Maiatzaren 14tik 17ra egingo da aurtengo Umore Azoka, Leioan

Jaialdiak 40 konpainia baino gehiagoren partaidetza izango du, eta horietatik erdia Euskal Herrikoak izango dira. Leioako Umore Azokak mundu osotik etorritako 540 proposamen artistiko baino gehiago jaso ditu maiatzaren 14tik 17ra egingo den XXI. edizioan parte hartzeko. Batzorde artistikoak proposamenen originaltasuna, berrikuntza, ikusgarritasuna eta kalitatea baloratu ditu batez ere, datozen asteetan iragarriko diren konpainiak aukeratzeko. […]

Read More… from Maiatzaren 14tik 17ra egingo da aurtengo Umore Azoka, Leioan

Donostiak, Bilbok eta Gasteizek zineari eta klimaren aldaketari buruzko KlimaFest jaialdia antolatu dute

Martxoaren 23tik 26ra, ekoiztu berri diren film dokumentalak proiektatuko dira Bilboko Golem, Gasteizko Florida eta Donostiako Antzoki Zaharra zine-aretoetan. Donostiak, Bilbok eta Gasteizek KlimaFest zinemaldiaren lehen edizioa antolatu dute martxoaren 23tik 26ra. Programazioak duela gutxi ekoitzitako lau film dokumental biltzen ditu. Pieza guzti hauek klimaren egoera larriaren hainbat alderditan jartzen dute arreta, herritarrak sentsibilizatzeko eta […]

Read More… from Donostiak, Bilbok eta Gasteizek zineari eta klimaren aldaketari buruzko KlimaFest jaialdia antolatu dute

‘Pessoa eta Sarrionandia Casa do Fadon’ ikuskizuna aurkeztu dute Bilbon

Emanaldia martxoaren 18an izango da Bilboko Itsas Museoan, Loraldia Festibalaren barruan. Loraldiak Pessoa eta Sarrionandia Casa do Fadon izeneko ikuskizuna aurkeztu du gaur,  prentsaurrekoan. Joseba Sarrionandia eta Fernando Pessoa idazleen ibilbide literarioek bat egin zuten une bat irudikatuko dute taula gainean, Erika Olaizola eta Ainhoa Alberdi aktoreek. Hala, Loraldia Kultur Elkartearen enkarguz, Mikel Antzak jarriko […]

Read More… from ‘Pessoa eta Sarrionandia Casa do Fadon’ ikuskizuna aurkeztu dute Bilbon

‘Ahoz Aho’ Ahozkotasunaren Nazioarteko Jaialdia martxoaren 28ra arte

Kontalaritza, magia, bertsolaritza eta zirkua uztartuko dituzte aurtengo jaialdian, Kolonbia, Grezia, Frantzia, Polinesia, Nikaragua eta Kubatik etorritako artistekin. Asteburu honetan eman diote hasiera Ahoz aho Ahozkotasunaren Nazioarteko Jaialdiaren 13. edizioari. Tolosa eta Ordizia izan ohi dira jaialdiaren ekintzak hartzen dituzten herri nagusiak, baina aurten Intujai Teatroko kideek beste salto bat ematea erabaki dute eta Amezketan, […]

Read More… from ‘Ahoz Aho’ Ahozkotasunaren Nazioarteko Jaialdia martxoaren 28ra arte

Bilboko Antzerki Arineko Jardunaldietan parte hartzeko epea zabalik

Izena emateko epea martxoaren 22ra arte egongo da zabalik eta hilaren 30ean berriz, aukeratutako piezak ezagutzera emango dira. Pabilioi 6 Arte Eszenikoen Sortzaileen Elkarteak bultzatuta, Antzerki Arineko 8. jardunaldiak antolatu dituzte, maiatzaren 8tik ekainaren 7ra bitartean P6ko hainbat gunetan. Antolatzaileek azaldu dutenez, lehiaketan parte hartzeko aurkeztu behar diren antzezlanek gehienez 15 eta gutxienez 10 minutuko iraupena […]

Read More… from Bilboko Antzerki Arineko Jardunaldietan parte hartzeko epea zabalik

Petti musikariak pentsamendua, poesia eta doinua uztartzen dituen egitasmoa aurkeztuko du Bilbon

Manipulazio estrategiak izenpean, proiektua Noam Chomsky pentsalariaren hausnarketetan oinarritzen da. Bilboko Loraldia Festibalean izango da estreinaldia martxoaren 15ean. Pentsamendua, poesia eta doinua batzen dituen egitasmoa aurkeztuko du Petti musikari beratarrak Loraldia Festibalean, martxoaren 15ean, igandea, Bilboko Guggenheim Museoan, hainbat musikariz inguratuta. Manipulazio estrategiak du izena egitasmoak eta Noam Chomsky pentsalariaren hausnarketetan oinarritzen da. Loraldia Festibalean […]

Read More… from Petti musikariak pentsamendua, poesia eta doinua uztartzen dituen egitasmoa aurkeztuko du Bilbon

Let there be light (Nech je svetlo) film eslovakiarrak eraman du Zinegoak 2020 Sari Nagusia

DOK sailean Nicole Costaren El viaje de Monalisa dokumentalak irabazi du eta KRAK sailean, ostera, Jessie Jeffrey Dunn Rovinelli zinegilearen So pretty. Publikoaren Saria film labur onenarentzat Mi pequeño gran samurai lanak eskuratu du. Zinegoakek, Bilboko Gaylesbitrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiak, ezagutzera eman du 17. edizioan sarituta izan diren lanak. Marko Škop zuzendariaren […]

Read More… from Let there be light (Nech je svetlo) film eslovakiarrak eraman du Zinegoak 2020 Sari Nagusia

Josune Ilundain: “Abstrakzioaren garrantzia aldarrikatu nahi izan dut”

Josune Ilundain: “Abstrakzioaren garrantzia aldarrikatu nahi izan dut” Azaletik barruraino eta hasieratik bukaeraraino harribitxia den proiektua, halaxe deskribatu du Josune Ilundain (Orkoien, 1990) sortzaileak plazaratu berri duen obra liburua. Hutsune (Greylock argitaletxea) izenpean eman du argitara bere aurreneko lana. Bertan hitzak eta marrazkiak elkar gurutzatzen dira eta abstraktua denarekiko askotan daukagun ezkortasun horri buelta ematea […]

Read More… from Josune Ilundain: “Abstrakzioaren garrantzia aldarrikatu nahi izan dut”

Artea eta lurraldea hizpide Debako Arte Eskola Bizirik plataformak antolatutako jardunaldietan

Martxoaren 14an eta 15ean egingo dituzte jardunaldiak eta bertan izango dira: Erika Olaizola aktorea, Irene Intxausti Teklak elkarteko kidea, Leire San Martin Tabakalerako hezkuntza arduradura, J.P. Huercanos eta Aitziber Urtasun Oteiza museoko zuzendariordea eta hezkuntza arduraduna. Pasa den urtean ekin zion Debako Arte Eskola Bizirik plataformak jardunaldiak antolatzeari. Euskal Herri osoan balio sinbolikoa izan duen […]

Read More… from Artea eta lurraldea hizpide Debako Arte Eskola Bizirik plataformak antolatutako jardunaldietan

[BIDEOA] ‘Zendabalitz’ eleberria argitara eman du Erika Elizarik

Hernaniko idazleak XXI. Igartza saria irabazi zuen iaz Zendabalitz proiektuarekin eta urtebete izan du eleberria ontzeko. Erika Elizarik (Hernani, 1988) ondutako Zendabalitz (Elkar) liburuak hegaldi gorabeheratsu baten kronika jasotzen du, baina idazleak berak azaldu duenez, “berez hori aitzakia baino ez da zenak, denak eta litekeenak edo izan daitekeenak gure buruaren barruan sortzen dizkigun kezka buruhauste […]

Read More… from [BIDEOA] ‘Zendabalitz’ eleberria argitara eman du Erika Elizarik