Jose Luis Zumeta margolaria hil da

Usurbilgo artistak ibilbide luzea egina zuen margogintzan. Informalismoaren jarraitzailea zen; espresionismo abstraktua eta arte figuratiboa ere landu zituen. 81 urte zituela zendu da Jose Luis Zumeta (Usurbil, 1939) margolaria, Donostian. Usurbilgo artistak ibilbide luzea egina zuen margogintzan. Informalismoaren jarraitzailea zen; espresionismo abstraktua eta arte figuratiboa ere landu zituen. Ikusgarriak dira Zumetaren kolore gorriak, horiak eta […]

Read More… from Jose Luis Zumeta margolaria hil da

Izarok eremu sinfonikora egin du jauzia Euskadiko Orkestraren eskutik

Fernando Velazquezek moldatutako eta Euskadiko Orkestrarekin grabatutako Izaroren Errefuxiatuena, Koilara eta Tu escala de grises kanten bideoklipen estreinaldia, izango da gaur, bihar eta etzi Euskadiko Orkestraren sare sozialetan. Euskadiko Orkestrak erreferentziazko euskal artistak eremu sinfonikora eramateko ekimen digital hau jarri zuen martxan duela pare bat urte, Zea Mays taldearen hiru bideoklip eta Doctor Deseoren beste […]

Read More… from Izarok eremu sinfonikora egin du jauzia Euskadiko Orkestraren eskutik

Sorgineneako Liburutegi Feministak konfinamenduari buruzko literatura lehiaketa abiatu du

Lanak aurkezteko epea maiatzaren 10era arte egongo da zabalik eta eleenganbara@sorginenea.org helbidera bidali beharko dira Gaia atalean lanaren izenburua eta parte-hartzailearen ezizena jarrita. Eleen Ganbara Gasteizko Liburutegi Feministak konfinamenduaren egoerari buruzko literatura lehiaketa martxan jarri du. Azaldu dutenez, edozein adineko emakumeri zuzenduta dago lehiaketa eta testuak prosan edo bertsoetan aurkeztu beharko dira, euskaraz edo gaztelaniaz. […]

Read More… from Sorgineneako Liburutegi Feministak konfinamenduari buruzko literatura lehiaketa abiatu du

[Bideoa] Emakume zirgarien garrantzia eta jatorria

“Zer da zirga? Betidanik existitu dira zirgariak gure gizartean?…”, galdera horiei guztiei erantzungo die Alberto Santana historialariak Gernikako Euskal Herria Museoak plazaratutako bideo honetan. Gernikako Euskal Herria Museoak Hitzaldiak izeneko atala jarri du martxan, bertan, hainbat historialarik historiako pasarteei buruz hitz egingo digute. Gaurkoan, esaterako, Felicitas Lorenzo Bizkaiko Museoko zuzendariak eta Alberto Santana etnografoak emakume […]

Read More… from [Bideoa] Emakume zirgarien garrantzia eta jatorria

Nafarroako argitaletxeek jarduera-programa bat prestatu dute Liburuaren Egunerako

Egileekin hitzaldiak, liburuen aurkezpenak eta solasaldiak izango dira, besteak beste. Ekintza guztiak sare sozialen bidez partekatuko dituzte. Editargi Nafarroako Editoreen Elkarteak, Liburuaren Eguna ospatuko du, gaur, apirilak 23. Koronabirusaren eraginez, giltzapetuta gauden honetan, liburu-dendek antolatzen duten liburu azoka ezin izango da kaleetan zehar egin. Egoeraren aurrean, Nafarroako argitaletxeek jarduera-programa bat prestatu dute. Hala, egileekin hitzaldiak, […]

Read More… from Nafarroako argitaletxeek jarduera-programa bat prestatu dute Liburuaren Egunerako

800 sortzaile eta eragile baino gehiagok jada bat egin dute greba digitalarekin

Dagoeneko 800 sortzaile eta eragile baino gehiagok egin dute bat biharko eta etzirako deituta dagoen greba digitalarekin. Kultur itzalaldi digital honekin, kulturgintzarik gabeko eszena irudikatu nahi dute Euskal Herriko 800 sortzaile baino gehiagok, hurrengo bi egunetarako. Izan ere, koronabirusak eragindako krisialdiak Euskal Herriko kulturgintza egoera larrian utzi du. Itzalaldiak hiru helburu ditu: 1- “Euskal Herritar […]

Read More… from 800 sortzaile eta eragile baino gehiagok jada bat egin dute greba digitalarekin

[BIDEOA] ‘Ez dakit zer eguna den’ kantuaren bertsio kolektiboa aurkeztu du Jurgi Ekiza musikariak

37 pertsonen parte hartzeaz ondu du orain aurkeztu duen abesti kolektiboa. Konfinamenduaren hasieran, Jurgi Ekiza abeslari eta musikariak ukelelea alboan, itxialdiaren gaineko abestia ondu eta bere sakelakoarekin grabatu zuen, “nahi duenari kanta honetan parte hartzea proposatu nahi diot, kanta kolektiboa sor dezagun”, zabaldu zuen sare sozialen bitartez. Martxoko deialdi horrek berehala izan zuen erantzuna eta […]

Read More… from [BIDEOA] ‘Ez dakit zer eguna den’ kantuaren bertsio kolektiboa aurkeztu du Jurgi Ekiza musikariak

Xiberoko Jauna Alkarteak urtebete atzeratuko du ‘Abdelkader’ pastorala

Abdelkader pastorala uztailaren 26an eta abuztuaren 2an egitekoa zen Ürrüstoi herrian, baina, Xiberoko Jauna Alkarteak datorren urtera arte atzeratzea erabaki du. Hautua ez da erreza izan, antolatzaileek hasiera batean, irailean edo urrian antolatzeko aukera aztertu bazuten ere, azkenean ez da pastoralik izango aurten. Urtero bezala, uztaileko azken igandean eta abuztuko lehenengoan jokatzekoa zen pastorala, baina […]

Read More… from Xiberoko Jauna Alkarteak urtebete atzeratuko du ‘Abdelkader’ pastorala

Udazkenean egingo da Baffest jaialdia, Barakaldon

“Bizi dugun egoera berezia dela eta, argazkilaritzarekin dugun hitzordua urrira arte atzeratu behar izan dugu”, adierazi dute Barakaldoko Baffest jaialdiko antolatzaileek. Barakaldon urtero antolatzen den emakume argazkilarien jaialdi hau, beraz, udazkenean egingo da. “Emakume argazkilarien lanei ikusgarritasuna ematen jarraitu nahi dugu eta berdintasunaren eta kultura eskuragarriaren alde lanean jarraitzen dugu”. Jaialdia bera baino lehen, Baffest-ek […]

Read More… from Udazkenean egingo da Baffest jaialdia, Barakaldon