‘Atera’ izeneko diskoa aurkeztu du Zea Mays taldeak

Atera diskoa plataforma digitaletan entzungai dago jada. Formatu fisikoan (CD-an eta biniloan) berriz, Durangoko Azokarako jarriko dute salgai eta hortik aurrera dendetan ere eskuratu ahal izango da. Zea Mays talde bilbotarraren hamargarren lana dugu Atera, bederatzigarrena estudio batean grabatuta. Hamaika kantuz osatuta, aurrekoekin konparatuta disko gogorragoa da Atera. Aldaketa nagusia sintetizadorearen erabileran dagoela aipatu dute. […]

Read More… from ‘Atera’ izeneko diskoa aurkeztu du Zea Mays taldeak

[BIDEOA] Dantza bertikalak ardatz, ‘Harria Herria’ film laburra sortu du Dimegaz Kultur Elkarteak

Proiektuan bost dantzari bertikalek, eskalatzaile batek, Oreka TX taldeak, Miren Narbaiza kantariak eta Karmele Gisasola Euskal Herriko harri-jasotzaile txapeldunak, parte hartu dute. Dimegaz Kultur Elkarteak Harria Herria, bere lehenengo proiektua, Bilboko Mendi Film Festibalean estreinatuko du abenduaren 7an arratsaldeko 19:30ean. Xabier Sukiaren letran oinarrituta, Harria Herria lanak dantza bertikalaren estetika eta ikusgarritasuna erakusten du, gizakiak […]

Read More… from [BIDEOA] Dantza bertikalak ardatz, ‘Harria Herria’ film laburra sortu du Dimegaz Kultur Elkarteak

[BIDEOA] ‘Sorgin Belarra’ eleberria ondu du Toti Martinez de Lezeak

XVI. mendera garamatza Toti Martinez de Lezearen (Gasteiz, 1949) Sorgin belarra (Erein) eleberriak. Idazleak Erronkarin, Zaraitzun, Aezkoan  eta Erron kokatu du gaur aurkeztu duen liburuaren istorioa. Sorgin ehiza ardatz, fikziozko nobela ondu du egileak. Azaldu duenez, lekua, denbora eta gertakariak benetazkoak dira, pertsonaia gehienak berriz asmatuak.   […]

Read More… from [BIDEOA] ‘Sorgin Belarra’ eleberria ondu du Toti Martinez de Lezeak

Bilboko Euskal Museoak ‘Azken alabak’ erakusketa berria paratu du

Industrializazioaren hondoratzearen aztarnak eta Babcock Wilcox enpresaren hondakinen artean topatutako azken modelo industrialen berrerabilpenetik sortutako eskultura bilduma bat jasotzen du erakusketak. Bilboko Euskal Museoak Azken alabak izeneko erakusketa berria paratu du, Babcock Wilcox bizkaitar enpresaren azken industria aztarnak aurkezteko. Alberto Salcedo artista plastikoa eta ikertzailea izan da material horiek berrinterpretatzeko eta artearen zerbitzura jartzeko arduradura […]

Read More… from Bilboko Euskal Museoak ‘Azken alabak’ erakusketa berria paratu du

Euskal antzerkiaz ikuspegi zabala emateko asmoz, Ganbila bilduma sortu dute

Proiektua azaroaren 21ean Azpeitiko Antzerki Topaketetan eta Durangoko Azokan aurkeztuko dute. Ganbila proiektua Susa argitaletxeak bultzatutako liburu bilduma da, EHAZE-Antzerkizale elkartearekin batera elkarlanean, Oier Guillan idazle eta antzerkigileak koordinatu du proiektua. Ganbila bildumaren barnean sei antzerki liburu argitaratuko dira urtero: hiru udaberrian eta beste hiru udazkenean. Proiektu berri honekin euskal teatroaz ikuspegi zabala eman nahi […]

Read More… from Euskal antzerkiaz ikuspegi zabala emateko asmoz, Ganbila bilduma sortu dute

Literaturako Nobel Saria euskaratzeko Jokin Zaitegi saria martxan da

Iazko Nobel saria eman gabe utzi zenez, aurten, Suediako Akademiak bi sari eman ditu: 2018ari dagokiona Olga Tokarczuk idazle poloniarrari, eta 2019ari dagokiona Peter Handke idazle austriarrari. Urtarrilaren 7ra arteko epea egongo da itzulpenak bidaltzeko. Beste urtez batez, Jokin Zaitegi Sariketa deitu dute Arrasateko AED Elkarteak eta Elkar argitaletxeak Arrasateko idazlea gogoratzeko asmoz, eta hark […]

Read More… from Literaturako Nobel Saria euskaratzeko Jokin Zaitegi saria martxan da

Xabier Lete omentzeko hainbat ekimen antolatu dituzte bere heriotzaren X. urteurrenerako

Datorren urterako, musika eta poesia uztartuko dituen ekitaldi bat, artistaren funtsetan oinarritutako erakusketa eta bere bizitzari eta obrari buruzko dokumental baten ekoizpena aurreikusita dago. 2020ko abenduaren 4ean hamar urte beteko dira Xabier Lete euskal idazle, poeta eta kantaria hil zela. Hori dela eta, Gipuzkoako Foru Aldundiak poeta eta abeslariari egingo dion omenaldia aurkeztu du, gaur, […]

Read More… from Xabier Lete omentzeko hainbat ekimen antolatu dituzte bere heriotzaren X. urteurrenerako

Anton Abbadia saria jasoko du Arantxa Urretabizkaiak euskarari egindako ekarpenagatik

Sarituak Gipuzkoako artista gazte batek sortutako obra bat jasoko du. Arantxa Urretabizkaia (Donostia, 1947) idazleak jasoko du aurtengo Anton Abbadia Saria, hala erabaki baitu aho batez epaimahaiak. Ohitura den bezala, abenduaren 2an, Euskararen Nazioarteko Egunaren bezperan, jasoko du Abbadia Saria, Foru Jauregian egingo den ekitaldian.  “Urretabizkaiak bizitza osoa darama euskararen alde lanean, baita egoerarik zailenetan […]

Read More… from Anton Abbadia saria jasoko du Arantxa Urretabizkaiak euskarari egindako ekarpenagatik

[BIDEOA] Karmele Jaio idazleak ‘Aitaren Etxea’ izeneko eleberria kaleratu du

Aitaren Etxea (Elkar) izeneko eleberria kaleratu du Karmele Jaio (Gasteiz, 1970) idazleak. Lan berri honekin eleberrigintzara bueltatu da bederatzi urteren ostean. Tartean, ipuin bilduma eta poesia liburu bana ondu ditu. Aitortu duenez, istorio luze batean barneratzeko gogotsu zegoen. Xabier Mendiguren Elkar argitaletxeko editorearen ustez, Aitaren Etxea eleberria Jaioren lanik ausartena eta borobilena da. […]

Read More… from [BIDEOA] Karmele Jaio idazleak ‘Aitaren Etxea’ izeneko eleberria kaleratu du

Artium Museoak Elena Mendizabal artistaren obra aipagarrirenak bildu ditu erakusketa batean

2020ko apirilaren 19ra arte egongo da erakusketa ikusteko aukera. Elena Mendizabal (Donostia, 1960) artistaren obra haintzat hartuta, ibilbide luzea erakusketen du Gasteizko Artium Museoan ikusgai dagoen erakusketak, hain zuzen, 80 eta 90eko hamarkadetan ekoitzitako lanetan jartzen du fokua. Mendizabalek eskultura erabili izan du bitarteko nagusi gisa bere lana garatu ahal izateko, baina noizean behin, argazkia, […]

Read More… from Artium Museoak Elena Mendizabal artistaren obra aipagarrirenak bildu ditu erakusketa batean