‘Zirelako’ zinema eta memoriei buruzko erakustaldia online formatuan izango da

Aukeratutako lanak maiatzaren 28an eta 29an ikusgai egongo dira Zirelako egitasmoaren webgunean. Martxoaren 31n, errepresio frankistaren biktima diren gasteiztarrei errekonozimendua emateko egunaren testuinguruan ospatzekoa zen Gasteizko Zirelako zinema eta memoriei buruzko erakustaldia, baina gaur egungo alarma egoeragatik bertan behera geratu zen. Orain, erakustaldia online formatu batera egokitzea erabaki dute antolatzaileek. Hala, aukeratutako lanak maiatzaren 28an […]

Read More… from ‘Zirelako’ zinema eta memoriei buruzko erakustaldia online formatuan izango da

200 gazte inguruk egin dituzte Euskal Herriko Gazte Orkestraren entzunaldi ‘birtualak’

Gazteetatik 24 hautatu dira Titular izan daitezen, eta 43 Ordezko izan daitezen. 16 eta 27 urte bitarteko 193 gaztek eman dute izena Euskal Herriko Gazte Orkestrako (EGO) 24 titular postuak betetzeko. EGOk berak adierazi duenez, plaza horiek eskuratzeko izena eman dutenen kopurua mugarria izan da aurten orkestra-talde honen historian. 24 gazte titular hautatzeaz gain, proben […]

Read More… from 200 gazte inguruk egin dituzte Euskal Herriko Gazte Orkestraren entzunaldi ‘birtualak’

Euskara eta euskal kultur irakurleak trebatzeko ikastaroek aurrera jarraituko dute

Normalean aurrez aurre egiten diren ikastaro hauei, oraingoan, online eskolen aukera ere gehituko zaie. Udaran eta udazkenean, atzerrian euskara eta euskal kultura irakasle izateko ikastaroek aurrera jarraituko dutela iragarri dute Etxepare Euskal Institutuak eta Euskal Herriko Unibertsitateak Koronabirusak eragindako mundu-mailako krisi egoera honen aurrean, berriz, ikastaro horiek berme guztiekin burutu ahal izateko hainbat baldintza eta […]

Read More… from Euskara eta euskal kultur irakurleak trebatzeko ikastaroek aurrera jarraituko dute

Hitzaren eskolan izena emateko epea ireki dute

Iñigo Aranbarri, Maddi Barber, Haizea Barcenilla, Andoni Egaña, Xabier Erkizia eta Arantxa Iturbe ariko dira irakasle, bakoitza hitzaren adierazpide batetik. Ekainaren 7ra arte egongo da izena emateko aukera zabalik. Azpeitiko Dinamoak Hitzaren eskolan izena emateko epea zabaldu du. Sei hilabeteko iraupena izango du eskolak, irailaren 9tik, martxoaren 27ra bitartean, eta, hilabete bakoitzeko, hitzaren adierazpide ezberdinetako […]

Read More… from Hitzaren eskolan izena emateko epea ireki dute

[Bideoa] Belaunaldi berriek sortzen jarraitu beharra aldarrikatu dute ‘Zuen ahotsa’ kantuarekin

Anukek eta Norak (Haritz Harreguy teknikariaren eta Keu Agirretxea musikariaren alabak) eta Markek eta Aialak (Iñigo Zubizarreta Soziedad Alkoholika taldeko gitarra-jotzailearen eta Mauka Musikagintza Ñako Beato-ren lobak). Pink abeslariaren Try kantu ezagunaren euskarazko bertsioa egin dute. “Bizitzen ari garen garai gogor hauek ez gaituzte amilduko, ezta gutxiago ere. Izan ere, musikari, teknikari, manager, … bakoitzaren […]

Read More… from [Bideoa] Belaunaldi berriek sortzen jarraitu beharra aldarrikatu dute ‘Zuen ahotsa’ kantuarekin

Donostia Kultura ON: maiatzaren 11tik 17ra bitarteko edukiak

Gaurtik aurrera, Donostia Kulturak edukiak online eskaintzen jarraituko du Donostia Kultura ON! lan-ildopean. “Osasun-deseskalatze eta herritarrak pixkana kalera irteteko prozesuaren barruan, DKEtxean egitasmoak zentzua galtzen du konfinamendurako sortutako online programa gisa. Horrek ez du esan nahi Donostia Kulturak eduki birtualak sortzeari utziko dionik. Aitzitik, egitarau erregularrik gabe, online eskaintza zabala izango du, pixkana aurrez aurre […]

Read More… from Donostia Kultura ON: maiatzaren 11tik 17ra bitarteko edukiak

Karmele Jaioren ‘Aitaren Etxea’ eleberriak irabazi du 2019ko 111 Akademiaren Saria

Txanda guztietan Jaioren eleberria izan da bozkatuena, eta Bernardo Atxagaren Etxeak eta hilobiak eleberria izan du lehiakide azken bueltan. Ezohiko egoera dela eta, aurten ez da jendaurreko sari-emate ekitaldirik egingo. 111 Akademiak Karmele Jaiori emango dio 2019ko 111 Akademiaren Saria. Akademiakideek Jaioren Aitaren etxea eleberria izendatu dute 2019ko libururik gogokoen. 111 Akademiak 201 kide ditu […]

Read More… from Karmele Jaioren ‘Aitaren Etxea’ eleberriak irabazi du 2019ko 111 Akademiaren Saria

[Bideoa] Seaskak jasoko du 2020ko Ibilbideari Elkar Saria

Eskolaren bidez, 50 urte luzez euskararen alde Ipar Euskal Herrian egindako lanagatik jasoko du saria. Aurten ez da Elkar Sariak banatzeko ekitaldirik egingo, hala ere, Elkar Fundazioak aurtengo sariak emango dituela iragarri du. Aste honetan bertan, esaterako, Joseba Jaka beka Juanjo Olasagarre idazleak jasoko duela jakin dugu. Gaur berriz, Ipar Euskal Herriko Ikastolen Federazioak aurtengo […]

Read More… from [Bideoa] Seaskak jasoko du 2020ko Ibilbideari Elkar Saria

Izarok Donostiako Victoria Eugenia antzokiko teilatutik online bidezko zuzenekoa eskainiko du, bihar

Donostia Kulturak DK Etxean ekimenari amaiera emango dio asteburu honetan Izaroren online bidezko zuzenekoarekin. Kantari mallabiarrak hirukote formatuan (Izaro Andres, ahotsa eta gitarra; Iker Lauroba, ahotsa eta gitarra; Garazi Esnaola, teklatuak) eskainiko du zuzenekoa eta Donostia Kulturaren Youtube kanalean soilik ikusi ahal izango da emanaldia. Deskonfinamenduarekin bat eginez, Donostia Kulturak amaitutzat emango du DK Etxean. […]

Read More… from Izarok Donostiako Victoria Eugenia antzokiko teilatutik online bidezko zuzenekoa eskainiko du, bihar

Eñaut Elorrietak ‘Harbide Zilar Bat’ kanta aurkeztu du

Hitzak Jose Luis Otamendirenak dira eta Fernando Velazquez orkestrarako moldaketez arduratu da. Zumaiako ‘Sapere Aude Sinfonietta’ orkestrak eta Bilboko Koral Elkarteak ere hartu dute parte proiektuan. Isolamendu egoeratik sortutako kantua da Eñaut Elorrietak aurkeztu duen Harbide zilar bat, baina etorkizunera begira jarrita. Gertakizun hurbilek ispiluaren aurrean jarri gaituzten honetan, irakurketa kritiko batetik abiatuta, itxaropenari kantatzen […]

Read More… from Eñaut Elorrietak ‘Harbide Zilar Bat’ kanta aurkeztu du