Euskaltzaindiak euskara nola jasotzen duen erakusten duen dokumentala aurkeztu dute, Bilbon

Egunak eta Lanak dokumentalaren ideia orijinala Bernardo Atxaga idazlearena da, eta Fermin Etxegoien aritu da zuzendari lanetan. Mende oso bat da Euskaltzaindia sortu eta euskara arautzen hasi zenetik. Lehenago baina, euskarari buruzko hiztegiak eta gramatikak ere existitzen ziren; gaur egun, denak dira Akademian. Bidaia horretan, euskara jasoa izatera eraman dituen gertakizun nagusiak zein diren eta […]

Read More… from Euskaltzaindiak euskara nola jasotzen duen erakusten duen dokumentala aurkeztu dute, Bilbon

Kameratoia rallya urriaren 25etik 27ra, Lekeition

Zabalik da jada aurtengo Kameratoian parte-hartzeko deialdia, 18 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzendutako euskarazko ikus-entzunezkoen rally-a. Euskaltzaleen topaguneak eta Euskal Zine Bilerak bat egin dute berriro ere euskarazko ikus-entzunezkoen ekoizpena indartzeko ekimen honetan. Urriaren 25etik eta 27ra egingo da rally-a Lekeition eta izena emateko epea urriaren 23ra arte egongo da zabalik Kameratoia.eus webgunean. Lehenengo […]

Read More… from Kameratoia rallya urriaren 25etik 27ra, Lekeition

Iheskide taldea itzuliko da

Hatortxu Rock elkartasun jaian igoko dira Elorrioko musikariak oholtzara, abenduaren 28an. Lau urteren ondoren, oholtzetara igoko da berriro Iheskide taldea, Hatortxu Rock jaian izango da hori, abenduaren 28an. Xabier Gallastegi Xaguk Gara egunkarian eskainitako elkarrizketan azaldu duenez, taldea behin baino gehiagotan elkartu da lokalean, “lagun artean zarata apur bat” egiteko asmoarekin, eta aitortu duenez, “kantak […]

Read More… from Iheskide taldea itzuliko da

‘Gaueko’ izeneko diskoa plazaratu du Hartz taldeak

Diskoak biltzen dituen hamar kantuetan gai sozial eta barnerakoiak jorratu dituzte. Gaueko da Hartz taldearen bigarren lan luzea, “formazio aldaketa baten ondoren, kanta berriak sortzeko nahiaren argazki gordin bat”, dela dio hirukoak. Hamar kantuk osatzen dute lana eta bertan gai sozial eta barnerakoiak jorratu dituzte, letrak rock erritmoekin nahasten dira, entzuleari hausnarketarako beta eskainiz. Taldea […]

Read More… from ‘Gaueko’ izeneko diskoa plazaratu du Hartz taldeak

[BIDEOA] ‘Dardara hura’ izeneko binilozko singlea aurkeztu du Don Inorrez taldeak

Pello Lizarralde idazlearen letrak daude kantu berrien oinarrian. 2016an Bide Ertzean taldeak atsedenaldi mugagabe bat iragarri zuenetik, Imanol Ubeda abeslaria bakarlari gisa dabil Don Inorrez proiektuarekin. 2018ko udaberrian Mugiro bila izeneko diskoa plazaratu zuen, proiektu berriaren lehena. Paco Loco ekoizle ezagunarekin batera grabatu zuen El Puerto de Santa Marían (Cádiz). Bide Ertzeanen kutsua albo batera […]

Read More… from [BIDEOA] ‘Dardara hura’ izeneko binilozko singlea aurkeztu du Don Inorrez taldeak

Kilometroak jaiak ziklo bati amaiera emango dio urriaren 6an, Zarautzen

Inklusibitatea, feminismoa, jasangarritasuna eta prebentzioa oinarri hartuta antolatu dituzte egitaraua eta bestelako ekimenak. Ni, Hi, Hura… ikastola mundura! lelopean ospatuko da Kilometroak jaia urriaren 6an, Zarautzen. 42 urtean zehar garatzen joan den eredua aldatu egingo da, ordea, 2020tik aurrera. Beraz, egungo moldearekin, zirkuitua, kontzertuak eta bestelako aisialdi-eskaintza oparoarekin atondutako Gipuzkoako ikastolen azken festa-eguna urriaren 6koa […]

Read More… from Kilometroak jaiak ziklo bati amaiera emango dio urriaren 6an, Zarautzen

Euskaltzaindiaren jarduna modu entretenigarrian azaltzen duen komikia aurkeztu dute

Mamiari uko egin gabe, Akademiaren historia ahalik eta modurik atsegin eta entretenigarrienean kontatzen saiatu dira Juan Luis Zabala idazleak eta Amaia Ballesteros irudigileak. Euskaltzaindia, euskararen 100 urteko laguna izeneko komikiak Akademiaren jarduna jasotzen du “modu entretenigarrian”. Juan Luis Zabala kazetari eta idazleak idatzi du gidoia eta Amaia Ballesterosenak dira irudiak. “Ezustean hartu ninduen Andres Urrutia […]

Read More… from Euskaltzaindiaren jarduna modu entretenigarrian azaltzen duen komikia aurkeztu dute

‘Lurralde berriak’ diskoa kaleratu du Iker Martinezek

Soinu akustikoa guztiz baztertu gabe, musikariak jorratzen dituen doinuak anitzagoak dira lan berrian. Hamaika kantuz osatuta dator Iker Martinezen (Oñati, 1977) Lurralde berriak diskoa. Soinu akustikoa guztiz baztertu gabe, musikariak jorratzen dituen doinuak anitzagoak dira lan berrian: kutsu amerikarreko rocka (Ryan Adams, The Black Crowes, The Jayhawks, Bruce Springsteen…), pop doinu alaiak (REM, Oasis…) eta […]

Read More… from ‘Lurralde berriak’ diskoa kaleratu du Iker Martinezek

[BIDEOA] Arantzazuri buruzko dokumentala estreinatuko dute gaur, Hernanin

Nabarralde Fundazioak ondu du Arantzazu, harriz herri dokumentala eta Arantzazu erreferentziazko leku bilakatu zeneko garaira bidaiatzen du: artea eta euskara, kultura oro har, euskaldunen babesleku bilakatu zireneko garaira, hain zuzen ere. Orioko eskultoreak 1969ko ekainetik urrira bitartean, kokatu zituen bere lekuan santutegiaren fatxadarako diseinatu zituen hamalau apostoluak. Hauek hamalau urtez bukatu gabe eta bide ertzean […]

Read More… from [BIDEOA] Arantzazuri buruzko dokumentala estreinatuko dute gaur, Hernanin

Emakume ‘ikusezinei’ begira jarriko dira ‘21 aulki’ zikloan, Oiartzunen

Urriaren 28an eta azaroaren 25ean, Sinesgaitzari bide egiten: Emakume-ahotsen genealogiak ikastaroa ere antolatu dute. Metrokoadroka Sormen Laborategiaren eskutik, Emakume ikusezinak begira izenpean aurkeztu duten 21 aulki zikloa, urriaren 4ean abiatuko da Tupust! komiki antologia feministarekin. Saioan Maite Gurrutxagak, Arrate Rodriguezek eta Ainara Azpiazuk parte hartuko dute, Iratxe Retolazak gidatuta, Ehuntze sormen espazioan. Hurrengo egunean, hilak […]

Read More… from Emakume ‘ikusezinei’ begira jarriko dira ‘21 aulki’ zikloan, Oiartzunen