Donostiako Tabakalera eraikinean izango da mintegia irailaren 12an eta 13an. Mendeurreneko ospakizunetan murgilduta dago Euskaltzaindia aurten, urriaren 5an baina, amaiera emango dio urte osoan egitasmoz beteta egon den agendari. Aurretik baina, Akademiak azken jardunaldi bat antolatu du eta ingurune digitalak hizkuntzaren estandarizazioan duen eragina aztertuko dute 21 adituk Donostiako Tabakalera eraikinean, irailaren 12an eta 13an. […]
Kategoria: Gaiak
Gilbert Legrand-en ‘Gauza txikien ikuskizun handia’ erakusketa Donostian
Erakusketa urriaren 19ra arte bisitatu ahal izango da Donostiako Okendo Kultur Etxean, astelehenetik larunbatera. Objektuen poeta gisa defini daiteke Gilbert Legrand (Paris), umorea eta originaltasuna dira bere obren ikur nagusia Eguneroko objektuen morfologiatik abiatuta pertsonaiaz betetako unibertso bat sortu du Legrandek ohiz kanpoko begiradari esker. Gontzak, maratilak, brotxak, zerrak, pertxak… guztiak ere bere kosmos fantastikoko […]
Read More… from Gilbert Legrand-en ‘Gauza txikien ikuskizun handia’ erakusketa Donostian
Joseba Jaka beka abian jarri du berriro Elkar Fundazioak
Saria 10.000 eurokoa izango da eta irabazleak, izendapena jaso eta urtebeteko epea izango du, gehienez, lan amaitua helarazteko. 2017-2018ko deialdia antzerki lanei eskaini ondoren, bi urtez behin antolatzen den edizio honetara literatur lanak, narratibako lanak (eleberri edo ipuin bildumak), idazteko proiektuak aurkez litezke, jatorrizkoak eta euskaraz sortuak. Proiektuak, 2019ko abenduaren 31ra arte bidal litezke helbide […]
Read More… from Joseba Jaka beka abian jarri du berriro Elkar Fundazioak
Itziar Ituñok jasoko du aurten Ramon Labaien saria irailaren 27an
Sariaren asmoa euskal aktore edo zuzendari bat goraipatzea da, Ramon Labaien zenarekin gogoratuz Seigarren urtez banatuko du Donostiako Gros auzoko Ulialde elkarteak Ramon Labaien saria, eta aurten Itziar Ituño aktore bizkaitarraren ibilbidea nabarmenduko du. Donostia Zinemaldiaren barruan egingo da saria emateko ekitaldia, irailaren 27an, Ulialde elkarteko iturrien arabera. La casa de papel telesailarekin mundu osoan […]
Read More… from Itziar Ituñok jasoko du aurten Ramon Labaien saria irailaren 27an
‘Zu barik eztau’ argazki erakusketa aurkeztu du J.A. Areta Goñi ‘Juxe’k Donostian
25 urte emankorretan gogor eta gogoz lan egin izanaren emaitza da erakusketa. Urriaren 31ra arte egongo da zabalik, astelehenetik ostiralera. Zu barik eztau erakusketa paratu du J.A. Areta Goñi Juxek (Errenteria, 1968) Donostiako Egiako Kultur Etxean. Zuri-beltzeko 59 erretratuk osatzen dute bilduma. Errenteriako argazkilaria Euskal Herriko kulturaren eta batez ere musika panoramaren eragile eta parte […]
Read More… from ‘Zu barik eztau’ argazki erakusketa aurkeztu du J.A. Areta Goñi ‘Juxe’k Donostian
“EAEko demokrazia patriarkala” ikerketa liburua aurkeztu dute
Jule Goikoetxea unibertsitateko irakasleak zuzendu du azterlana. EAEko demokrazia patriarkala Ikerketaren helburua patriarkatua Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan nola birsortzen den aztertzea da, ze ezaugarri dituen, eta ze ondorio bertan bizi diren emakumeen ongizatean, boteretzean eta demokratizazioan. Azterlana Jule Goikoetxea irakasleak zuzendu du eta berarekin batera, Nora Mirallesek, Estitxu Garaik, Lore Etxeberriak eta Zuriñe Rodriguezek parte […]
Read More… from “EAEko demokrazia patriarkala” ikerketa liburua aurkeztu dute
Tarregako kale antzerkiaren azokan Hortzmuga eta LaRutan Euskal Herriko konpainiak izango dira
Itsaso Iribarren eta German de la Rivak osatutako artista bikoteak euren obrak ere erakutsiko dituzte. Tarregako (Herrialde Katalanak) Fira kale antzerkiaren azoka izango da irailaren 5etik 8ra, eta urtero bezala, Euskal Herriko hainbat talde bertan izango dira. Hortzmuga eta LaRutan konpainiek eta Itsaso Iribarren eta German de la Rivak osatutako artista bikoteak euren obrak erakutsiko dituzte esaterako, pitching saioetarako hautatuak izan […]
Gazte Sortegietan izena emateko epea zabalik
Gazte Sortegiak, sormen laborategian 2019-2020 ikasturtean parte hartzeko izen ematea zabalik da irailaren 25era arte. Irailaren 30etik ekainaren 14ra bitartean, Gazte sortegiak sormen eskola egingo da Oihaneder Euskararen Etxean, astelehenero. 14-18 urte arteko gazteei zuzendua, ekimenak lagun artean sormena bizitzea, gazte sortzaileen sarea elikatzea eta euskararen erabileran eta gaitasunean eragitea du helburu. 2019-2020 ikasturtean Oihane Pereak, Miren Narbaizak, […]
Read More… from Gazte Sortegietan izena emateko epea zabalik
Poesia Orduak irailaren 9 eta 10ean, Donostian
Donostiako Euskal Jaietan urtero egin ohi duten bezala, Poesia Orduak ekimena antolatu dute Euskal Idazleen Elkarteak eta Donostia Kulturak Viktoria Eugenia Club aretoan. Bi saio izango dira irailaren 9an eta 10ean, arratsaldeko 19:30ean. Egunero hasten delako eleberriaren 50. urteurrenean, Ramon Saizarbitoriaren obra osoko zati hautatuen irakurraldi musikatua egingo da irailaren 9an, Egunero hasten den musika […]
Read More… from Poesia Orduak irailaren 9 eta 10ean, Donostian
21 euskal ekoizpen izango dira Donostiako 67. Zinemaldian
Agur Etxebeste! filma (argazkian) Euskal Zinemaren Irizar Sarirako lehiatuko da. Jose Maria Lara Txepe ekoizleari emango diote Zinemira saria Hamazazpi film luzek, film ertain batek eta hiru film laburrek osatuko dute 67. Donostia Zinemaldian hautatutako euskal ekoizpena. Sail Ofizialean, News Directors, Zabaltegi-Tabakalera, Perlak, Culinary Zinema eta Zinemira sailetan, eta euskal zinemaren eta EITBren galetan ikusi ahal […]
Read More… from 21 euskal ekoizpen izango dira Donostiako 67. Zinemaldian
