[BIDEOA] ‘Irteera argiak’ izenpean, Eñaut Elorrietak bere diskorik pertsonalena kaleratu du

“Irteera argiak” (Elkar) Eñaut Elorrietak azken urteotan izandako hazkuntza eta garapen artistiko zein pertsonalaren fruitua da. Bederatzi kantuz osatuta, aro berri bati eman dio hasiera musikariak. […]

Read More… from [BIDEOA] ‘Irteera argiak’ izenpean, Eñaut Elorrietak bere diskorik pertsonalena kaleratu du

Idoia Garzes lasarte-oriarrak irabazi du Augustin Zubikarai saria

Garzesek urte guztia edukiko du proiektutik abiatuta liburua idazteko. Horren ostean Elkar argitaletxearekin kaleratuko du liburua, eta datorren urteko Literatur Amuak jaialdian aurkeztuko du. Idoia Garzes lasarte-oriarrak irabazi du Ondarroako Udalak Elkar argitaletxearekin batera, urtero antolatzen duen Augustin Zubikarai nobela beka lehiaketa. Guztira, 24 proiektu aurkeztu dira lehiaketara eta Garzesek aurkeztu zuen proiektua saritzea erabaki […]

Read More… from Idoia Garzes lasarte-oriarrak irabazi du Augustin Zubikarai saria

[BIDEOA] ‘Zugzwang’ disko berria kaleratu du Willis Drummond taldeak

Lan berriarekin batera, Lehentasuna izeneko aurrerapen kantua eta bideoklipa aurkeztu du Baionako hirukoak. Jurgi Ekizak (ahotsa, gitarra), Xan Bidegainek (baxua) eta Felix Buffek (bateria) osatzen duten taldeak seigarren estudioko lana plazaratu du gaur, Zugzwang izenpean. Hamar kantuz osatuta, benetako artisau lana dela nabarmendu du Bidegainek Bilboko Kafe Antzokian egin duten aurkezpenean. “Aurreko diskoekin konparatuz, sortze […]

Read More… from [BIDEOA] ‘Zugzwang’ disko berria kaleratu du Willis Drummond taldeak

[AUDIOA] Mikel Markez: “Momentu honetan egiten dugunaren lekukotza utzi nahi nuen”

Biribilean izeneko zuzeneko diskoa kaleratu du Mikel Markez (Errenteria, 1971) kantariak. Zure begiek, Konplize ditut eta edota Zertarako mugak jarri kantuen bertsioak dira lan berriak biltzen dituen piezetako batzuk. Bere errepertorioko zazpi abesti horiekin batera, Herrimina kantu berria dakar diskoak. Errenteriakoak Esti Markez eta Andrea Bidart kantariak izan ditu alboan hiru ahotsetara ondutako lan koralean. […]

Read More… from [AUDIOA] Mikel Markez: “Momentu honetan egiten dugunaren lekukotza utzi nahi nuen”

Ruper Ordorikak ‘Gaur hamar t’erdietan Kafe Antzokian’ lana kaleratu du

Binilo euskarrian plazaratu du eta 500 ale bakarrik argitaratu dira. Datorren urtean 25 urte beteko ditu Bilboko Kafe Antzokiak, eta, hori ospatzeko, Ruper Ordorikaren, zuzeneko disko bikoitza plazaratu du Kafe Antzokiko Soinuak diskoetxe sortu berriak. Musikariak 30 kontzertu baino gehiago eskaini ditu Kafe antzokian eta bertako hiru zuenekoetatik ateratako abestiekin osaturiko bilduma da honakoa. Edizio […]

Read More… from Ruper Ordorikak ‘Gaur hamar t’erdietan Kafe Antzokian’ lana kaleratu du

Igandean abituko da Berako XXI. Kafe-Antzerki Zikloa

Tabernaria. Instrukzioak botatzeko ondo bat kaña, Manifestu bat eta Bakean dagoenari bakean utzi antzezlanak jasotzen ditu aurtengo egitarauak. Berako Euskara Batzordeak Berako Kultur Batzordea eta Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen laguntzarekin antolatzen du urtero Berako Kafe-Antzerki Zikloa. Euskarazko antzerkia ostatuetara eta, oro har, jendea biltzen den tokietara eramatea du helburu egitasmoak. Aurten azaroaren 10ean, igandea, emango diote […]

Read More… from Igandean abituko da Berako XXI. Kafe-Antzerki Zikloa

[BIDEOA] “Ez, eskerrik asko! Gladysen leihoa”, nuklearren aurkako mugimendua gogora ekarri nahi duen dokumentala proiektatuko dute Zinebin

1979ko ekainaren 3an, Guardia Zibilak Gladys del Estal tiroz hil zuen, Tuteran, nuklearren aurkako mugimenduaren mobilizazio baten ostean. Bertha Gaztelumendik zuzendu duen dokumentalak 23 urteko gaztea nor zen eta zer gertatu zen kontatzen du. 70eko hamarkada amaieran eta 80ko hamarkada hasieran, mugimendu antinuklearra puri-purian zegoen nazioartean, eta baita Euskal Herrian ere. Kostaldean eraikitzear ziren hiru […]

Read More… from [BIDEOA] “Ez, eskerrik asko! Gladysen leihoa”, nuklearren aurkako mugimendua gogora ekarri nahi duen dokumentala proiektatuko dute Zinebin

‘Euskal Langile Andreak’, zapalkuntza hirukoitza azaleratzen duen liburua

Ipes-eko beka baliatuz, Oiane Valero historialariak garatu duen ikerketa lana da Euskal Langile Andreak. Emakumeek lan merkatuan izan duten bilakaera aztertzen du Oiane Valero (Bilbo, 1981) historialariak Euskal Langile Andreak (Ipes) liburuan. Euskal Herrian dagoen hutsune bat betetzera dator ikerketa lan hau, “historia ofizialak emakumeak isilarazi eta baztertu egin izan ditu eta horregatik, emakumeen parte […]

Read More… from ‘Euskal Langile Andreak’, zapalkuntza hirukoitza azaleratzen duen liburua

‘Cafe Bar Bilbao’ Teatro Laburreko Sarien 17. edizioa martxan da

Sari bakoitzeko irabazleek 800 euro jasoko dituzte eta antzezlanak Cafe Bar Bilbaoren webgunean eta liburu batean argitaratuko dituzte. Gidoiak abenduaren 31 baino lehen bidali beharko dira. Formatu txiki edo kafe-teatro izeneko antzerki motarako lanen lehiaketa antolatu du Bilboko Cafe Bar Bilbaok Tartean Teatroarekin batera.  Euskarazko eta gaztelaniazko lanak aurkeztu daitezke lehiaketan, eta gehienez 30 minutuko […]

Read More… from ‘Cafe Bar Bilbao’ Teatro Laburreko Sarien 17. edizioa martxan da

[BIDEOA] ‘Lobotomiak’ disko berria aurkeztu du Revolta Permanent taldeak

R izeneko aurrerapen kantuaren bideoklipa ere aurkeztu du Bizkaiko taldeak. Lobotomiak (Baga Biga) izenpean dator Revolta Permanent taldearen laugarren lana. Barakaldoko boskoteak azaldu duenez, iraultzarako garrasi bat da diskoa, “adikzioa dakar moral salbatzaileari gorrotoa izatea, mundua apurtu digutelako, eta beti dago aukera mailua erabiltzeko”. Hamaika kantuz osatuta dator lan berria eta bertan, rapa, metala eta […]

Read More… from [BIDEOA] ‘Lobotomiak’ disko berria aurkeztu du Revolta Permanent taldeak