, ikastolen aldeko jaietarako ‘udaberri berri bat!’

Herri Urrats irailaren 20an ospatuko da Senperen, Araba Euskaraz eta Ibilaldia urriaren 18an Amurrion eta Elorrion, Kilometroak urriaren 4an Amasa-Villabonan eta Zizurkilen eta Nafarroa Oinez bertan behera geratu da. Duela aste batzuk, Ibilaldia, Araba Euskaraz eta Herri Urrats jaiak atzeratu egin zituztela iragarri zuen Ikastolen Elkarteak. Orain data berriak iragarri dituzte. Hala, Herri Urratsen kasuan, […]

Read More… from Udazkenean, ikastolen aldeko jaietarako ‘udaberri berri bat!’

Literatura Unibertsala bilduma osatzen jarraitzeko deialdia antolatu du EIZIE elkarteak

Osasun-larrialdia dela eta, aurten, ekainaren 15etik 26ra bitartean jasoko dituzte laginak idazkaritzan. Literatura unibertsala euskaratzeko deialdia antolatu du EIZIE elkarteak eta adierazi duenez, aurten ekainaren 15etik 26ra bitartean jasoko dituzte laginak idazkaritzan. Hala, ekimenean parte hartu nahi dutenak itzultzaile profesionalak zein hasi berriak izan daitezke. Gaiak berriz, honakoak izango dira: Kate Chopin, The Awakening; Maryse Condé, […]

Read More… from Literatura Unibertsala bilduma osatzen jarraitzeko deialdia antolatu du EIZIE elkarteak

Kulturgintzako eragileek %40,8ko galera aurreikusi dute urteko diru sarreretan

Lehen jasoaldi hori apirilaren 9tik 26ra bitartean egin zen, eta kultura-arloko 243 agentek parte hartu zuten. Kulturaren Euskal Behatokiaren azken azterlanaren arabera, kultura-arloko agenteek urteko diru-sarrerak Covid-19a hedatu aurretik espero zituztenak baino % 40,8 txikiagoak izango direla aurreikusi dute. Agenteek ikerketa horretan bertan gaineratu dutenez, jarduera % 82,6ko murriztu da, kultura-enpresen barne-jarduerari baino ezin izan baitzaio eutsi. […]

Read More… from Kulturgintzako eragileek %40,8ko galera aurreikusi dute urteko diru sarreretan

Nafarroako hamar musika taldek Km Zero Musik Fest-en parte hartuko dute

Iruñeko Baluartek antolatuta, streaming bidez eskainiko dituzte zuzenean kontzertuak maiatzaren 21etik aurrera. Zetak-ek, Nahiak Nahik eta Kai Etxanizek parte hartuko dute, besteak beste. Ostegunean, Maiatzak 21, Iruñeko Baluartek Km Zero Musik Fest jaialdia abian jarriko du Nafarroako hainbat talde eta artistaren partaidetzarekin, horretarako Zero izeneko aretoa estreinatuko du. Bertan, kontzertuak eta biltzarrak zuzenean eta streaming […]

Read More… from Nafarroako hamar musika taldek Km Zero Musik Fest-en parte hartuko dute

[Bideoa] Hego Euskal Herriko hiriburuetako jai nagusiak bertan behera uzteko formak salatu dituzte hainbat eragilek

Euskal Herriko jai batzorde guztiak jai herrikoien alde antola daitezen ere animatu dituzte. Iruñeko Peñen Federazioak,  Gasteizko Blusak eta Nesken Elkarteak, Donostiako Piratek, Bilboko Konpartsek, Herri Sanferminek eta Gasteizko Txosnek Hego Euskal Herriko lau hiriburuetako jai nagusiak bertan behera uzteko formak salatu dituzte komunikatu bateratu baten bidez. “Osasun krisiak Euskal Herria eta mundua gogor kolpatu […]

Read More… from [Bideoa] Hego Euskal Herriko hiriburuetako jai nagusiak bertan behera uzteko formak salatu dituzte hainbat eragilek

‘Nire literatik’ audio-atala estreinatu du Booktegik

Fito Rodriguezek hainbat idazle handiren inguruan hitz egin du: Virginia Woolf, Jose Luis Sampedro, Phillip Roth, J.M. Coetzee, Albert Camus, Antonio Tabucci, Roberto Bolaño, J-P Sartre… “Literaturak ezagutzen ez ditugun munduak ikusteko aukera ematen digu, baita mundu horien gainean hausnartzeko beta eskaini ere. Eta euskal itzultzaileek hizkuntza guztien liburuak irakurgai bihurtzen dizkigute”, adierazi du Booktegi […]

Read More… from ‘Nire literatik’ audio-atala estreinatu du Booktegik

Mintzola Ahozko Lantegiak eta Mikel Laboa Katedrak gradu amaierako lanak saritzeko deialdia abiatu dute

2.000 euroko bi proiektu sari eta doktorego aurreko ikerketa kontratu bat dituzte esleitzeko. Parte hartu nahi dutenek ekainaren 26ra arte aurkeztu ahal izango dituzte euren proposamenak. Pello Mari Otaño beka deialdia ere irekita dago oraindik. Mintzola Ahozko Lantegiak EHUko Mikel Laboa Katedrarekin elkarlanea, edozein jakintza alorretatik abiatuta, antzerkia, bertsolaritza, kantagintza, kontalaritza edo ahozko kultur sorkuntzaren […]

Read More… from Mintzola Ahozko Lantegiak eta Mikel Laboa Katedrak gradu amaierako lanak saritzeko deialdia abiatu dute

Bilboko Alondegiak bere lehen hamarkada ‘X urte, X zirriborro’ proiektuarekin ospatuko du

Urteurrena irailean ospatuko da, baina zentroak oroitzapenezko proiektu hau abian jarri nahi izan du bere ohiko programazioko artisten eta konplizeen eskutik. 2010eko maiatzaren 18an ireki ziren Bilboko Alondegiako ateak. Garai hartan, aisia- eta kultura-zentro berria zerbitzu publikotik kulturara iristeko asmoarekin zabaldu zen. Efemeridea ospatzeko, proiektu bat jarri da abian, eta bertan Bilboko hamar artista aritu […]

Read More… from Bilboko Alondegiak bere lehen hamarkada ‘X urte, X zirriborro’ proiektuarekin ospatuko du

[Bideoa] Juan Kruz Igerabide idazleak ‘Noiz arte arrazoi’ aforismo-bilduma aurkeztu du

Bildutako aforismoen abiapuntua Adam Zagajewski poetaren gogoeta batean kokatu du egileak. Koldobika Jauregi margolariak propio egin ditu marrazkiak libururako. Bideokonferentziaz aurkeztu du gaur, Juan Kruz Igerabidek Noiz arte arrazoi izeneko aforismo-liburua. Idazle adunarrarekin batera, Koldobika Jauregi margolari eta eskultoreak eta Jorge Gimenez Bech Alberdaniako editoreak hartu dute parte. “Literaturaren maparen kartografo finenetariko bat” dela esanez aurkeztu […]

Read More… from [Bideoa] Juan Kruz Igerabide idazleak ‘Noiz arte arrazoi’ aforismo-bilduma aurkeztu du

Berdintasuna, aniztasuna eta inklusioa, Museoen Nazioarteko Egunaren ardatz.

Gipuzkoako Museoak izeneko webgunea jarri du martxan Aldundiak, herrialde osoko 70 museo eta interpretazio zentrotara sartzeko plataforma. Herritarrak gure ondarera hurbiltzeko aukera eskaintzen du. Museoen Nazioarteko Egunarekin bat eginez, maiatzaren 18an ekintza ugari antolatzen dira urtero Euskal Herriko museoetan. Ekimen guzti horiek baina, aurten moldatu behar izan dira koronabirusaren krisiaren eraginez. Hala, Gipuzkoako Aldundiak Gipuzkoako […]

Read More… from Berdintasuna, aniztasuna eta inklusioa, Museoen Nazioarteko Egunaren ardatz.