Lumi elektro-pop bikoak lehen lan luzea kaleratu du: ‘Itzal zikinak’

Donibane Lohizuneko Lumi taldeak bederatzi kantuz osatutako lehen luzea plazaratu du gaur, Itzal zikinak ( Moï Moï Records) izenpean. Elektro-pop bikoa osatzen dute Nahia Zubeldia abeslari eta gitarra jotzaileak eta Manu Matthys elektro ekoizleak. Elkarrekin folk musikan eta musika elektronikoan egindako bideak batu, aurretik Unama eta Odei taldeetan aritutakoak dira bi musikariak, eta soinu elektronikoarekin […]

Read More… from Lumi elektro-pop bikoak lehen lan luzea kaleratu du: ‘Itzal zikinak’

Altzoko Handiari buruzko liburua ondu du Luis Angel Sanchezek

XIX. mendearen erdialdera Europan bizi izan zen erraldoirik ezagunena aztertzen du Luis Angel Sanchez (Madril, 1962) Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko irakasle eta historian doktoreak Altzoko Handia. Euskaldun mitiko bat (nahiz guztiz erreala) XIX. mendeko Europan izeneko liburuan. Migel Joakin Eleizegi Ateaga (1818-1861). Ziurrenik 2,42 metro garai izatera heldu zela azaltzen du Sanchezek liburuan eta, hala, “sekula […]

Read More… from Altzoko Handiari buruzko liburua ondu du Luis Angel Sanchezek

Sistemak euskal hiztunen kontra egiten jarraitzen du

(Informazioa: Behatokia.eus) ‘Hizkuntza Eskubideak Euskal Herrian 2018an’ txostenak jasotzen duen edukiaren berri eman du Garbiñe Petriati Behatokiko zuzendariak Bilbon eta gogoratu duenez, “txostena herritarrek Euskararen Telefonoaren bitartez eta Akuilari aplikazioaren bitartez Behatokiari helarazten dizkioten bizipenekin osatzen da; izan kexa edo zoriona”. Hizkuntza-eskubideen alorrean 2018. urteari dagokionez “urtez urte errepikatzen ari garena errepikatu beharrean gaude baita […]

Read More… from Sistemak euskal hiztunen kontra egiten jarraitzen du

Fito Rodriguezek toponimian oinarritutako ‘Izendegi hutsa’ poesia liburua kaleratu du

Toponimian oinarritutako ia ehun poema idatzi eta bildu ditu Fito Rodriguez (Gasteiz, 1955) EHUko irakasle eta idazleak Izendegi hutsa liburuan. Testu laburrak dira denak, alfabetikoki ordenatuak, Aramaiotik Zuhatzura. “Araba ez da alaba ez semea, baina Gorka Knörrek Araba, zazpigarren alaba kantatu zuen, eta horrenbestez Araba hitzak toponimo hutsa izateari utzi zion. Etxahun-Irurik Agur Zuberoa sortu zuen eta Agur Zuberoa […]

Read More… from Fito Rodriguezek toponimian oinarritutako ‘Izendegi hutsa’ poesia liburua kaleratu du

Poltsiko antzerkiaren sorkuntzarako X. deialdia zabalik irailaren 26a arte

Donostia Kulturak poltsiko antzerkiaren alorrean euskarazko sorkuntza bultzatzeko hamargarren proiektu deialdia antolatu du. Irailaren 26ra arte eman dute proiektu berriak aurkezteko epea. Poltsiko Antzerkiaren, eta orokorrean, formatu txikiko antzerkiaren inguruan euskarazko lanen eskaintza urria izaten dela diote ekimenaren antolatzaileek. Hala, “askotan Poltsiko Antzerkiko programatzaileek arazoak izan ohi dituzte euskarazko obrak programatzeko”. Errealitate hori ikusita, alor […]

Read More… from Poltsiko antzerkiaren sorkuntzarako X. deialdia zabalik irailaren 26a arte

21 musika taldek girotuko dute Flamenka gunea Donostiako Aste Nagusi Piratan

Informazioa eta argazkia:.donostiakopiratak.eus Rock, pop, punk, ska, hip-hop, dancehall, reggae edota folk doinuak izango dira entzungai Flamenkako gauetan, abuztuak 10etik 17ra bitartean. Aurten ere, Donostiako Piraten erronka nagusia agertokietan sarritan murritza den emakumeen presentzia indartzea izan da. Donostiako Piratek eratutako jai eraldatzaile, euskaldun eta parte-hartzaileetan, musika egitarauak leku nabarmena izango du aurtengoan ere. Geroz eta emakume […]

Read More… from 21 musika taldek girotuko dute Flamenka gunea Donostiako Aste Nagusi Piratan

IrtenBidetik AlternatiBATU eguna antolatu dute larunbatean, Lasarte-Orian

Gaur egungo kontsumo ereduari eta sistema kapitalista indibidualistaren aurrean, bestelako alternatibak martxan jartzeko eta daudenak ezagutarazteko asmoz, Lasarteko hainbat sektoretako herritarrak elkartu eta IrtenBidetik AlternatiBATU eguna antolatu dute, biharko, hilak 22. Egun osoko egitarauari hasiera emateko, ibilbide bat antolatu dute herritik zehar, bertan hainbat geldialdi egingo dira eta hauetako bakoitzean gai desberdinak landuko dituzte: elikadura […]

Read More… from IrtenBidetik AlternatiBATU eguna antolatu dute larunbatean, Lasarte-Orian

50 musikarik hartuko dute parte bihar, Baionako Musikaren Bestan

Bihar, ekainak 21, Baiona Handia, Baiona Ttipia eta San Izpiritu auzoek 22. Musikaren Besta hartuko dute. Udari ongietorria emateko, hiri barne tradizionaleko plaza eta karrikak jazz, rock, klasikoa, hip-hop, ohiko eta elektro musika, dantza eta abesbatza tradizionalekin beteko dituzte. Denetara 50 izango dira parte hartuko duten artistak, horien artean, Huntza eta Anje Duhalde. Antolatzaileen arabera, […]

Read More… from 50 musikarik hartuko dute parte bihar, Baionako Musikaren Bestan

Sandra Labastieren ‘Tximeleten eternitatea’ liburua euskaratu dute

Jaungoikoak hautatuen poztasun bitxiak arakatzen ditu Sandra Labastieren ‘Tximeleten eternitatea’ (Alberdania) eleberriak, eta neskatila baten ahots xaloaz mintzo zaigu giza kondizioari dagozkion obsesio eta beldurrez, baina baita  itxaropenik gabeko bizitza batean aurrera –eta argirantz– egiteko gaitasunaz ere. Gizadiaren azkena izatekoa den urtearen aroak pasatzen dira hamahiru urteko neskatila baten begien aurrean. Bibliaren araberakoa du eguneroko […]

Read More… from Sandra Labastieren ‘Tximeleten eternitatea’ liburua euskaratu dute

Ibil bedi taldeak lehen diskoa kaleratu du: ‘Berandu baina garaiz’

Ibai Osinaga (ahotsa, gitarra), Amets Aranguren (saxofoia, pianoa, koruak) Areta Senosiain (biolina, koruak) Eder Escalera (bateria) eta Javier Larrañeta (baxua) musikari nafarrek osatzen dute Ibil Bedi taldea. Pop eta rock doinuz jantzitako zortzi abestiz osatutako diskoa kaleratu dute Berandu baina garaiz izenpean. Boskoteak Amorotoko Musikorta estudioan grabatu dute diskoa, joan den maiatzean, Xabi Navarro Jota […]

Read More… from Ibil bedi taldeak lehen diskoa kaleratu du: ‘Berandu baina garaiz’