[Bideoa] Kultur Pilulak Berako sortzaileen eskutik

Petti arduratuko da ekimenari hasiera emateaz. Musikari beratarrak bihar, maiatzak 8, eskainiko du zuzenekoa, arratsaldeko 18:00etan. Emankizuna ikusi ahal izateko, Youtubeko Kultur Pilulak kanalera harpidetu beharko da. Osasun alerta honek kultur programazio guztia bertan behera utzi duela adierazi du Berako Udalak. “Kultur etxeko emankizunak, ostatuetako saioak, herrian egitekoak ziren topaketak, ospakizun edota egun bereziak,… Dena […]

Read More… from [Bideoa] Kultur Pilulak Berako sortzaileen eskutik

Kimuak 2020ra aurkezteko epea zabalik

Kimuak egitasmoaren 2022ko lehiarako filmak aurkezteko epea ekainaren 30era arte egongo da zabalik. Aukeraketan parte hartu nahi duten zuzendari edo ekoizleek 30 minututik beherako iraupena duten lanak bidali beharko dituzte. Etxepare Euskal Institutuak Kimuak programaren 2022ko lehiarako filmak aurkezteko deialdia zabaldu du. Etxeparek berak antolatu eta Euskadiko Filmategiak kudeatzen duen egitasmoak euskal film laburren sustapena […]

Read More… from Kimuak 2020ra aurkezteko epea zabalik

VIII. Gazte Artea Ezkerraldean martxan

Ekimenak Barakaldo, Sestao, Portugalete eta Santurtziko gazteen artean sorkuntza artistikoa sustatzea du helburu. Parte hartu nahi dutenek ekainaren 15era arte izango dute izena emateko epea zabalik. Gazte Artea Ezkerraldean lehiaketaren zortzigarren edizioan parte hartzeko epea zabalik da jada. Ekimenak Barakaldo, Sestao, Portugalete eta Santurtziko gazteen artean sorkuntza artistikoa sustatzea du helburu. Antolatzaileen arabera, “esparru profesionalean […]

Read More… from VIII. Gazte Artea Ezkerraldean martxan

Opazank! Sakanako Hizkeren bideo lehiaketa abian

Epaimahaiak Sakanako hizkeren erabilera, originaltasuna, sormena eta kalitate teknikoa baloratuko ditu. Maiatzaren 29ra arte aurkez daitezke lanak.  Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak Opazank bideo-lehiaketa antolatu du bigarren aldiz. Lehiaketaren helburua herritarrak Sakanako hizkerak, hitzak eta esamoldeak erabiltzera animatzea da. Antolakuntzak adierazi duenez, “sari potoloekin dator” ekimena: “bideo onenak 300 euroko txartela jasoko du, 200 eurokoa bigarrenak […]

Read More… from Opazank! Sakanako Hizkeren bideo lehiaketa abian

‘Zaldi emozionalak’ kantua aurkeztu du Pettik

Pettik kaleratu berri duen Manipulazio estrategiak diskoko abestia dugu Zaldi emozionalak. Musikari beratarrak pentsamendua, poesia eta doinua batzen dituen egitasmoa aurkeztu behar zuen joan den martxoaren 15ean Bilboko Loraldia Festibalean, baina koronabirusaren krisiak eraginda, bertan behera gelditu zen aurkezpena. Egitasmoak Manipulazio estrategiak du izena eta Noam Chomsky pentsalariaren hausnarketetan oinarritzen da. Sylvain Timsit idazleak, Noam […]

Read More… from ‘Zaldi emozionalak’ kantua aurkeztu du Pettik

[Bideoa] Juanjo Olasagarrek jasoko du Joseba Jaka Beka

Bi urtetik behin Elkar Fundazioak ematen duen sormenerako Joseba Jaka beka Juanjo Olasagarre (Arbizu, 1963) idazleak jasoko du aurten, eta urte beteko epea izango du bere sormen lana egiteko: nobela bat. Maialen Berasategik, Iratxe Retolazak eta Iban Zalduak osatutako epaimahaiak aukeratu du Juanjo Olasagarreren Mamu izateko moduak proiektua, aurkeztu diren 21 lanen artean. Idazleak 10.000 euroko beka jasoko […]

Read More… from [Bideoa] Juanjo Olasagarrek jasoko du Joseba Jaka Beka

Paul Eluarden poeman oinarritutako ‘Gernika’ filma euskarazko azpitituluekin

Alain Resnais zinemagileak Guernica filma Eluarden Gernikako garaitza poeman oinarritu zuen. “Gernika. Bizkaiko herri koskor bat duzue, Euskal Herriaren betidaniko hiriburua. Han dago zutik Haritza, euskal usadioen eta askatasunaren sinbolo sakratua. Gernikaren garrantzia historikoa eta sentimentala da”, zioen Paul Eluard poetak Gernikako garaitza poeman. 1937ko apirilaren 27an, feria eguna, arratsaldeko lehen orduetan, Francok zerbitzupean zituen […]

Read More… from Paul Eluarden poeman oinarritutako ‘Gernika’ filma euskarazko azpitituluekin

‘Novis corpus’, konfinamendua 48 argazkilariren bidez

Proiektua Teresa Uzeda argazkilariaren ekimenez jaio zen sare sozialetan, eta emaitza 96 argazki biltzen dituen argitalpen hau da. Novis Corpus 48 argazkilariren elkarlanaren emaitza da, beren argazkien bidez konfinamendua islatu nahiz izan dute. Proiektua Teresa Uzeda argazkilariaren ekimenez jaio zen sare sozialetan, eta emaitza 96 argazki biltzen dituen argitalpen hau da. San Telmo Museoaren webgunean […]

Read More… from ‘Novis corpus’, konfinamendua 48 argazkilariren bidez

Bilboko Konpartsek Aste Nagusiari buruzko tribiala jarri dute martxan

Antzinako eta gaur egungo Aste Nagusia gogora ekartzea eta hobeto ezagutzea dira jolas honen helburuak. Konfinamendua arintzeko asmoz, ekimen berri bat abiatuko du gaur Bilboko Konpartsen federazioak: Aste Nagusiari buruzko galdera-sorta, tribial formatuan. Hala, Tribial Herrikoia. Bilboko Konpartsak izeneko jolasaren lehen edizio honetan, egunero egingo dute galdera bat, Bilboko festa handiaren omenez. Galderak sei ataletan […]

Read More… from Bilboko Konpartsek Aste Nagusiari buruzko tribiala jarri dute martxan

Nekatoenea egonaldian parte hartzeko deialdia zabalik

Euskal Kultur Erakundeak, Euskal Itsasbazterreko zentroak eta Euskal Idazleen Elkarteak Nekatoenea baserrian egonaldi berri bat antolatu dute. Interesa duten euskal idazleek maiatzaren 31ra arte izango dute izena emateko aukera.  Hamargarren aldiz, Euskal Kultur Erakundeak, CPIE Euskal Itsasbazterreko zentroak eta Euskal Idazleen Elkarteak Nekatoenea baserrian egonaldi bat antolatuko dute Euskal Herriko idazleentzat. Pasa den urtean Abbadiako […]

Read More… from Nekatoenea egonaldian parte hartzeko deialdia zabalik