Euskararekin jolasteko aukera San Telmo Museoan

Hainbat jarduera antolatu dituzte Donostiako Museoan otsailean zehar. Gaur, 19:00etan Andoni Egañak Neretik saioa eskainiko du Jon Ostolaza soinujolearen laguntzarekin.  Euskara ibiltaria erakusketaren harira antolatutako jarduerek euskararekin eta euskaraz jolasteko aukera ugari eskainiko dituzte, haur zein helduentzat, gaurtik aurrera. Erakusketak, Euskaltzaindiak antolatua, euskararen herri-hizkeren aldaeren aberastasuna erakustea du helburu, eta horretarako Euskaltzaindiaren Herri Hizkeren Atlasean […]

Read More… from Euskararekin jolasteko aukera San Telmo Museoan

Amaia Apalauzak, Sonia Kolaczek eta Joxe Mari Berasategik irabazi dute Jokin Zaitegi Saria

2020 urtea amaitu aurretik Nobel saridun bi hauen eleberri bana argitaratuko du euskaraz Elkar argitaletxeak: Olga Tokarczuk-en Prowadz swoj plug przez kosci umarlych eta Peter Handke-ren Die Angst des Tormanns beim Elfmeter. Urtebeteko isilaldiaren ondoren, iaz Literaturako Nobel sari bikoitza eman zuen Suediako Akademiak: 2018ari dagokiona Olga Tokarczuk idazle poloniarrari eta 2019ari dagokiona Peter Handke […]

Read More… from Amaia Apalauzak, Sonia Kolaczek eta Joxe Mari Berasategik irabazi dute Jokin Zaitegi Saria

Iñigo Lopezek irabazi du Tene Mujika Saria

Bilboko txabolismoa 60ko hamarkadan aztertuko du Basauriko egileak. Iñigo Lopez historialariak irabazi du 2020ko Tene Mujika beka, Bilbon, XX. mendearen erdialdean izandako txabolismoa aztertuko duen proiektuarekin. Euskal Herriko historia hurbilaz idazteko ez-fikziozko proiektuak saritzen ditu Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatutako beka honek. Aurten aurkeztutako proiektuen artean Lopezena eman du irabazletzat Idurre Eskisabelek, Imanol Muruak […]

Read More… from Iñigo Lopezek irabazi du Tene Mujika Saria

Lautan Hiru antzerki jaialdia Otsailaren 6tik 27ra izango da Bilbon

Otsailaren 6an hasita, antzerki zaleek hiru pieza ikusteko aukera izango dute ostegunero, lau astez iraungo duen jaialdian.  Mendeurreneko egitarauaren baitan, Euskaltzaindiak Lautan Hiru antzerki jaialdia antolatu zuen iaz. Lau ostegunez Bilbon antolatu zen jaialdiak izan zuen arrakasta ikusita, bigarren aldia antolatzea erabaki da. Hala, otsailaren 6tik 27ra, ostegunero, antzerkiz blaituko da Bilboko Alde Zaharra. Euskaltzaindia […]

Read More… from Lautan Hiru antzerki jaialdia Otsailaren 6tik 27ra izango da Bilbon

Bihar abiatuko da Poltsiko Antzerkia jaialdia, Donostian

Formatu txiki eta ertaineko antzerki ikuskizunen askotariko proposamenak osatzen dute otsailaren 16ra arte luzatuko den jaialdia. Ohiko jarraitzaileei eta baita tradiziozko espazio eszenikoetara joateko ohiturarik ez duen publikoari askotariko antzerkia zabaltzea da Poltsiko Antzerkiaren helburu nagusia. Horretaz gain, antzezpenetarako oso ohikoak ez diren agertokietan saioak programatzea da jaialdiaren bereizgarria. Alabaina, agertoki horiek publikoarengandik hurbil dauden […]

Read More… from Bihar abiatuko da Poltsiko Antzerkia jaialdia, Donostian

Pasioa izango da aurtengo dFeria azokaren gai nagusia

Martxoaren 9tik 12ra bitartean izango da aurtengo dFeria jaialdia. Nobedadeen artean aipatzekoa da publiko berriei ireki nahi diela atea, horrexegatik, publiko gazteari zein familiei zuzendutako hainbat antzezlan programatu dira. Edizio honetan, 32 konpainien 33 ikuskizun eta 42 emanaldi eskainiko dira Donostiako hainbat agertokitan. Hiria bera, arte eszenikoen azoka ikusgarri bat bihurtuko dela azpimarratu dute arduradunek. […]

Read More… from Pasioa izango da aurtengo dFeria azokaren gai nagusia

Goiatz Labandibarrek eta Javier Diez Carbonak irabazi dituzte XVII. Cafe Bar Bilbao Teatro Laburreko sariak

Denetara 25 gidoi jaso dituzte edizio honetan. Hauetatik zortzi euskaraz izan dira. Goiatz Labandibarrek Salaketa lanagatik irabazi du euskarazko saria eta Javier Diez Carbonak Digresiones de don Quijote y Sancha gaztelaniazko lanagatik. Denetara 25 gidoi jaso dituzte Cafe Bar Bilbao Sariaren 16. edizio honetan. Hauetatik zortzi euskaraz izan dira. Sari bakoitzeko irabazleek 800 euro jasoko […]

Read More… from Goiatz Labandibarrek eta Javier Diez Carbonak irabazi dituzte XVII. Cafe Bar Bilbao Teatro Laburreko sariak

Daniel Txopitea artistaren hogei margolan Gordailura eraman dituzte

Pieza hauek 1973 eta 1996. urteen artean egin zituen artistak. Familiaren erabakiz, Gordailuak zainduko ditu oraindik aurrera Daniel Txopitearen (Ermua, 1950) hogei margolan. Lan horiek guztiak kontutan hartuta, ia obra guztia gordeko da Gipuzkoako Foru Aldundiko Ondare Bildumen Zentroan. Obra batzuk zaharberritu egin behar direla azpimarratu dute. Gaur goizean sinatu duten komodatua 10 urterako da […]

Read More… from Daniel Txopitea artistaren hogei margolan Gordailura eraman dituzte

Gazteak modu dibertigarri eta didaktiko batean euskarara hurbiltzeko unitate didaktikoak aurkeztu dituzte

Kike Amonarrizek diseinatutako lan honetan umorea da ardatz nagusia. Gazteak modu dibertigarri eta didaktiko batean euskarara hurbiltzeko asmoz, Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak Hizkuntzarekin jolasean izeneko tresna berria aurkeztu du. Interneten jarri dituzte unitate didaktikoak eskuragai, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako ikasleei zuzenduta. Kike Amonarrizek sortu du tresna berria eta beste adin batzuetako neska-mutilentzat ere […]

Read More… from Gazteak modu dibertigarri eta didaktiko batean euskarara hurbiltzeko unitate didaktikoak aurkeztu dituzte

Bihar abiatuko da ‘Ezinbesteko Zinema’ zikloa Nafarroako Filmotekan

Ezinbesteko obren berrikuste kronologiko honetan, zinema mutua ekarriko dute gogora. Nafarroako Filmotekan Zinemaren Historian arrastoa utzi duten filmak modu ordenatu batean berreskuratzea du helburu Ezinbesteko Zinema izeneko zikloak. Hori da, hain zuzen, Zinemateka baten funtzioetako bat, zazpigarren artearen etiketa merezi izan duten lanak aurkeztea. Aurten bederatzigarren edizioa du ekimenak eta Zer da zinema? galderari erantzun […]

Read More… from Bihar abiatuko da ‘Ezinbesteko Zinema’ zikloa Nafarroako Filmotekan