Zumaiatik Lekeitiora izango da aurtengo UEMAko gazteen topaketa

Ekainaren 29tik uztailaren 5era egingo da ekimena. Otsailaren 19an zabalduko da izena emateko epea. Euskararen inguruan herritarrak kontzientziatzeko eta sentsibilizatzeko ekimenak dira UEMAren ildo nagusietako bat azken urteotan. Horren baitan, euskararen arnasguneei buruzko hezkuntza proiektua sortu zuen duela lau urte, eta azken ikasturteetan UEMA osatzen duten herrietako ikastetxe guztietan aritu dira lanean teknikariak, Haur Hezkuntzako, […]

Read More… from Zumaiatik Lekeitiora izango da aurtengo UEMAko gazteen topaketa

Pepa San Martin zuzendari txiletarrarentzat Zinegoak 2020 Ohorezko Saria

Zinemagile gazteak egindako ibilbidea aitortu nahi izan du Zinegoak jaialdiak. Ohorezko Saria otsailaren 24an jasoko du, Arriaga Antzokian. Bilboko gayslesbitrans zinema eta arte eszenikoen nazioarteko jaialdiak Pepa San Martin zuzendari txiletarren zinema estilo konprometitu eta ahaldundua aitortu nahi izan du. Pau Guillen Zinegoak jaialdiko zuzendariak azaldu duen bezala, “zinema eta kultura mundua eraldatzeko arma gisa […]

Read More… from Pepa San Martin zuzendari txiletarrarentzat Zinegoak 2020 Ohorezko Saria

Alea aldizkariaren azken bost urteetako ibilbidea erakusketa baten bidez ikusgai Gasteizen

‘Zortziak bost Alean’ izeneko erakusketa otsailaren 2ra arte egongo da ikusgai Oihanederren. Aurretik Araban beste komunikabide batzuk egon baziren ere, 2015ean sortutako Alea aldizkaria erreferente bat bihurtu da lurralde honetako euskarazko komunikabideen zerrendan. 2015eko urtarrilaren 16an kaleratu zuen lehenengo zenbakia eta ordutik hona, beste 221 zenbakik jarraitu dute aurreneko hura. Proiektuak, beraz, bost urte bete […]

Read More… from Alea aldizkariaren azken bost urteetako ibilbidea erakusketa baten bidez ikusgai Gasteizen

Arabako Bertso Kuadrilla Arteko Txapelketa ostiralean abiatuko da Laudion

Urtarrilaren 24tik martxoaren 28ra luzatuko da aurtengo edizioa. Bat-bateko taldeen ordezkariek eta Arabako Bertsozale Elkarteak Bertso Kuadrilla Arteko Txapelketa aurkeztu zuten larunbatean, Aramaion. Iaz banakakoa jokatu ondoren, bi urteko zikloa jarraitzera dator taldekako egitasmo hau. 2010eko Arabako Bertso Kuadrilla Arteko Txapelketa mugarri bat izan zen Arabako bertsolaritzarentzat. Ordutik hona, bi urtean behin taldekako ekimen hau […]

Read More… from Arabako Bertso Kuadrilla Arteko Txapelketa ostiralean abiatuko da Laudion

[BIDEOA] ‘Ikimilikiliklik’ antzezlanak beldurraren inguruan hausnartzeko gonbita egiten du

Marie de Jongh antzerki konpainiak Urtarrilaren 21ean, asteartea, estreinatuko du obra Bilboko Arriaga antzokian. Marie de Jongh antzerki konpainiak Ikimilikiliklik antzezlana aurkeztu du gaur, Bilboko Arriaga antzokian. Azaldu dutenez, mundu eder eta magikoan murgilduko gaituen ikuskizuna da Ikimilikiliklik, baina gai potolo bat dakar sakonean: Beldurra. “Beldurraren inguruko hausnarketa bat partekatu nahi izan dugu, bere izaera […]

Read More… from [BIDEOA] ‘Ikimilikiliklik’ antzezlanak beldurraren inguruan hausnartzeko gonbita egiten du

Koldo Mitxelena literatura lehiaketa abian da

Donostiako eskola arteko literatura lehiaketan parte hartzeko otsailaren 6a baino lehen aurkeztu beharko dira lanak. Euskararen erabilera eta literatur sormena sustatzea helburu duen Koldo Mitxelena Saria martxan dago eta 8-18 urte bitarteko haurrek eta nerabeek parte hartu ahal izango dute. Lanak otsailaren 6a baino lehen aurkeztu beharko dituzte ikastetxeetan zein Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuan eta […]

Read More… from Koldo Mitxelena literatura lehiaketa abian da

[BIDEOA] EuskarAbenturan parte hartzeko epea zabalik martxoaren 15era arte

16 eta 17 urteko gazteek lana eta motibazio gutuna martxoak 15 baino lehen bidali beharko dute. Bi espedizio arrakastatsu burutu ondoren, zabalik da 2020ko EuskarAbenturan izena emateko epea. 230 gaztek hartu dute parte jada eta aurtengo uztailean beste 120 gaztek biziko dute abentura hau. Hala, Euskal Herriko eta diasporako 2003 eta 2004. urteetan jaiotako hautagaiek […]

Read More… from [BIDEOA] EuskarAbenturan parte hartzeko epea zabalik martxoaren 15era arte

‘Ponpoxo’, ‘kurdu’ eta ‘gorririk’ hitzak erantsi dira Euskaltzaindiaren Hiztegian

Azken sei hilabeteotan 758 forma berri jaso dira Euskaltzaindiaren Hiztegian. Euskaltzaindiak 758 forma berri jaso ditu azken sei hilabeteotan, eta moldaketa zein berrikuntza guztiak hiztegiari erantsi dizkio. Akademiak etengabe osatzen eta berrikusten du hiztegia, eta urtean bitan sareratzen ditu berrikuntzak. 2016an, bigarren argitalpena paperean argitaratu zenetik eguneratzen du urtean bitan, eta 2019ko bigarrena da gaur […]

Read More… from ‘Ponpoxo’, ‘kurdu’ eta ‘gorririk’ hitzak erantsi dira Euskaltzaindiaren Hiztegian

Euskal emakume zinegileen proiektuak sustatzeko prestakuntza eta laguntzarako programa abian

Noka Mentoring programan proiektuak aurkezteko epea otsailaren 1etik 28ra egongo da zabalik. Hego Euskal Herriko emakume zinegile hasiberrien presentzia eta ikusgaitasuna sustatzera asmoz, Noka Mentoring programaren bigarren edizioa aurkeztu dute gaur, Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak eta Tabakalerak. Programaren helburua Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan bizi diren emakume zuzendari hasiberrien film luzeen proiektuak […]

Read More… from Euskal emakume zinegileen proiektuak sustatzeko prestakuntza eta laguntzarako programa abian

Haurrentzako albumak sortzeko 2020ko Etxepare saria martxan da

Maiatzaren 8a izango da lanak aurkezteko azkenengo eguna, eta epaimahaiak ekainaren 30ean jakinaraziko du erabakia. Albumak sortzeko 2020ko Etxepare saria martxan da jada. Haurrei zuzendutako euskarazko lan ilustratuak (jatorrizkoak eta argitaratu gabeak) aurkeztu daitezke ekimenera, bakarka edo idazle-ilustratzaile taldea osatuz. Maiatzaren 8a izango da lanak aurkezteko azkenengo eguna, eta epaimahaiak ekainaren 30ean jakinaraziko du erabakia. […]

Read More… from Haurrentzako albumak sortzeko 2020ko Etxepare saria martxan da