‘Iparragirre. Bihotzeko Jose Mari’ ikuskizuna aurkeztu du Loraldiak

Martxoaren 10ean ikuskizunaren aurre estreinaldia izango da Urretxun. Hurrengo egunean, martxoaren 11an, eta Loraldia Festibalaren baitan, Bilboko Arriaga Antzokian egingo dute estreinaldia. Loraldia Kultur Elkarteak Loraldia Festibalaren seigarren edizioaren baitan proposatuko duen lehengo ikuskizuna aurkeztu du gaur, prentsaurrekoan: Iparragirre. Bihotzeko Jose Mari kontzertu eszenikoa. Tanttaka teatroak ikuskizun honen zuzendaritza artistikoaren ardura hartu du; Demode Quartetek […]

Read More… from ‘Iparragirre. Bihotzeko Jose Mari’ ikuskizuna aurkeztu du Loraldiak

[BIDEOA] Sorgin ehizaren inguruko erakusketa paratu dute Donostian

XV. mendetik XVIII. mendera 250.000 emakume hil zituzten krudelkeriaz, sorginkeria leporatuta. EmPoderArte emakume artisten nazioarteko elkarteak hilketa horiei buruz hausnartzen duen erakusketa bat aurkeztu du Donostiako Okendo Kultur Etxean. 44 emakume artistaren obrak biltzen ditu Sorginak! izeneko erakusketak. Arte plastikoen eta ikus-entzunezko arteen hainbat diziplina erabili dituzte beren obren bitartez. Milaka emakume jazarri, torturatu eta […]

Read More… from [BIDEOA] Sorgin ehizaren inguruko erakusketa paratu dute Donostian

Haur Literaturako Mikel Zarate XI. Saria 2020 martxan

Haurrentzako irakurgai berriak sortu eta idazleen lana bultzatzeko asmoz antolatzen dute urtero saria. Mikel Zarate Haur Literaturako Sariaren hamaikagarren edizioan parte hartzeko epea zabalik dago. Haurrentzako irakurgai berriak sortu eta idazleen lana bultzatzeko asmoz antolatu dute saria Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak. Hala, lehiaketan parte hartu nahi dutenek Lehen Hezkuntzako ikasleentzat (6-12 urte bitartekoentzat) euskaraz […]

Read More… from Haur Literaturako Mikel Zarate XI. Saria 2020 martxan

Iparraldea Bertan zikloaren 19. edizioa aurkeztu dute

Hamabost sortzaile baino gehiagok parte hartuko dute aurtengo jaialdian. Emanaldi guztiak martxoko astearte arratsaldeetan izango dira, 19:30ean, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneko liburutegian. Ipar eta Hego Euskal Herriaren artean zubiak eraikitzea, mugak ezabatzea eta Iparraldeko kultura bizia hegoaldean ezagutzera ematea dira Iparraldea Bertan jardunaldi hauen helburu nagusiak. Euskal Kultur Erakundearekin elkarlanean, Koldo Mitxelena Kulturuneak antolatutako jardunaldiak […]

Read More… from Iparraldea Bertan zikloaren 19. edizioa aurkeztu dute

Bihar abiatuko da 15. Zinemaldia.cat jaialdia

Zauria(k), Lur eta Amets, Urpean Lurra, Soinujolearen Semea, Hiru Uhinak, Ez, eskerrik asko! Gladysen leihoa eta Agur Etxebeste! filmak jaialdiko sail ofizialean lehiatuko dira. Zinemaldia.Cat euskal zinema jaialdiak, Bartzelonarekin urtero duen zitari leial eutsiz, 15. edizioa izango du aurten. Otsailaren 21ean emango dio hasiera aurtengo egitarauak, 11 film luze (horietatik 7 sail ofizialean) eta hainbat film ertainekin. Egoitza gisa, […]

Read More… from Bihar abiatuko da 15. Zinemaldia.cat jaialdia

Bizkaiko bertsolari gazteei zuzendutako bertso zirkuitua martxan jarri du Bertsozalek

Bizkaiko Bertsozale Elkarteak abiatutako Plazara! ekimenak gazteen plazaratzean eragitea eta saretzea eta talde izaera indartzea ditu helburu. Interesa dutenek otsailaren 26ra arte izango dute izena emateko epea zabalik. Bertsolari gazteei zuzendutako Plazara! izeneko bertso zirkuitua jarri du martxan Bizkaiko Bertsozale Elkarteak. Azaldu dutenez, ekimen berriak bi helburu ditu, “batetik, gazteen plazaratzean eragitea eta bestetik, gazteen saretzea […]

Read More… from Bizkaiko bertsolari gazteei zuzendutako bertso zirkuitua martxan jarri du Bertsozalek

Nagore Laffage eta ‘La Manada’ kasuetan oinarritutako antzezlana estreinatuko dute Donostian

Aldatzen Laguntzen Antzerki Taldeak bi kasuotan oinarritutako Birritan bortxatua antzerki obra aitzindaria aurkeztu du. Euskarazko fikzio dokumentala Euskal Herri osotik taularatuko dute. Nagore Laffage eta Iruñeko talde bortxaketaren kasuak, Saioa Royo (Donostia, 1975) eta Ion Martinez Txiki (Donostia, 1980) aktoreen gertuko esperientzia errealekin batera, dira Birritan bortxatua antzezlanaren oinarria. Datorren otsailaren 22an eta 23an Donostiako […]

Read More… from Nagore Laffage eta ‘La Manada’ kasuetan oinarritutako antzezlana estreinatuko dute Donostian

Ekai Lersundi trans gaztearen istorioa jasotzen duen film laburra aurkeztu dute

Mi pequeño gran samurai filmean, Arantza Ibarra zuzendari ondarrutarrak Ekai Lersundi trans gaztearen istorioa jasotzen du, hainbat testigantza eta bizipenen bidez. Dokumentalaren helburua Ekai gogoratzea eta trans pertsonen borroka aldarrikatzea da. Datorren otsailaren 24an hasiko da Bilboko Gaylesbitrans Zinema eta Arte Eszenikoen Nazioarteko Jaialdiaren 17. edizioa, Arriaga Antzokian egingo den hasiera ekitaldiarekin. Bertan, Mi pequeño […]

Read More… from Ekai Lersundi trans gaztearen istorioa jasotzen duen film laburra aurkeztu dute

Hi(ZKI)bridoak zikloa aurkeztu du Euskararen Etxeak

Anarik, Itxaro Bordak, Ibon RG-k eta Txakur Gorria Sormen Kolektiboak parte hartuko dute zikloan, besteak beste. 14 urte dira Bilboko Euskararen Etxea sortu zutela eta egun, eraberritze prozesu batean murgilduta dago. Eraberritze horren emaitza da, hain zuzen, aurkeztu dituzten hainbat nobedade. Hasteko, Euskararen Etxeak bere ordutegia handitu du, “leiho zabalago bat euskara sustatzen ari diren […]

Read More… from Hi(ZKI)bridoak zikloa aurkeztu du Euskararen Etxeak

Gernikako Lekuek festibalak aurtengo kartela prest du jada

Lisabö, Sua, Los Hermanos Cubero, Urgatz, Arima, Joseba B. Lenoir eta Wormed taldeek osatzen dute, besteak beste, aurtengo egitarau oparoa. Jaialdia martxoaren 7tik 14ra izango da. Aurretik Gernikako Lekuek festibalean joko dituzten talde batzuen izenak aurreratu badituzte ere, orain itxi dute antolatzaileek Gernikan urtero ospatzen den musika jaialdiaren kartela. Lisabö, Sua, Los Hermanos Cubero, Urgatz, Arima, […]

Read More… from Gernikako Lekuek festibalak aurtengo kartela prest du jada