Benito Ansola Sarirako lanak aurkezteko epea luzatu da irailaren 20ra arte

Proiektuak aurkezteko epea irailaren 20ra arte izango da. Profesionalizaziorako bidean lagundu eta euskarazko zinemagintzari ekarpena egitea du xede Benito Ansola sariak, irabazleak, 3.000 euroko saria jasotzeaz gain, Lekeitioko Euskal Zine Bileran estreinatuko baitu bere proiektua. Aurreko lau edizioetan sari hau jaso duten sortzaile gazteek, ibilbide oparoa egin dute ikus-entzunezkoen ekoizpenean. Horren adibide da azken edizioa […]

Read More… from Benito Ansola Sarirako lanak aurkezteko epea luzatu da irailaren 20ra arte

Irailaren 20an hasiko da Taldekako Xilaba, Itsasun

34 bertsolarik parte hartuko dute txapelketan. Iazko txapelketaren arrakasta ikusirik eta bertsolarien beharrei erantzuteko asmoz, Bertsularien Lagunak elkarteak Taldekako Xilaba antolatuko du aurten ere. 34 bertsolari aritu eta hasi berri bilduko dira irailaren 20an Itsasun hasiko den txapelketa honetan eta azaroaren 16an bazkari handi batekin amaituko da Izturitzen. Lehen fasean bederatzi saio izango dira, ondoren […]

Read More… from Irailaren 20an hasiko da Taldekako Xilaba, Itsasun

‘Emakumeak eta Euskal Pilota’ erakusketa ikusgai Simon Bolivar Museoan

Erakusketa urriaren 27ra arte bisitatu ahal izango da Ziortza-Bolibarko museoan. Gaurtik aurrera egongo da ikusgai Emakumeak eta euskal pilota erakusketa Ziortza-Bolibarko Simon Bolivar Museoan eta inauguraziorako propio Emakumea eta euskal pilota: iragana eta orainaldia izeneko hitzaldia eskainiko dute Arantza Pereda erakusketaren komisarioak eta Leire Etxaniz esku pilota Master Cup-aren 2019ko irabazleak, 12:00etan. Pilota mundu osoan […]

Read More… from ‘Emakumeak eta Euskal Pilota’ erakusketa ikusgai Simon Bolivar Museoan

[BIDEOA] Orgen festa Baztanen

Zigako orgak eskuratu du Baztandarren Biltzarrako orgen desfileko lehendabiziko saria. Eguraldiak lagundu zuen atzo Elizondon eta urtero bezala, Baztan bailara osatzen duten hamabost herriek euren orgak xehetasun osoz apainduta atera zituzten kalera, jende andanaren aurrean. Bestaren muina izaten dira orgak, hauen bidez herri bakoitzeko kezkak eta aldarrikapenak azaltzen dituzte; herri bakoitzeko xoko eta herritarren izana […]

Read More… from [BIDEOA] Orgen festa Baztanen

Agurtzane eta Ion Elustondok ‘Bizirik dauden eskuak’ diskoaren aurkezpen kontzertua eskainiko dute gaur, Legazpin

Agurtzane eta Ion Elustondok Bizirik dauden eskuak diskoaren aurkezpen kontzertua eskainiko dute gaur, Legazpiko Agirre Etxeberri parkean, 19:00etan. Anai-arrebak ez ezik, oholtza gaineko bikotea dira aspalditik Agurtzane eta Ion Elustondo. Bizirik dauden eskuak izenekoa bigarren lana dute, eta Elkar argitaletxearen eskutik ikusi du argia. Euren ingurune naturala erromeriak dira, soinua eta panderoa lagun, jairik jai. […]

Read More… from Agurtzane eta Ion Elustondok ‘Bizirik dauden eskuak’ diskoaren aurkezpen kontzertua eskainiko dute gaur, Legazpin

Sortzaile euskaldunak Edinburgoko Fringe eta Book Festival jaialdietan

Abuztuan zehar, Edinburgh Festival Fringe munduko arte eszenikoen topagunerik handienean, antzerkia eta dantza garaikide nahiz tradizionala erakutsiko dituzte hainbat euskal konpainiek. Horrez gain, abuztuaren 10etik 18ra bitartean, hainbat euskal idazlek euren lanak aurkeztu eta literaturaren inguruko hainbat solasaldi eta ekitalditan parte hartuko dute Edinburgh Book Festival jaialdian. Bi ekintza hauek, Eskozian garatzen ari den #ScotlandGoesBasque ekimen kulturalaren udarako sasoian kokatzen dira. […]

Read More… from Sortzaile euskaldunak Edinburgoko Fringe eta Book Festival jaialdietan

‘El que fuma, bebe y canta’ proiektua aurkeztu dute Sarrionandiak, Ray Fernandezek eta Aristides Hernandezek

Canciones de Ray Fernandez: El que fuma, bebe y canta hiru sortzaileren arteko elkarlana da. Fernandezen letrak, batetik, Aristides Hernandez Ares-en ilustrazioak, bestetik, eta Sarrionandiaren hitzaurrea, azkenik. Hirurek bat egin dute kaleetan eta bizitzan, hitzetan eta ametsetan, eta kresal eta ron usainaz gain, ia dantzagarria den proiektu horretan elkartu egin dira. Liburua argitaratu ahal izateko, […]

Read More… from ‘El que fuma, bebe y canta’ proiektua aurkeztu dute Sarrionandiak, Ray Fernandezek eta Aristides Hernandezek

Irailaren 14an hasiko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa, Oñatin

(Informazioa eta argazkia: bertsozale.eus) 48 bertsolarik hartuko dute parte. Saioetarako sarrerak irailaren 2an jarriko dira salgai . Denetara hamasei saio izango ditu irailaren 14an Oñatiko Santa Ana antzokian hasi eta abenduaren 14an Donostiako Illlunben amaituko den 2019ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak. 48 izango dira parte hartuko duten bertsolariak, horietatik 34k maiatzean jokatu zen Gipuzkoa Bertsotan sailkapen […]

Read More… from Irailaren 14an hasiko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa, Oñatin

Mayi Pelot idazlearen ‘Miren’, ‘Boga’ eta ‘Feedback’ ipuinak entzungai

Mayi Pelot (Talença, Okzitania, 1947)  idazlearen Biharko oroitzapenak bildumako Miren, Boga eta Feedback dira Xerezaderen artxiboan entzungai dauden ipuinak, Ana Morales eta Jasone Larrinagaren ahotsetan. (Lotura honetan entzun daitezke) Lanbidez irakasle, idazlea ere bazen Pelot. Maiatz taldean hastapenetik agertu zen, eta aldizkariaren sorreran parte hartu zuen. Euskaraz ipuin futuristak idazten aitzindarietako bat izan zen, eta […]

Read More… from Mayi Pelot idazlearen ‘Miren’, ‘Boga’ eta ‘Feedback’ ipuinak entzungai