Mendigorriko D ereduaren auziari lehenbailehen konponbidea emateko eskatu dio Behatokiak Euskarabideari

Mendigorriko gurasoak 2015etik ari dira haurrek herrian bertan euskaraz ikasteko duten eskubidea aldarrikatzen. Hizkuntz Eskubideen Behatokiak eskabidea aurkeztu du Euskarabidean, Nafarroako Gobernuak Mendigorriko D ereduaren auziari lehenbailehen bide eman diezaion. Behatokiaren arabera, Mendigorriko gurasoek urtez urte, D ereduaren alde egin arren, Nafarroako Gobernuak ez du euskarazko eredurik ezarri eta etorkizunean eredu hori ezartzeko asmorik duenik […]

Read More… from Mendigorriko D ereduaren auziari lehenbailehen konponbidea emateko eskatu dio Behatokiak Euskarabideari

Euskal Herriko kulturgintzaren egoera larria salatzeko, greba digitalerako deia egin dute apirilaren 21 eta 22rako

Deialdiak gogoeta eta eztabaida soziala piztea, erakunde publikoei premiazko neurriak hartu behar direla exigitzea eta euskal kulturgintzaren ekosistema osatzen dutenentzat elkargunea antolatzea ditu helburu. “Zer gertatuko litzateke aktorerik, idazlerik, dantzaririk, musikaririk, margolaririk ez balego? Zer jendarte genuke antzokirik, liburutegirik, kultur gunerik gabe? Nola antolatuko genuke hezkuntza sistema sortzailerik gabe?”. Planto eginez, kulturgintzarik gabeko eszena irudikatu […]

Read More… from Euskal Herriko kulturgintzaren egoera larria salatzeko, greba digitalerako deia egin dute apirilaren 21 eta 22rako

Bertan behera geratu da Leioako Umore Azoka

Kaleko artisten XXI. azoka maiatzaren 14tik 17ra egitekoa zen, baina koronabirusaren krisiaren eraginez, ez egitea erabaki du udalak. Leioako Umore Azokaren 21. edizioa bertan behera utzi du Leioako Udalak. “Erabaki gogorra da, asko kostatu zaigu hartzea, eta bide guztietatik saihesten ahalegindu garen arren, egungo egoerak ez digu beste aukerarik utzi. Leioa udalerri arduratsua da, eta […]

Read More… from Bertan behera geratu da Leioako Umore Azoka

Sarako Idazleen Biltzarra irailaren 6an eta 7an izango dela iragarri dute

Antolakuntzak apirileko egitarauari ahal den neurrian eusten saiatuko dela nabarmendu du. “Osasun-baldintzak onak izanen direlarik, berriz antolatuko dugu”, adierazi zuen Jean Michel Garat lehendakariak pasa den martxoan argitaratutako ohar labur batean. Gaur berriz, data berria iragarri du: Irailaren 6a eta 7a. 37. Sarako Idazleen Biltzarra apirilaren 13an eta 14an egitekoa zen. Bertan, 110 idazlek parte […]

Read More… from Sarako Idazleen Biltzarra irailaren 6an eta 7an izango dela iragarri dute

Paolo Giordanoren ‘Kutsaldian’ liburua euskaratu dute Fernando Reyk eta Xabier Olarrak

Giordanok pandemiari buruzko hausnarketak idatzi zituen otsailaren 29tik martxoaren 6ra bitartean eta, orain, eskuartean dugun liburuan bildu ditu. Nahaste eta konfinamendu aste hauei buruz argitaratutako lehen literatur lana dugu Paolo Giordano (Turin, 1982) idazleak idatzitako Kutsaldian. Fernando Reyk eta Xabier Olarra itzultzaileek ekarri dute euskarara Erein argitaletxearen eskutik. Diotenez, “ezohiko liburu bat da, ezohiko une […]

Read More… from Paolo Giordanoren ‘Kutsaldian’ liburua euskaratu dute Fernando Reyk eta Xabier Olarrak

‘HTX20: Elkarrekin edozer dugu posible’ dokumentala ikusgai

Iñaki Alforja zuzendari iruindarrak 2017ko udan Lakuntzan egin zen Hatortxu Rock-ari buruzko dokumentala ondo zuen, 20 lagunen istorioak bilduz. Orain, gure itxialdia eramangarriago egin eta oraindik 238 herritarren itxialdi luzeegia gerturatu asmoz, sarean ikusgai jarri dute dokumentala. “Aldea izugarria bada ere, etxean itxita gauden egun hauetan, ezinezkoa da hainbat urte edo hamarkada metro karratu gutxi […]

Read More… from ‘HTX20: Elkarrekin edozer dugu posible’ dokumentala ikusgai

Baztan-Bidasoko XXXIII. Bertsopaper Lehiaketa martxan

Bertsoak 2020ko maiatzaren 4tik 15era arte aurkeztu ahal izango dira. Bortzirietako Bertso eskolak eta Berako Kultur Batzordeak Baztan-Bidasoko hogeita hamahirugarren Bertsopaper lehiaketa antolatu dute. Bertsoak maiatzaren 4tik 15era arte aurkeztu ahal izango dira eta azaldu dutenez, lehiaketa aldaketa txiki batzuekin dator, aurten. Hala, Baztan-Bidasoa inguruan bizi direnek parte hartu ahal izango dute lehiaketa honetan. Euskarazko, […]

Read More… from Baztan-Bidasoko XXXIII. Bertsopaper Lehiaketa martxan

Euskal Editoreen Elkarteak laguntza eskatu du

Zerga laguntzak, sektoreko enpresentzako kreditu lerroak, liburu-bonu bat sortzea eta Eusko Jaurlaritzak irakurketa sustatzeko kanpaina bat egitea eskatu dute. Liburuaren sektorea da gure herriko lehen industria kulturala, gehienbat enpresa txikietan oinarrituta egituratutako industria bat. Euskal Editoreen Elkarteak ohar baten bidez azaldu duenez, 2008ko krisialdian, inpaktu negatibo handi bat izan zuen liburuaren sektoreak; fakturazioa % 35 […]

Read More… from Euskal Editoreen Elkarteak laguntza eskatu du

Korrontzi taldea World Music Charts zerrendan

Topa lana hamar disko onenen artean hautatua izan da World Music Charts zerrendan. Korrontzi taldearen Topa izeneko lana nazioarte mailako hamar disko onenen zerrendan hautatua izan da “World Music Charts Europe” apirileko argitalpenaren arabera, “10. postuan sartu gara kontinente guztietan kaleratutako diskoak kontutan hartuz”, azaldu du boskote bizkaitarrak. Korrontzi folk musika taldea Agus Barandiaran trikitilariak […]

Read More… from Korrontzi taldea World Music Charts zerrendan

Familiaren zuhaitz genealogikoa online berreraikitzeko aukera

Gipuzkoako Artxibo Atariak 715.000 erreferentzia eta 1.680.000 irudi eta dokumentu baino gehiago ditu. Gipuzkoako artxiboen webguneek Gipuzkoa eta bertako biztanleen historiaren parte oso garrantzitsu bat ezagutzeko aukera ematen dute. Izan ere, sarean kontsulta daitezke, alde batetik, Gipuzkoako Foru Aldundiaren mende dauden artxibo historikoak: Gipuzkoako Artxibo Orokorra (Tolosa) eta Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa (Oñati), eta bestetik, […]

Read More… from Familiaren zuhaitz genealogikoa online berreraikitzeko aukera