Etxetik bertsolaritzaz gozatzen jarraitzeko KIT-a osatu du Bertsozalek

COVID-19aren eraginez abiatutako berrogeialdiak etxean egotera behartu gaitu. Hori dela eta, Bertsozale Elkarteak egun hauetan bertsolaritza lagun izan nahi duenak sarean denetariko eskaintza izango duela ziurtatu du. “Gure egunerokoa etxera ekarri behar izan dugu azken egunotan; eta horixe izango da, koronabirusa tarteko eta etorkizun laburrean behinik behin, jarraitu beharreko pauta. Berrogeialdian hainbat ganbaratako hautsak harrotu […]

Read More… from Etxetik bertsolaritzaz gozatzen jarraitzeko KIT-a osatu du Bertsozalek

Abesteko prest al zaude?

“Etxean gaude. Baina ez gaude isolatuta. Konfinamendu garaietan, elkartasun apur bat aldarrikatu nahi izan dugu. Bakarrik ezin da, lagunekin bai”, zabaldu du Skakeitan taldeak sare sozialen bidez. “Zuek gurekin abestea nahi dugu”. Zortzi egun dira berrogeialdian murgildu ginenetik, ordutik hona, asko eta asko dira buruari eraginda, sortzen ari diren ikus-entzunezko originalak. Azkena Skakeitan taldeak atzo […]

Read More… from Abesteko prest al zaude?

Bilboko Euskal Museoak etxetik parte hartzeko online bidezko argazkilaritza lehiaketa antolatu du

Parte hartzaileek museoko piezaren bat alderatu beharko dute etxean duten eguneroko objektu batekin. Argazkiak martxoaren 27ra arte bidali ahal izango dira. Itxialdiko egun hauetan, hausnartzeko eta pentsatzeko sasoi honetan… Bilboko Euskal Museoak iraganera bueltatzea proposatzen du: egungo mundua gure aiton-amonen munduarekin alderatzea, bizirik jarraitzen duen eta Euskal Museoko aretoetan arnastu daitekeen munduarekin alderatzea, alegia. Guzti […]

Read More… from Bilboko Euskal Museoak etxetik parte hartzeko online bidezko argazkilaritza lehiaketa antolatu du

‘#TabakaleraEtxean’ egitasmoa sortu dute

Donostiako Tabakalerak eskainiko dituen ekitaldiak zuzenean streaming bidez jarraitu ahal izango ditugu eta, orain arte egindako hitzaldi, aurkezpen eta bestelakoak kontsultagarri egongo dira. Berrogeialdian, Tabakalerak bere izaera publikoa eta kulturaren garrantzia aldarrikatu nahi izan du eta guztiok etxean egonagatik ere, ahalik eta kultur eskaintza aberats eta zabalena eskura jartzeko ahalegina egin du. Horretarako #TabakaleraEtxean sortu […]

Read More… from ‘#TabakaleraEtxean’ egitasmoa sortu dute

XXIII. Igartza Literatura-Sorkuntzarako Bekara aurkezteko epea zabalik

Idazle gazteek ekainaren 30era arte izango dute euren proiektuak aurkezteko epea zabalik. Egun batzuk dira Elkar argitaletxeak Erika Elizariren Zendabalitz liburua argitara eman zuela. 21. Igartza Bekaren irabazlea da Hernaniko idazlea. Irati Goikoetxeak berriz, Herriak ez du barkatuko eleberri proiektuarekin jaso zuen iazko irailean, 22. edizioko Igartza saria eta liburua ontzen ari da jada. Gaur […]

Read More… from XXIII. Igartza Literatura-Sorkuntzarako Bekara aurkezteko epea zabalik

Koban taldeak ‘Anestesia digitala’ izeneko kantua aurkeztu du, bideoklip eta guzti

Larraitz Zuazok zuzendutako bideo honekin, taldeak elektroswinga alde batera utzi du eta elektronikan guztiz murgildu da. Koban taldeak Anestesia digitala izeneko kantua aurkeztu du, bideoklip eta guzti. “Aspalditik genuen kantu hau publikatzeko gogoa, eta zer esango dizuegu, nahigabe baina momentu aproposean iritsi da”, azaldu du zazpikoteak sare sozialen bidez. Taldearen ustez, sare sozial digitalei lotuta […]

Read More… from Koban taldeak ‘Anestesia digitala’ izeneko kantua aurkeztu du, bideoklip eta guzti

Mikel Martinez. Sortzaileen etxeetatik herritarren etxeetaraino

Koronabirusaren eraginez sortzaile ugari dira datozen egun eta asteetako emanaldiak bertan behera utzi behar izan dituztenak. Batzuk baina, antzerkiaz, musikaz, literaturaz gozatzeko alternatibak bilatu dituzte, jada. Xabi Bandinik esaterako martxoaren 18an eskainiko du zuzenekoa streaming bidez, Zetak Taldeak berriz, martxoaren 22an. Zea Mays taldeak emanaldi akustikoa eskaini zuen pasa den igandean, Instagram aplikazioaren bidez. Dj […]

Read More… from Mikel Martinez. Sortzaileen etxeetatik herritarren etxeetaraino

eLiburutegia herritar guztien eskura

EAEko Irakurketa Publikoko sareko liburutegietako bazkideek 20.000 liburu digital eta 15.000 film baino gehiagoko katalogo bat izango dute eskura. Liburuak ordenagailu, tablet zein eBook bidez irakur daitezke. EAEko liburutegi publikoen itxieren ondorioz, azken egunetan, eLiburutegiko maileguen gorakada nabarmena izan da. Irakurketa Publikoko Sareak eskaintzen dituen zerbitzu digitalak aukera ona dira askorentzat. eLiburutegiaren bidez, liburu digitalak […]

Read More… from eLiburutegia herritar guztien eskura

Iñigo Muguruza Musika Ikertzeko Beka sortu dute

Azken hamarkadetako musika modernoarekin lotutako ikerketak bultzatzea du xede ekimenak. Euskal rockaren pizkundeko izen garrantzitsuetako bat izan zen Iñigo Muguruza. Kortatu, Negu Gorriak, Joxe Ripiau, Delirium Tremens, Lurra… musika talde askotako kide eta baita Irungo Musika Eskolan gitarra elektrikoko irakasle ere, 25 urtez. Musikan ibilbide oparoa egin zuen irailean zendutako musikariak. Hori dela eta, Irungo […]

Read More… from Iñigo Muguruza Musika Ikertzeko Beka sortu dute

Iñaki Ziarrusta: “Erreserbako indioak izaten jarraitzen dugu”

Koronabirusa gelditzeko hartu diren neurriei jarraituz, asko dira bertan behera gelditu diren kultur ekitaldiak. Aretoek, antzokiek… ateak itxi dituzte eta euskal antzerkigintzan bizi den egoera are kezkagarriagoa da orain. Antzerkigileen artean baina, bada egoera honi buelta eman eta zerbait desberdina egiteko aukera bat dela nabarmentzen duenik ere. Iñaki Ziarrusta Atx Teatroko zuzendaria eta aktorea da […]

Read More… from Iñaki Ziarrusta: “Erreserbako indioak izaten jarraitzen dugu”