[BIDEOA] ‘Etxeak eta Hilobiak’ izeneko eleberria aurkeztu du Bernardo Atxagak

Bernardo Atxagak agur esango dio eleberrigintzari gaur aurkeztu duen Etxeak eta Hilobiak (Pamiela) izeneko liburuarekin. Asteasukoak sei kontakizunen bidez, El Pardo kuarteletik, Pau, Baiona, Gaztela edo Texasera eramango du irakurlea. Atxagak urteak eman ditu lan berria ontzen eta ez da erreza izan. Gaztetako bizipen bati helduta ekin zion eleberri hau idazteari. […]

Read More… from [BIDEOA] ‘Etxeak eta Hilobiak’ izeneko eleberria aurkeztu du Bernardo Atxagak

[BIDEOA] Man uharteko, Frisiako, Eskoziako eta Euskal Herriko taldeak Galdakaoko Musika Bizian jaialdian

Luthier musika tresna tradizionalak modu artisauan egiten dituzten sortzaileen azoka ere izango da. Estaturik gabeko herrialdeetako musika jaialdi bakarra dugu Galdakaoko Musika Bizian. Aurten urriaren 25ean eta 26an egingo da herriko Andra Mari dantza taldeak antolatuta eta bertan, Euskal Herriko, Man uharteko, Frisiako eta Eskoziako taldeak igoko dira oholtzara. Horretaz gain, jaialdiak jarduera paralelo bat […]

Read More… from [BIDEOA] Man uharteko, Frisiako, Eskoziako eta Euskal Herriko taldeak Galdakaoko Musika Bizian jaialdian

Mintzola Ahozko Lantegiak eta Mikel Laboa Katedrak gradu amaierako lanak saritzeko deialdia martxan

Euskarazko ahozko kultur sorkuntzari buruzkoak behar dute izan lanek; azaroaren 8ra arte aurkeztu ahal izango dira. Ahozko kultur sorkuntzari buruz egin diren gradu amaierako lanak saritu nahi ditu Mintzola Ahozko Lantegitik. Horretan bidelagun duen EHUko Mikel Laboa Katedrarekin elkarlanean, 500 euroko dirusaria esleituko da. 2016tik 2019ra bitarteko ikasturteetan defendatutako lanak hartuko dira aintzat. Edozein jakintza alorretatik abiatuta, […]

Read More… from Mintzola Ahozko Lantegiak eta Mikel Laboa Katedrak gradu amaierako lanak saritzeko deialdia martxan

Adineko pertsonen gaitasuna sustatzeko asmoz, ‘Adin Adin’ bertso saioak martxan

Gipuzkoako adineko pertsonentzako saioak 16 egoitzetara helduko dira aurten Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Lankuk elkarlanean garatutako Adin-adin proiektuaren bosgarren edizioan, Gipuzkoako adineko pertsonentzako egoitzetara iritsiko dira bertso saioak, egoitzetan bizi diren adinekoen bizi kalitatea hobetu asmoz eta bertsoaren bidez adineko pertsonen gaitasuna sustatuz. Aurtengo edizioan 16 saio burutuko dira guztira Gipuzkoako udalerri ezberdinetan, Azkoitiako San […]

Read More… from Adineko pertsonen gaitasuna sustatzeko asmoz, ‘Adin Adin’ bertso saioak martxan

Ondarroako Literatur Amuak jaialdia urriaren 25etik azaroaren 3ra

Aurtengo jaialdiak hamar ekintza, hainbat sortzaile eta ehunka parte hartzaile edukiko ditu. Zortzigarren aldiz antolatu du Ondarroako Udalak Literatur Amuak, literatura, euskara eta ikus-entzunezko eduki kulturalak batuko dituen jaialdia. Aurtengoak hamar ekintza, hainbat sortzaile eta ehunka parte hartzaile edukiko ditu. Adin guztietako herritarrentzako ekintzaren bat antolatzen ahalegindu dira antolatzaileak. Horrez gain, jaialdia herriko leku ezberdinetan […]

Read More… from Ondarroako Literatur Amuak jaialdia urriaren 25etik azaroaren 3ra

Iruñeko ‘Antzerki Aroa’ zikloa ostegunean hasiko da

Urriaren 17tik abenduaren 11ra bitarte, bost antzezlan taularatuko dira Iruñean: Babesleku arrotzak eta animalia bakartien hotsak, Zaldi Urdina, 7ak bat, Txarribora, eta Erlauntza. Antzerki Aroa 2019 zikloaren barruan, urriaren 17tik abenduaren 11ra bitarte, bost antzezlan taularatuko dira Iruñeko Nafarroako Antzerki Eskolan, Gayarre antzokian eta Iturramako Civivoxan. Proposamenen artean komediak, dramak eta antzerki-hizkuntza berrietan oinarritutako testuak […]

Read More… from Iruñeko ‘Antzerki Aroa’ zikloa ostegunean hasiko da

[BIDEOA] Zinetika jaialdiari hasiera emango diote gaur Donostia, Bilbo eta Iruñean

Zinetika dantzaren eta ikus-entzunezko arteen, gorputzaren eta teknologiaren arteko harremanak aztertzen dituen diziplina anitzeko jaialdia da; elkarren artean sortzen da, arte-esperientzia desberdinen bila. Gaur hasiko da Zinetika Festival Dance & Film jaialdiaren laugarren edizioa. Hilaren 20ra bitarte, dantzaren gaineko zinema emanaldiak, eskola magistralak, performanceak eta lantegiak izango dira Iruñea, Donostia eta Bilbo hiriburuetan. Zinetikak kultura-esperientzien […]

Read More… from [BIDEOA] Zinetika jaialdiari hasiera emango diote gaur Donostia, Bilbo eta Iruñean

[BIDEOA] ‘Mozorro gaua’ diskoa kaleratu du Kau Kori Kura taldeak

21 kantuz osatuta, betiko estiloari eutsi dio taldeak lan berrian: hitz surrealistak, ironikoak eta umoretsuak pop melodiez lagunduta. Mozorro gaua izeneko diskoa kaleratu du Kau Kori Kurak. Azken urtean taldeak banaka plazaratu dituen kantuak jasotzen ditu lan berriak hiru abesti berrirekin batera, denetara 21 kantu bildu dituzte. Animese Martinez, Ciclos Iturgaiz eta Elurretan taldeetan aritu […]

Read More… from [BIDEOA] ‘Mozorro gaua’ diskoa kaleratu du Kau Kori Kura taldeak

Kontzertu sorta berria iragarri du Berri Txarrak taldeak Euskal Herriko hainbat gaztetxe eta aretotan

  Sarrerak igandean, hilak 13, jarriko dituzte salgai, arratsaldeko 19:00etan. Amurrio, Baiona eta Elorrioko zuzenekoetarako berriz, sarrerak aretoan bertan eskuratu ahal izango dira. Lekunberriko taldeak kontzertu sorta berria iragarri du Euskal Herriko hainbat gaztetxe eta aretotan. “Udaberrian, Beude azpibira egin genuenean, hainbat toki geratu ziren kanpoan. Urtea amaitu baino lehen bertan egon nahi genuen eta […]

Read More… from Kontzertu sorta berria iragarri du Berri Txarrak taldeak Euskal Herriko hainbat gaztetxe eta aretotan

Hizkuntza gutxituen hedabideei buruzko kongresuarekin eta zinema dokumentaleko ziklo batekin bukatuko da Scotland Goes Basque

Gaur, urriak 11, hasi eta 20ra bitartean, Europa Transit dokumental-bildumako Kaleko dantzariak, Mugaminak eta Erresilientzia-soinuak izango dira ikusgai Urtearen hasieratik hona, Scotland Goes Basque programaren eskutik, euskal kultura garaikidea erakusgai izan da Eskoziako kultur programa nagusietako batzuetan: musika Celtic Connections jaialdian; zinema CinemaAttic plataformaren programazioan eta Edinburgh International Film Festival zinema jaialdian; arte eszenikoak Fringe […]

Read More… from Hizkuntza gutxituen hedabideei buruzko kongresuarekin eta zinema dokumentaleko ziklo batekin bukatuko da Scotland Goes Basque