[BIDEOA] Gorka Suaia eta Endika Lahaine ‘Herrima’ izeneko talde berriarekin datoz

Proiektu berriaren aurrerapen kantu gisa Chicago Boys  izenekoa aukeratu dute. Herrima dugu Suaia eta Lahaine bikoaren musika talde berria. Hip-Hop-aren formatu klasikotik haratago doan proiektua dela diote. Bertan, zuzenean jotako instrumentuen presentzia eta pisua nabari da. 2014. urtean, Gorka Suaia (Gasteiz, 1982) eta Endika Lahainek (Barakaldo, 1982), Venezuelako Kanta Bolibartarraren jaialdian parte hartu ostean, Suaia […]

Read More… from [BIDEOA] Gorka Suaia eta Endika Lahaine ‘Herrima’ izeneko talde berriarekin datoz

Euskarazko Produktuen Katalogoaren edizio berria argitaratu dute

Webguneak eta paperezko edizioak bi atal nagusitan banatu dituzte edukiak: 0-12 urte bitarteko haurrei zuzendutakoa, eta 12-16 urte bitarteko gazteentzakoa. Urteko garai honetan seme-alabei edo ingurukoei euskarazko liburuak, musika edota jostailu eta jokoak erosi eta oparitzeko aukera paregabea izaten dela kontuan hartuz, Euskarazko Produktuen Katalogoaren edizio berria osatu dute Euskal Herriko 115 bat udal eta […]

Read More… from Euskarazko Produktuen Katalogoaren edizio berria argitaratu dute

‘Nik sinistetsut!’ festibalak Ondarroako emakume artistak oholtzara igoko ditu abenduaren 21ean

Helburuak emakumeek sortutako lanak kalera ateratzea eta ikusgarritasuna ematea dira. Ondarroan emakume artista ugari daude eta horiei protagonismoa eta espazioa eskaintzeko asmoz, Udalak Nik Sinistetsut! festibala antolatu du abenduaren 21erako. Irina Alkorta Berdintasun zinegotziak azaldu duenez, “herriko emakumeek egindako adierazpen artistiko ezberdinak oholtza gainean jarriko dira, horrekin indarkeria matxistari aurre egiten dioten emakumeen egiaren aitortza aldarrikatzea […]

Read More… from ‘Nik sinistetsut!’ festibalak Ondarroako emakume artistak oholtzara igoko ditu abenduaren 21ean

Munduko estatuen araua berritu du Euskaltzaindiak

2007az geroztik munduko estatuetan gertatu diren aldaketak jasotzeko eguneratu da araua: estatuen izen ofizialetan gertatu diren aldaketak, hiriburu-aldaketak eta hizkuntza ofizialetan izan diren aldaketak jaso dira. Akademiak azaldu duenez, azken eguneratze handia 2007an egin zuten. Geroztik, hiru eguneratze txiki egin dira bakarrik: 2008an, Kosovo estatu berria sartzeko; 2011n, Hego Sudan estatu berria sartzeko; eta 2012an, […]

Read More… from Munduko estatuen araua berritu du Euskaltzaindiak

Nafarroako Artxibo Nagusiak Txotxongistoria zikloa abiatuko du abenduaren 23an Iruñean

Ventura Ruizek zuzendutako Toda erregina lanarekin emango diote hasiera Txotxongistoria zikloari. Nafarroako Artxibo Nagusiak Txotxongistoria zikloa abiatuko du Gabonetan, Iruñean. Bertan, pertsonaia eta gertaera historiko aipagarrienetako batzuen istorioak ezagutaraziko dituzte. Toda Erregina izango da aurtengo ziklo honen protagonista. Toda erregina eta bere gortea Kordobako hirirantz ikuskizuna Ventura Ruizek idatzi eta zuzendu du, Artxibo Nagusiak bultzatuta. […]

Read More… from Nafarroako Artxibo Nagusiak Txotxongistoria zikloa abiatuko du abenduaren 23an Iruñean

Ozaetan egingo da gazte bertsozaleen egonaldia urtarrilaren 2, 3 eta 4an

Bertsoa eta sormenaz gozatzeko aukera eskaintzen du Bertsoa Bizi Gazte egonaldiak. interesa dutenek abenduaren 20ra arte izango dute izena emateko aukera 688616531 telefonora deituz edota araba@bertsozale.eus helbidera idatziz. Arabako Bertsozale Elkarteak antolatuta, urteari hasiera ondo emateko, Arabako gazte bertsozaleek neguko oporraldirako plana izango dute urtarrilaren 2, 3 eta 4an, Ozaetako Otaza auzoko Garaion sorgingunean. Bertan, […]

Read More… from Ozaetan egingo da gazte bertsozaleen egonaldia urtarrilaren 2, 3 eta 4an

Arte Garaikidearen salerosketa sustatzeko asmoz, Neguko Arte Azoka ireki dute Gasteizen

Artisten erakusleiho izatea du helburu Neguko Azokak, “artista eta publikoaren artean zubi berriak eraikitzeko eta artea oparitu nahi dutenentzako aukerak zabaltzeko”. ARTgia sorgune & aretoak Gasteizko Neguko Arte Azoka martxan jarri du aurten ere. “Artearen salerosketa sustatu eta Arabako artisten erakusleiho izateko jaio da azoka”, azaldu du Kristina Urizarbarrena koordinatzaileak eta sortzaile plastikoentzako “behar beharrezkoa […]

Read More… from Arte Garaikidearen salerosketa sustatzeko asmoz, Neguko Arte Azoka ireki dute Gasteizen

Aramaion egingo dute Bertso Eguna, urtarrilaren 18an

Bertso bazkarirako txartelak eskuragai daude www.bertsosarrerak.eus atarian: urtarrilaren 10era arte erosi ahal izango dira. Lau elkartetan otordu bana eskainiko da eta bakoitzean bina bertsolari ariko dira. Urtarrilaren 18an Bertso Eguna Aramaion egingo dutela iragarri du gaur, Bertsozale Elkarteak. Horrekin batera, egun horretarako bazkarirako txartelak ere salgai jarri dituzte, “bertso bazkaria izango da egitarauko plater nagusia”. […]

Read More… from Aramaion egingo dute Bertso Eguna, urtarrilaren 18an

Zinegoak 2020 sexu-aniztasuna, zinema eta kultura, bazter guztiak bustitzen dituen zirimiria izango da

Bilboko LGBTI zinema eta arte eszenikoen jaialdia 2020ko otsailaren 24tik martxoaren 8ra bitartean izango da, eta FIK, DOK eta KRAK atalak izango ditu berriro programazio ofizialean. Martxoan eta apirilean zehar herri ezberdinetan antolatuko den jaialdiaren hedapenak gora egin duela diote antolatzaileek eta hurrengo edizioan jaialdiaren obrak 50 udalerritan proiektatuko direla nabarmendu dute. Hala, “euskal geografia […]

Read More… from Zinegoak 2020 sexu-aniztasuna, zinema eta kultura, bazter guztiak bustitzen dituen zirimiria izango da

Joxe Azurmendiren obra osoa digitalizatu eta sarean jarri du Jakinek

Guztira, 685 lan argitaratu ditu: 41 artikulu, 523 artikulu, 118 liburu zati eta hiru itzulpen. Lan horiek guztiak dira www.jakin.eus atarian eskuragai daudenak. Joxe Azurmendiren (Zegama, 1941) obra osoa inoiz baino errazago kontsultatu ahal izango da oraindik aurrera Jakinen sareko atarian. Izan ere, Jakinek Azurmendiren obra osoa digitalizatu eta sarean jarri du berariazko gaitegiarekin osatutako […]

Read More… from Joxe Azurmendiren obra osoa digitalizatu eta sarean jarri du Jakinek