‘Buyan’ eleberri grafikoaren aplikazio digitala abian da

Google Play bidez eskuratu ahal izango den honako bertsio digitala komiki fisikoa bezala irakurri ahal izango da, baina paperak dituen mugak gaindituz. Iazko urrian ikusi zuen argia Buyan izeneko eleberri grafikoak Xabier eta Martin Etxeberria anaiek eta Aritz Trueba marrazkilariaren eskutik. Zazpi urteko lanaren fruitua izan zen eleberri grafiko hau eta “komiki historiko fantastiko” gisa […]

Read More… from ‘Buyan’ eleberri grafikoaren aplikazio digitala abian da

[Bideoa] Giza Eskubideen Zinemaldiak eta Hemen elkarteak film laburren online proiekzioa eskainiko dute

Zazpi film laburren proiekzioa eskainiko dute #DKEtxean egitarauaren barruan. Solasaldia ere egongo da sortzaileekin. Hemen ikus-entzunezko emakumeen elkarteak eta Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiak zazpi film laburren proiekzioa eskainiko du sarean, #DKEtxean egitarauaren barruan. Ondoren, solasaldia ere egongo dela iragarri dute. Bertan, film laburrak zuzendu edo ekoiztu dituzten emakumeek parte hartuko dute. Film laburrek giza eskubideak […]

Read More… from [Bideoa] Giza Eskubideen Zinemaldiak eta Hemen elkarteak film laburren online proiekzioa eskainiko dute

Hendaiako leihoak inspirazio iturri Borderline Fabrikaren bidez

Hendaiako kultur guneak Gonbidatu artista bat eta Udaberria gure leihoetan egitasmoak jarri ditu martxan. Proposamen berrituekin dator Hendaiako Bordeline Fabrika. Oraingoan kolektiboko sortzaileak deskubritzeaz gain, artista bat hendaiarren leiho azpira gonbidatzea proposatu nahi izan dute eta baita udaberria etxera ekarriko dizkiguten instalazio artistikoak sortu eta partekatzea ere. Konfinamendu egoeragatik, “ezin dugu behar bezala lanik egin, […]

Read More… from Hendaiako leihoak inspirazio iturri Borderline Fabrikaren bidez

Bizkaiko hainbat idazle eta ilustratzailek haurrei zuzendutako sei ipuin ondu dituzte

Bizkaia Txapeldun izeneko egitasmo honetarako Leire Bilbaok eta Irati Egurenek, Egunpasa ederra ipuina ondu dute, Nerea Arrienek eta Ane Pikazak, Leihoetako bateriak eta Jabier Elortzak eta Elena Ciordiak, Telmoren Beldurra, besteak beste. Bizkaiko hainbat idazle eta ilustratzailek bat egin dute Bizkaia Txapeldun ekimenarekin: Toti Martinez de Lezeak eta Nuria Hache ilustratzaileak esaterako, El pincel magico […]

Read More… from Bizkaiko hainbat idazle eta ilustratzailek haurrei zuzendutako sei ipuin ondu dituzte

#DKEtxean programazioa aste honetarako

Dantzaren Nazioarteko Egunak eta Jazzaren Nazioarteko Egunak Donostia Kulturaren programazio birtuala (#DKEtxean) markatuko dute aste honetan zehar. #DKEtxean programazioaren bosgarren astean, eduki kultural berriekin itzuliko da Donostia Kultura, agenda birtual honetarako artistek eta tokiko sortzaileek propio sortutakoak Hauxe da aste honetako egitaraua, apirilaren 27tik maiatzaren 3ra bitartekoa. Antzokian Etxean programan, Paul San Martin, Jazzaren Nazioarteko […]

Read More… from #DKEtxean programazioa aste honetarako

Pello Mari Otaño ikerketa beka deialdira aurkezteko epea luzatu dute

Ezohiko egoera aintzat hartuta, ekainaren 19ra arte aurkeztu ahal izango dira ikerlan proposamenak. Kilometroak egitasmoaren barruan berrikuntza gisa aurkeztu zuten Pello Mari Otaño ikerketa beka otsailean. Orain Kilometroak egitasmoak Mintzola Ahozko Lantegiarekin elkarlanean eta Amasa-Villabonako eta Zizurkilgo Zubimusu ikastolaren eta Teodoro Hernandorena Kultur Elkartearen babesarekin antolatutako ekimena luzatzea erabaki dute. “Apirilaren 2an amaitu zen deialdian […]

Read More… from Pello Mari Otaño ikerketa beka deialdira aurkezteko epea luzatu dute

Bertsozale Elkarteak Bertso Udalekuak bertan behera utzi ditu

“Maiatzean hezitzaileekin egin behar genituen prestaketa lanak ezin ditugu behar bezala egin; eta udako egoera nekez aurreikus dezakegu”, adierazi du Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak. Euska Herriko Bertsozale Elkarteak bertan behera utzi ditu aurtengo Bertso Udalekuak. Otsailean ireki zuten hezitzaileen izen-ematea eta martxoan, bi epetan, gazteena. Guztira, 45 hezitzaile eta 180 gazte zeuden Orioko, Uitziko, Sopelako, […]

Read More… from Bertsozale Elkarteak Bertso Udalekuak bertan behera utzi ditu

Aholkularitza pertsonalizatua eta bi gida EAEko kultur langile eta eragileen eskura

Kulturklik Pro plataformaren bitartez bi tresna eskainiko ditu Eusko Jaurlaritzak: aholkularitza pertsonalizatua eta diziplina desberdinetako profesional eta eragileei zuzendutako bi gida. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak kultur arloko langileei zuzendutako aholkularitza zerbitzua jarri du martxan. Zerbitzu honen helburua da Covid 19 birusak eragindako krisiaren ondorioz abian jarritako neurriei buruzko informazio guztia interesa izan […]

Read More… from Aholkularitza pertsonalizatua eta bi gida EAEko kultur langile eta eragileen eskura

[Bideoa] Kulturgintza hizpide Gure Eskuk abiatutako solasaldi digitalen ziklo berrian

Garbiñe Ubeda idazle eta Euskal Idazleen Elkarteko lehendakaria, Gotzon Barandiaran idazle eta kulturgilea, eta Hedoi Etxarte idazle eta Katakrak liburu dendako kidea aritu ziren atzoko solasaldian. Gure Eskuk Gelditu. Hausnartu. Erabaki. izeneko solasaldi digitalen ziklo bat martxan jarri du bere Youtubeko kanalean. “Bizi dugun osasun krisiak salbuespenezko egoera batera eraman gaitu; gure gizartearen indargune nahiz ahuleziak muturrera eraman eta azalera ekarri ditu. […]

Read More… from [Bideoa] Kulturgintza hizpide Gure Eskuk abiatutako solasaldi digitalen ziklo berrian

‘Zeinen Ederra Izango Den Fest’ jaialdi berria sortu du Zetak taldeak

2021eko ekainaren 5a aukeratu dute festa ospatzeko. Pello Reparazen arabera, “jaialdi baikor eta itxaropentsua” izatea nahi dute. Sarrerak bihar, apirilak 24, goizeko 12:00etatik aurrera egongo dira eskuragai taldearen webgunean: www.zetak.org. Jaialdi guztiak bertan behera gelditzen ari diren garai honetan, Zetak taldeak jaialdi berri bat sortu du: Zeinen Ederra Izango Den Fest. Pello Reparaz mosukariak sare […]

Read More… from ‘Zeinen Ederra Izango Den Fest’ jaialdi berria sortu du Zetak taldeak