‘Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoa’ (EHHE-200) aurkeztu du Euskaltzaindiak

200 hitz-familia eta ia 2.600 sarrera eta azpisarrera eratu dira, 100 inguru ondare zaharreko oinarriekin, eta beste horrenbeste mailegatuekin. Momentuz, paperean editatu da; aurrerago izango da euskarri digitalean. 2009ko Barne jardunaldietan hartu zuen Euskaltzaindiak Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoa abiatzeko erabakia. Horretan aritu da 2010eko hasieratik Julen Manterolak eta Iñaki Segurolak osatutako lantaldea, Joseba Lakarraren zuzendaritzapean; azken bizpahiru […]

Read More… from ‘Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoa’ (EHHE-200) aurkeztu du Euskaltzaindiak

Joseba Tapiak irekiko du aurtengo Musikaire jaialdia Elorrion

Elorrion, udan, kultura kalera irteten dela diote Musikairekoek, ez ohiko jaialdia da honakoa, musika, dantza eta antzerkia aire librean uztartzen duena. Antolatzaileen arabera, programa, mazedonia baten modukoa da. Honetan osagai oso ezberdinak nahasten dira, “beti erakargarriak eta kalitatezkoak”; nahasten dira baita arte motak eta jatorriak ere eta zerbitzaten da aire irekian. Horregatik Elorrio musikaz gozatzeko […]

Read More… from Joseba Tapiak irekiko du aurtengo Musikaire jaialdia Elorrion

‘Galdu genuen hiria’ argazki erakusketa ikusgai Donostiako Okendo Kultur Etxean

Berrehun eraikin ingururi buruzko informazioa ematen da 800 irudiren bitartez. Galdu genuen hiria erakusketak 1950etik gaur egunera arte Donostian eraitsi diren eraikinei buruzko dokumentazio grafikoa biltzen du. Ancora Elkarteak antolatu du eta bere esanetan, “Donostiar askok lotura emozionala dute hiriko eraikin historikoekin eta, ondorioz, interes publikoaren eta espektatiba pribatuen arteko talka sortzen da ondare horren […]

Read More… from ‘Galdu genuen hiria’ argazki erakusketa ikusgai Donostiako Okendo Kultur Etxean

Euskaraldiaren simulakroa egingo dute zazpi egunez, Lautadan

Aurten, Lautadan, 2020ko Euskaraldiaren simulakro txikia egingo dutela iragarri dute, zazpi egunez Euskaraldia simulatuz: urriaren 21etik 27ra. Simulakroan, 2018ko Euskaraldian bezala, ahobizi edo belarriprest izaten jarraituko dute, etxekoekin, ezagunekin, lankideekin, lagunekin eta ikaskideekin, eta edizio berri honetan entitateek sortuko dituzten arigune berrietako kide guztiekin. “Ariguneetan belarriprest eta ahobizi izatea askoz errazagoa da, arigunetan kide guztiek […]

Read More… from Euskaraldiaren simulakroa egingo dute zazpi egunez, Lautadan

Martxan da Bilboko Kalealdia

Bilboko Kalealdiak bere 20. edizioa ospatuko du aurten, eta antolatzaileek aurreratu dutenez, “kalitate maila bikaina eta aniztasuna erakusten dituen programazioarekin egingo du”, izan ere, kaleko arte eszenikoen nazioarteko panoraman lehen mailan dauden zenbait konpainiaren proposamen berrienak bilduko ditu. Uztailaren 1etik 7ra 80 emanaldi izango dira. Horietako asko, Casilda Iturrizar Parkean izango dira. Aurtengo edizioan ere […]

Read More… from Martxan da Bilboko Kalealdia

EuskarAbentura 2019 espedizioa martxan da

121 parte-hartzaileak hiriburuetatik atera diren autobusetan iritsi ziren atzo, Euskal Herriko bazter ezberdinetatik, Maulera. Zuberoako hiriburua izan baita EuskarAbentura 2019 espedizioaren abiapuntua. Bertako JaiAlaien pasako zituzten atzoko harrera-eguna eta gaua, eta gaur Pagolarantz abiatuko dira. Hasi da EuskarAbentura 2019 espedizioa Euskal Herria oinez zeharkatuko duten 121 gazteek eta hauekin batera esperientzia nomada biziko duten xerpa-, […]

Read More… from EuskarAbentura 2019 espedizioa martxan da

Gaur abiatuko da Gasteizko ‘Kortxeak & krispetak’ zikloa

Musika eta zinema uztartzen dituen Kortxeak & Krispetak zikloak bost urte bete ditu eta gaurtik ostiralera bitartean, hiru ikus-entzunezko eta kontzertu bat eskainiko ditu. Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxearen eskutik antolatutako ekimenak dira. Zikloa LOU, dantzan jo ta ke, oinak lehertu nahian izeneko dokumentalarekin abiatuko da gaur, 19:30etik aurrera. Film honek 80. hamarkadan euskal rock-ak izan […]

Read More… from Gaur abiatuko da Gasteizko ‘Kortxeak & krispetak’ zikloa

Hutsik geratu da 2019ko Mikel Zarate saria

Haur literatur lan berriak sortzeko eta idazleen lana bultzatzeko helburu duen Mikel Zarate saria eman gabe geratu da aurten. Horrela erabaki du Miren Agur Meabek, Leire Bilbaok eta Xabier Mendigurenek osaturiko epaimahaiak, aurkeztutako lanek kalitate nahikorik ez dutelakoan. Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak sortu zuten saria 2010ean, Mikel Zarate kultur sustatzaile lezamarraren omenez. Hamar urteko […]

Read More… from Hutsik geratu da 2019ko Mikel Zarate saria

Jokin Mitxelena hautatu dute Nekatoeneako egonaldia egiteko

Euskal literatura indartzeko beste urrats bat emateko amoz, datorren udazkenean Jokin Mitxelena ilustratzailea Abadiako eremura joango da istorio berri bat garatzeko. Mitxelena ilustratzaile bezala ezagutu dugu hainbat urtez, baina denboratxo bat bada idazketan ari dela eta Nekatoenean egingo duen lau asteko egonaldian, Puka txakurraren istorio bat osatzeko proposamena aurkeztu du, zortzi urte inguruko haurrei zuzendua. […]

Read More… from Jokin Mitxelena hautatu dute Nekatoeneako egonaldia egiteko

Wikipediako 29. hizkuntza da euskara

Euskarazko Wikipediak 336.000 artikulu ditu gaur eta iaz 30.000.000 bisita izan zituen. Artikulu kopuruaren arabera, Euskarazko Wikipedia 29 postuan dago, turkiera eta armenieraren aurretik. Bi urte igaro dira Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak eta Eusko Jaurlaritzak euskarak Wikipedian duen presentzia hobetzeko hitzarmena sinatu zutenetik. Ordutik hona, 2.500 ikasle inguruk ia 800 artikulu berri sortu dituzte Euskarazko […]

Read More… from Wikipediako 29. hizkuntza da euskara