[BIDEOA] ‘Itzuliz usu begiak’ saiakera liburua ondu du Anjel Lertxundik

Euskal Literaturan itzulpengintza gutxietsita dagoela uste du Anjel Lertxundik (Orio, 1948). Kezka horretatik abiatuta ondu du Itzuliz usu begiak saiakera, itzulpenaren aldarrikapena egiteko xedearekin, hain zuzen ere. Hasiera batean ez zuen gaiari buruzko libururik plazaratzeko asmorik, Ibon Sarasolak Bitakora kaierak liburua irakurri eta kezka bertsuak zituela konturatu zen arte. Lertxundik urteetan pilatutako oharrak, tartean itzulpengintzari […]

Read More… from [BIDEOA] ‘Itzuliz usu begiak’ saiakera liburua ondu du Anjel Lertxundik

Ostegunean abiatuko dira Azpeitiko XXXVII. Euskal Antzerki Topaketak

Guztira, 30 antzezlan, txontxongiloen erakusketa eta Euskal Herriko antzerki eragileen arteko lehen topaketa bilduko ditu aurtengo egitarauak. Datorren ostegunea, hilak 31, hasiko da Azpeitian aurtengo Euskal Antzerki Topaketen 37. edizioa, eta ohi bezala euskarazko antzerki obra ugarirekin osatu dute aurtengo eskaintza. Aurten, Azpeitiko Udalak eta Kultur Mahaiak elkarlanean ematen dituzten Sorkuntza Beketako hiru obra estreinatuko […]

Read More… from Ostegunean abiatuko dira Azpeitiko XXXVII. Euskal Antzerki Topaketak

‘Euskalskillz’ izeneko lan berria dakar Gatomek

  Jamaikar doinuekin jolastu nahi izan du Bermeoko musikariak lan berri honetan eta, horretarako, reggaea eta Dancehalla estiloak nahastu ditu,  rap doinuak alde batera utzi gabe, baina soinu modernoagoak sortuz. Gatom Bermeoko rap abeslariak “Bueltan gatoz” diskoa aurkeztu zuenetik urtebetera dator gaur aurkeztu duen Euskalskillz izeneko lan berria. Taupaka elkartearen arabera, iazko maxi-aren jarraipena da […]

Read More… from ‘Euskalskillz’ izeneko lan berria dakar Gatomek

‘Afrikanerrak’ eleberria kaleratu du Eneko Barberenak

Idazleak distopia bat eraiki du liburuan; migrazioa kontrolatzeko, Europar Batasunak Afrika iparraldea inbadituko du. Iazko Ondarroako Augustin Zubikarai nobela beka saria irabazi zuen Eneko Barberenak (Arrasate, 1983) Afrikanerrak (Elkar) eleberriarekin. Idazleak distopia bat eraiki du liburuan; migrazioa kontrolatzeko, Europar Batasunak Afrika iparraldea inbadituko du. Indiferentziari tiraka osatu du lana Barberenak: Istorioa gerra apenas nabari den […]

Read More… from ‘Afrikanerrak’ eleberria kaleratu du Eneko Barberenak

Oier Zuñiga iruindarrak Durangoko Azokaren ekosistema irudikatu du aurtengo kartelean

Kulturaren plaza abenduaren 5etik 8ra egingo da aurten, eta Osorik DA! izango da bere lelo nagusia. Durangoko Azokak 54. edizioko kartela eta ildo nagusiak aurkeztu ditu gaur, Andra Mari elizpean antolatutako prentsaurrekoan. Kulturaren plaza abenduaren 5etik 8ra ospatuko da aurten, eta Osorik DA! izango da bere lelo nagusia. Edizio honetako kartela Oier Zuñiga (Iruñea, 1986) […]

Read More… from Oier Zuñiga iruindarrak Durangoko Azokaren ekosistema irudikatu du aurtengo kartelean

Bernardo Atxagak irekiko du aurtengo Literaktum jaialdia

Azaroaren 11n, kaleratu berri duen  Etxeak eta hilobiak eleberria aurkeztuko du Donostian eta aurreko asteburuan (hilak 8 eta 9) Nola jarri zintzarria katuari izeneko ikastaroa eskainiko du. Gaur prentsaurrean iragarri dutenez, Bernardo Atxagak irekiko du Donostiako Literaktum jaialdiaren aurtengo edizioa. Asteasuko idazleak Etxeak eta hilobiak aurkeztuko du azaroaren 11n, astelehena, 19:30ean Ernest Lluch Kultur Etxean. […]

Read More… from Bernardo Atxagak irekiko du aurtengo Literaktum jaialdia

Bueltan da Elorrioko ‘24 Ordu Digitalean’ lehiaketa

Azaroaren 1ean, arratsaldeko 17:00etan antolatzaileek gaia proposatuko dute Arriola Antzokian eta 24 orduren ostean, parte hartzaileek sortutako film laburrak Arriola Antzokian aurkeztu beharko dituzte. Multimedia eta ikus-entzunezkoak gustuko dutenei beste aukera bat emateko asmoz, 24 Ordu Digitalean izeneko formula berria jarri zuen abian Elorrioko Arriola antzokiak duela urte batzuk. Lehiaketa honetan lanak 24 ordutan sortu […]

Read More… from Bueltan da Elorrioko ‘24 Ordu Digitalean’ lehiaketa

[BIDEOA] Trixerten erakusketa paratu dute Iruñeko Katakrak liburu dendan

Berria egunkarian argitaratutako albisteetatik sortutako elastikoak, Euskal Herriko hainbat sortzailek diseinatu dituzte eta Oninart etxeak inprimatu. 5 urte bete dituzte Trixertek. 5 urte aktualitatea oihalera eramanez. 2015eko udaberrian jarri zuten martxan egitasmoa Berria egunkariak eta Oninart enpresak, euskal sortzaileekin batera, eta ordutik hamaika izan dira elastiko bilakatu diren albisteak. Edizio hauetan guztietan, 17 diseinatzailek hartu […]

Read More… from [BIDEOA] Trixerten erakusketa paratu dute Iruñeko Katakrak liburu dendan

“Guretzat derrigorrezkoa zen ‘Buyan’ komikia euskaraz argitaratzea, horregatik Turco Comics zigilua sortzea erabaki genuen”

Buyan izeneko komikia argitaratu dute Xabier eta Martin Etxeberria anaiek Aritz Trueba marrazkilariarekin batera. Zazpi urteko lanaren fruitua da eleberri grafiko hau. Komiki historiko fantastikoa dela dio Truebak. Eleberriak 1241. urtera garamatza, tropa mongoliarrek Europa banatu bat konkistatu zutenekoa, mendebaldetik soldadu teutoniarrak Asia aldera zetozen bitartean. […]

Read More… from “Guretzat derrigorrezkoa zen ‘Buyan’ komikia euskaraz argitaratzea, horregatik Turco Comics zigilua sortzea erabaki genuen”

Bai Euskarari Elkarteak Bordatxo jatetxea, ABB Niessen eta Mertxe Mugika saritu ditu

Euskarari eta euskararen unibertsoari argia, energia eta indarra emateagatik eta euskaraz lan egin eta euskaraz bizi nahi dutenentzat erreferente izateagatik. Bai Euskarari Elkarteak “euskarari eta euskararen unibertsoari argia, energia eta indarra emateagatik eta euskaraz lan egin eta euskaraz bizi nahi dutenentzat erreferente izateagatik” saritu ditu aurten Bordatxo jatetxea, ABB Niessen eta Mertxe Mugika. “Batzuk argi […]

Read More… from Bai Euskarari Elkarteak Bordatxo jatetxea, ABB Niessen eta Mertxe Mugika saritu ditu