[BIDEOA] Garik eta Josu Zabalak Bilboko Kafe Antzokian eskainitako zuzenekoa disko batean bildu dute

Egun horretako oroigarri izateko asmoz, dator orain kaleratu berri duten bederatzi kantuz osatutako diskoa. Iñaki Garitaonaindia Gari-ri eta Josu Zabalari diskoa argitaratzeko proiektua ezustean etorri zaie. Hasiera batean, abenduaren 17an Bilboko Kafe Antzokian eskainitako kontzertua proba izan behar zena, zuzeneko disko bilakatu da orain. Hurrengo egunetan Euskalduna Jauregian aritzeko proba zen Kafe Antzokiko emanaldi hura. […]

Read More… from [BIDEOA] Garik eta Josu Zabalak Bilboko Kafe Antzokian eskainitako zuzenekoa disko batean bildu dute

Iparraldeko ikusleek euskal antzerkiaren aniztasuna deskubritzeko parada izango dute Ibilkiren bidez

Seigarren urtez segidan, Ibilki programari esker, Euskal Kultur Erakundeak euskarazko antzerkiaren hedapena sustatzen jarraitzen du Ipar Euskal Herrian. 2020ko urtarrila eta abuztuaren artean Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako ikusleek euskal antzerkiaren kalitatea eta aniztasuna deskubritzeko beste parada bat izango dute Baionan, Bidarten, Donibane Garazin, Donibane Lohizunen, Hendaian, Hiriburun edo Miarritzen eskainiko diren zortzi antzezlan eta […]

Read More… from Iparraldeko ikusleek euskal antzerkiaren aniztasuna deskubritzeko parada izango dute Ibilkiren bidez

Lehen aldiz launa emakume eta gizon arituko dira Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan

Abenduaren 14an Donostia Arenan (Ilunben) jokatuko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa eta Xabier Gaztelumendik (Añorga, 1961) jantziko dio txapela irabazleari. Pasa den asteburuko Tolosako finalaurrekoa jokatuta, erabakita geratu da abenduaren 14an,  Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalean kantatuko duten bertsolarien zerrenda. Lau emakume eta lau gizon lehiatuko dira aurten lehen aldiz Donostia Arenan (Illunben). Agin Laburu Rezola (Arrasateko […]

Read More… from Lehen aldiz launa emakume eta gizon arituko dira Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan

‘Airea ez da debalde’ izeneko gaukaria kaleratu du Joseba Sarrionandiak

Iaz idatzitako Bizitzea ez al da oso arriskutsua? liburuaren jarraipena da lan berria. Airea ez da debalde izeneko lana plazaratu du Joseba Sarrionandia idazleak (Iurreta, 1958). Duela urtebete juxtu idatzitako Bizitzea ez al da oso arriskutsua? saiakeraren jarraipena da lan berria. Egileak gogoetarako beta eskaintzen du iazko azaroaren 1etik aurtengo otsailaren 28ra bitarteko idatziak biltzen […]

Read More… from ‘Airea ez da debalde’ izeneko gaukaria kaleratu du Joseba Sarrionandiak

[BIDEOA] ‘Mesfidatu hitzez’ izenpean Toure ikertzailearen zazpigarren abentura kaleratu du Jon Arretxek

Basauriko idazleak Parisen kokatu du oraingo honetan protagonista. Aurreko liburuan, Ez erran deus izenekoa, giro urbanoa alde batera utzi eta nekazaritza giro batean kokatu zuen Jon Arretxek (Basauri, 1963) Toure pertsonaia. “Bertan, behingoz, bakea topatuko zuela uste genuen, baina hortik ere alde egin behar izan zuen”. Hala, Mesfidatu hitzez (Erein) nobela berrian Parisera alde egingo […]

Read More… from [BIDEOA] ‘Mesfidatu hitzez’ izenpean Toure ikertzailearen zazpigarren abentura kaleratu du Jon Arretxek

[BIDEOA] Euskara hutsean dator Doctor Deseo taldearen ‘Maketoen Iraultza’ disko berria

Doctor Deseo taldearen hamazazpigarren diskoa dugu gaur, Bilbon, aurkeztu duten Maketoen iraultza (Baga Biga) izenekoa. Euskara hutsean dauden hamahiru abestik osatzen dute bilduma, horietatik bakarra da berria, gainerakoak urteetan egindako kantek osatzen dute. 1995ean egin zuten laurreneko ekarpena euskaraz, eta diskoz disko hamaika bultzada eman dizkiote euskarari. […]

Read More… from [BIDEOA] Euskara hutsean dator Doctor Deseo taldearen ‘Maketoen Iraultza’ disko berria

[BIDEOA] Zortzi ahots emakumezkoren antologia poetikoa kaleratu du Balea Zuria argitaletxeak

‘Lurra eta dardara’ (Balea Zuria) izeneko antologia poetikoak Amaia Lasa, Itxaro Borda, Tere Irastortza, Amaia Iturbide, Miren Agur Meabe, Aintzane Galardi, Castillo Suarez eta Leire Bilbao idazleen poemak biltzen ditu. […]

Read More… from [BIDEOA] Zortzi ahots emakumezkoren antologia poetikoa kaleratu du Balea Zuria argitaletxeak

[BIDEOA] Euskararen egoerari buruzko hausnarketa eskaintzen du Kike Amonarrizek gaur aurkeztu duen liburuan

Hainbat puntu aztertzen dira lan berrian: euskararen lekua munduko hizkuntzen artean, zertan aldatu den gure hizkuntza-komunitatea, erabileraren inguruko gorabeherak, Euskaraldiko esperientziak, landu beharreko estrategiak eta diskurtsoak, globalizazioa, giro politiko berriaren ondorioak, hizkuntzaren kalitatea, tokiko hizkerak eta gazte-hizkerak… Kike Amonarriz (Tolosa, 1961) soziolinguistaren arabera, “euskararen egoerari eta geroari erreparatzen diogunok datu kontraesankorrak jasotzen ditugu: alde batetik, […]

Read More… from [BIDEOA] Euskararen egoerari buruzko hausnarketa eskaintzen du Kike Amonarrizek gaur aurkeztu duen liburuan

‘Euskara ibiltaria’ erakusketak euskararen aldakortasuna erakutsiko du Donostiako San Telmo Museoan

Otsailaren 23ra egongo da zabalik erakusketa interaktiboa, doako sarrerarekin Donostiako San Telmo Museoan. Euskara ibiltaria erakusketaren abiapuntua Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasa da, eta argitalpenak bezala, helburua euskararen aldakortasuna eta aberastasuna erakustea da (lexikoa, izen-morfologia, aditz-morfologia eta sintaxia). Hala, Euskaltzaindiak gizarteari itzuli egin nahi dio atlasa egiteko euskal gizartearengandik jasotako jakituria. Horretarako, erakusketa bost atal […]

Read More… from ‘Euskara ibiltaria’ erakusketak euskararen aldakortasuna erakutsiko du Donostiako San Telmo Museoan