Jon Gerediagak jasoko du aurtengo Xabier Lete olerki saria

Poeta eta antzerkigile bilbotarrak Natura berriak obrarekin irabazi du lehiaketa. Jon Gerediaga (Bilbo, 1975) poeta eta antzerkigileak irabazi du Xabier Lete olerki lehiaketa Natura berriak obrarekin. Igor Estankonak, Joxerra Garziak, Tere Irastortzak, Itxaro Bordak eta Lourdes Otaegik osatutako epaimahaiak hiru obra finalista hautatu dituzte: Gerediagarena, Poema liburu bat irakurtzeko jarraibidea (Alecrim) eta Berandutu zait bizitza […]

Read More… from Jon Gerediagak jasoko du aurtengo Xabier Lete olerki saria

Pierre Andiazabal ohorezko euskaltzaina hil da

Kanboko Anditeya zahar-etxean zendu da, 97 urte zituela. Pierre Andiazabal Saint-Pierre apaiz eta itzultzailea Urruñan 1923an sortua, Kanboko Anditeya zahar-etxean zendu da, 97 urte zituela. 1964 urteaz geroztik euskaltzain urgazle zen eta 2000ko urriaren 27an ohorezko euskaltzain izendatu zuten. Euskaltzaindiak adierazi duenez, garrantzi handia izan zuen meza euskaraz ematearen aldeko mugimenduan. Xipri Arbelbideren hitzetan, “euskarazko […]

Read More… from Pierre Andiazabal ohorezko euskaltzaina hil da

Alarma egoeran EITBk hartutako hizkuntza irizpideekin kexu dira hainbat herritar

EITBn erdara hutsezko ordezkarien adierazpenak eta informazioa gailentzen ari direla kexatu dira herritarrak Behatokian. Hizkuntz Eskubideen Behatokiaren arabera, “alarma egoeraren eta osasun krisiaren inguruko informazioa garden eta zuzen jasotzea funtsezkoa da herritarrentzat, eta hedabideak oinarrizkoak dira bide horretan”. Euskal hiztunen hizkuntza eta informazio eskubideak, berriz, hainbatetan urratu dira alarma egoera hasi zenetik. Horren lekuko dira […]

Read More… from Alarma egoeran EITBk hartutako hizkuntza irizpideekin kexu dira hainbat herritar

[Bideoa] Joxean Agirrek ‘Nobela errealista bat’ ondu du ironia dosi handiarekin

Euskal Herriko iragan hurbileko istorioak aletzen ditu idazleak ironia dosi oparoak banatuz. Joxean Agirrek (Azpeitia, 1948) Nobela errealista bat (Elkar) izeneko eleberria aurkeztu du, gaur, streaming bidez egindako agerraldian. Bi pertsonaia nagusi ditu idazlearen azken lanak, biak ala biak garai eta momentu berekoak; alde batetik Loiuko aireportuan lan egiten duen taxi gidaria dugu, honek autoan […]

Read More… from [Bideoa] Joxean Agirrek ‘Nobela errealista bat’ ondu du ironia dosi handiarekin

‘Karanbola hirukoitza: emakumeen presentzia euskarazko antzerki sorkuntzan’ saiakera osorik sarean

Liburuak euskal emakume antzerkigileek antzerki sorkuntzan duten egoeraren azterketa egiten du. EHAZEren iritziz, “gogoetarako, eztabaidarako eta kontzientzia hartzeko tresna paregabea izan daiteke”. Durangoko Azokan aurkeztu zuen Eneritz Artetxek Karanbola Hirukoitza: emakumeen presentzia euskarazko antzerki sorkuntzan saiakera. Gernikako antzerkigileak Eusko Jaurlaritzaren enkarguz idatzi zuen liburua, “kulturako hainbat alorretan mugitzen ginen hainbat pertsonak ikerketa ezberdinak aurrera eramateko […]

Read More… from ‘Karanbola hirukoitza: emakumeen presentzia euskarazko antzerki sorkuntzan’ saiakera osorik sarean

[Bideoa] ‘t’mAmAztAng”t’ izeneko diskoarekin dator Behi Bideko Andere Xuriak taldea

Allande Oihenart zuberotarraren olerkiak; Zutzaz bertzerik, Aspaldian nabila… zein euskal kantutegiko alea; Galerianoaren kantua, Argizagiak eta Toberak, besteak beste, bildu dituzte a capella grabatu duten lan berri honetan. Guztira hamaika piezaz osatuta dator disko berria. Behi Bideko Andere Xuriak (BBAX) taldeak Isturitzeko harpeetan grabatu du bere hirugarren diskoa, t’mAmAztAng”t izenpean. Mirentxu Agerre, Marie Hirigoien Bidart, […]

Read More… from [Bideoa] ‘t’mAmAztAng”t’ izeneko diskoarekin dator Behi Bideko Andere Xuriak taldea

Bizkaiko museoetako hainbat piezarekin erakusketa birtuala osatu dute

Hogeita hamar artelan baino gehiago egongo dira herritarren eskura maiatzaren 18tik hilaren amaierara arte. Maiatzaren 18an Museoen Nazioarteko Eguna da eta egoera ezohiko honen aurrean, erakusketa birtual handi bat egingo dute Bizkaian, bertako museo bakoitzaren pieza enblematiko, esanguratsu eta garrantzitsuenetako batzuk biltzen dituena. Ekimen honetarako hogeita hamar museok baino gehiagok parte hartu dute beren objektu […]

Read More… from Bizkaiko museoetako hainbat piezarekin erakusketa birtuala osatu dute

‘Eta etorkizuna… hemen balitz?’ izeneko proiektua aukeztu dute

Liburuxka Marie Cosnay-k eta Txetx Etcheverry-k idatzi dute eta Magali Etcheverria ilustrazioez arduratu da. Jurgi Ekiza musikariak proiekturako abestia egin du Bihar izenpean eta Edgar Morinerena da gibel solasa. Eta etorkizuna…hemen balitz? izeneko liburuxka aurkeztu dute Ipar Euskal Herrian. Honen bidez, Koronabirusaren krisi honen ondoren, “anormala den errealitate batera itzultzea” errefusatzea proposatu nahi zaio publiko […]

Read More… from ‘Eta etorkizuna… hemen balitz?’ izeneko proiektua aukeztu dute

“Ez gaitzazu bertan behera utzi, beste jai batzuk posible dira!”

Kultura ekoizpen zerbitzuak eskaintzen dituzten hainbat enpresak kultura eta jaietako aurrekontuak hutsik ez uztea eskatu diete erakunde publikoei. Kultur eta aisialdi ekoizpenak programatzeko eta egiteko beste modu bat posible dela erakutsi nahi diete kultur ekoizpen zerbitzuak eskaintzen dituzten hainbat enpresak erakunde publikoei. Komunikatu bateratu baten bidez ezagutzera eman dute bizitzen ari diren krisi egoera. “Alarma-egoeraren […]

Read More… from “Ez gaitzazu bertan behera utzi, beste jai batzuk posible dira!”

ARTgia-k eta Unesco Etxeak euskal artisten lanak ezagutarazteko deialdia ireki dute

Lanak maiatzaren 18ra arte aurkeztu ahal izango dira. ARTgia Sorgune aretoak eta Unesco Etxeak #ResiliART deialdi artistikoa abiatu dute, Garapen Jasangarriko helburuak oinarri hartuta. Egitasmoak sortze-lana eta artisten lana orokorrean, sustatzea eta zabaltzea ditu helburu. Erakusketa eta hedapena birtualak izango dira eta Unescok apirilaren 15ean kaleratu zuen munduko ResiliART mugimenduaren barruan du hastapena. “ResiliART artea […]

Read More… from ARTgia-k eta Unesco Etxeak euskal artisten lanak ezagutarazteko deialdia ireki dute