Aurtengo Gutun Zuria saiakera kolektibo bilakatuko da

Aurtengo edizioan parte hartzekoak ziren hizlarien testuak liburu modura argitaratuko dituzte. Martxoaren 31tik apirilaren 4ra ospatzekoa zen Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdia bertan behera utzi du antolakuntzak. Gauzak horrela, Bilboko Alondegian bertan parte hartzekoak ziren hizlarien testuak liburu modura argitaratuko dituzte. “Ohiko formatuan egin behar zen, baina egungo egoeraren ondorioz, forman eta denboran banatutako proposamen bat […]

Read More… from Aurtengo Gutun Zuria saiakera kolektibo bilakatuko da

Beltza Weekend jaialdia irailaren 11tik 13ra egingo da Iruñean

Tanika Charles kanadarra eta JP Bimeni, Erresuma Batuan bizi den Burundiko abeslaria, izango dira kartela osatzen duten musikarietako batzuk. Horietaz gain, erakusketak, liburuen aurkezpenak, familia osoarentzako jarduerak eta zinema ziklo bat ere jasotzen ditu egitarauak. Asteburu batez, Iruñea musika beltzez beteko du Beltza Weekend jaialdiak aurten ere. Laugarren edizioa koronabirusaren krisiaren ostean, eta, dena ondo […]

Read More… from Beltza Weekend jaialdia irailaren 11tik 13ra egingo da Iruñean

Giza Eskubideen 18. Zinemaldia ere bertan behera

Donostiako zinema jaialdia apirilaren 23tik 30era egitekoa zen. Ikastetxeentzako zinema-saioak ere ez direla egingo iragarri dute. Covid-19k sortutako egoeraren eraginez, apirilaren 23tik 30era aurreikusita zegoen Giza Eskubideen 18. Zinemaldia bertan behera uztea erabaki dute Donostiako Udalak eta Donostia Kulturak. Ikastetxeentzako zinema-saioak ere ez direla egingo iragarri dute. “Gizarte-erantzukizunez jokatuz eta egungo mugak ikusita, zinemaldia ezin […]

Read More… from Giza Eskubideen 18. Zinemaldia ere bertan behera

Leioako Umore Azokak 43 antzerki konpainia aukeratu ditu 21. ediziorako

Euskal Herriko zein nazioarteko konpainien 115 emanaldi eskainiko ditu jaialdiak maiatzaren 14tik 17ra. Leioako Udalak antolatzen duen Umore Azoka kaleko artisten azokak aurtengo edizioan parte hartuko duten 43 konpainiak aukeratu ditu, eta horietatik 20 Euskal Herrikoak dira. Aurreikuspenen arabera, 21. edizioa maiatzaren 14, 15, 16 eta 17an egingo da. Koronabirusak eragindako krisiak eta alarma egoerak […]

Read More… from Leioako Umore Azokak 43 antzerki konpainia aukeratu ditu 21. ediziorako

Gipuzkoa Kultura plataforma digitala herritarren eskura

Gipuzkoa Kultura plataforma digitalak kultur edukien eskaintza zabala eskainiko die herritarrei berrogeialdiak irauten duen bitartean. “Tresna garrantzitsu bat da isolamendu sentsazioa arintzeko, eta mesedegarria izan daiteke pertsona asko kulturara hurbiltzeko eta baita haientzat berriak diren jarduera eta ekimenetara hurbiltzeko ere”, azaldu du Gipuzkoako Kulturako diputatu Harkaitz Millanek. Eskaintza hau, batez ere gazteentzat dela interesgarria azpìmarratu […]

Read More… from Gipuzkoa Kultura plataforma digitala herritarren eskura

Maria Rivero: “Egoera honi parentesi musikal bat jarri ahal badiot, konformatzen naiz”

Kantari bizkaitarrak bere bakarkako lehen diskoa kaleratu du Parentesiak izenpean. Maria Riverok Parentesiak izeneko disko berria aurkeztu du, gaur . Hilabete askoko lana izan da musikariarentzat, eta gauden egoeran gauden arren, estreinaldiaren datari eustea erabaki du. Diskoan Miguel de la Rosa, Zuriñe Hidalgo eta Iker Lauroba musikariek ere parte hartu dute. Diskoaren izenburuari dagokionez, Riverorentzat […]

Read More… from Maria Rivero: “Egoera honi parentesi musikal bat jarri ahal badiot, konformatzen naiz”

Kulturaldia eta Nafarroaren Eguna ere bertan behera

Kulturaldiarako programatuta zeuden ekimenetako batzuk beste dataren batean eskainiko dituela iragarri du Basaizea elkarteak. Koronabirusaren krisiaren eraginez, bata bestearen atzetik doaz Euskal Herrian bertan behera geratzen ari diren ekimenak. Atzo Sarako Idazleen Biltzarra atzeratuko dutela ezagutzera eman genuen. Gaur berriz, Kulturaldia eta Nafarroaren eguna bertan behera utzi duela iragarri du Basaizea Kultur Batasunak. “Basaizeako kideok […]

Read More… from Kulturaldia eta Nafarroaren Eguna ere bertan behera

‘Erantzuna oinean’ izeneko galdera jolasa aurkeztu du Arabako Bertsozalek

Parte hartzaileek bertsogintzari buruzko hamar galderen erantzunak asmatu beharko dituzte. Irabazleen artea, Opari kita zozketatuko dute: Abuelari edizio mugatuko olioa, Bertsozale Elkarteko USB memoria, Araba Bertso Kuadrilla arteko kamiseta eta poltsa izango dira.  Araban egun hauetan bertso eskolak, hezkuntza arautuko klaseak, epaileen arteko bilerak, gai jartzaileen bilerak, bertsozaleak asetzeko saiok, bestelako bertso saioak… normaltasunez burutuko […]

Read More… from ‘Erantzuna oinean’ izeneko galdera jolasa aurkeztu du Arabako Bertsozalek

Sarako Idazleen Biltzarra atzeratuko dutela iragarri dute

“Osasun-baldintzak onak izanen direlarik, berriz antolatuko dugu”, adierazi du Jean Michel Garat lehendakariak ohar labur baten bidez”. Euskal Herriko beste hainbat kultur ekimenekin gertatzen ari den bezala, Koronabirusaren  krisiaren eraginez, antolatzaileek Sarako Idazleen Biltzarra, oraingoz, bertan behera uztea erabaki dute. 37. edizioa apirilaren 13an eta 14an egitekoa zen, baina antolatzaileek dataz aldatzea erabaki dute. “Mezu […]

Read More… from Sarako Idazleen Biltzarra atzeratuko dutela iragarri dute

Saioa Royo eta Jon Martinez ‘Txiki’: “Etenaldi honen ostean, gogor entseatu beharko dugu berriz”

Nagore Laffage eta ‘La Manada’ kasuetan oinarritutako antzezlana da Birritan Bortxatua. Sortzaile orori gertatzen ari zaion bezala, Aldatzen Laguntzen antzerki taldekoek ere bertan behera utzi behar izan dituzte estreinatu berri duten Birritan Bortxatua antzezlanaren emanaldiak. Jon Martinez Txiki eta Saioa Royo aktoreek agenda betea zuten datozen aste eta hilabeteetarako. Nagore Laffage eta Iruñeko talde bortxaketaren […]

Read More… from Saioa Royo eta Jon Martinez ‘Txiki’: “Etenaldi honen ostean, gogor entseatu beharko dugu berriz”