Azkue Ikastolak laguntza ekonomikoa eskatu du euriak Ibilaldia zapuztu duelako

(Argazkia: Ibiladia.eus) Eguraldiak urtebeteko lana zapuztu duela diote antolatzaileek, “urte guztia daramagu ilusioz lanean gaurko eguna aurrera ateratzeko”. Ibilaldi batean inoiz batu den diru kopuru txikiena bildu du aurtengo Ibilaldiak. ‘Minimo historikoa’ ezarri du eta, are gehiago, zorpetuta utzi du Lekeitioko Azkue ikastola, “euskal komunitatearen laguntza behar dugu”. Segurtasuna bermatzeko asmoz, atzo goizean 4.gunea bertan […]

Read More… from Azkue Ikastolak laguntza ekonomikoa eskatu du euriak Ibilaldia zapuztu duelako

‘Hariak’ sentikaria estreinatuko dute gaur, Zarautzen

Yoseba Peña idazlearen Hariak eleberrian oinarrituta, izen bereko sentikaria estreinatuko dute gaur Zarauzko Modelo aretoan, 20:30ean. Peñak berak, Iraia Eliasek, Rafa Ruedak, Agurtzane Gurrutxagak, Oihana Leundak eta Ekain Albitek sortu dute obra eta honako galdera hau hartu dute abiapuntu modura: “Gure amama eta gure ama zerk batzen zituen?”. Peñak iazko azaroan argitaratu zuen Hariak eleberria, […]

Read More… from ‘Hariak’ sentikaria estreinatuko dute gaur, Zarautzen

‘Moio. Gordetzea ezinezkoa zen’ liburua argitaratu du Kattalin Minerrek

Moio. Gordetzea ezinezkoa zen (Elkar) izenpean, Aimar Elosegi Ansa hernaniar gazte transexualaren bizitzari eta heriotzari buruzko kazetaritza-lan mamitsua egin du Kattalin Miner (Hernani, 1988) idazle eta kazetariak. Minerrek lagun mina eta herrikidea zuen Elosegi Ansa eta gertutik bizi izan zuen gaztearen heriotza, orain dela hamabi urte. Egileak suizidioa eta transexualitatea lotu zituen gertakari hura aztertzen […]

Read More… from ‘Moio. Gordetzea ezinezkoa zen’ liburua argitaratu du Kattalin Minerrek

‘Zerukotik lurrekora’ zikloa antolatu du Argiak

Argazkia: Dani Blanco, argia.eus-en bidez Ehun urte dira Argia aldizkariak bere lehenengo alea kaleratu zuenetik, 1919an izan zen hori Zeruko Argia izenpean. Mende oso bateko ibilbidea ospatzeko asmoz, Zerukotik lurrekora ziklo berezia antolatu dute maiatzaren 21etik 28ra bitartean. Jardunaldiak Donostiako San Telmo Museoan aurkeztu dituzte eta bertan egongo dira ikusgai duela ehun urteko aldizkariaren aurreneko […]

Read More… from ‘Zerukotik lurrekora’ zikloa antolatu du Argiak

Abian da Maiatzaldia kultur zikloa Iruñean eta Baionan

Baionako Maiatz Aldizkaria eta Zizpa Gaztetxea eta Iruñeko Zaldiko Maldiko eta Karrikiri elkarteek antolatutako bi hiriburuen arteko kultur zikloa da Maiatzaldia. Iruñea eta Baiona hirien arteko kultura harremanak sendotzeko asmoz, maiatzaren 7tik 30era bitartean egingo da Maitzaldia aurten. Maiatz Literatur aldizkaria Baionan argitaratzen da. Bere kolaboratzaile gehienak zonalde hartakoak izanda ere, euskaraz idazten duten Iruñerriko […]

Read More… from Abian da Maiatzaldia kultur zikloa Iruñean eta Baionan

Herri Haitada Ainhoan egingo da maiatzaren 18an

Argazkia: Erran.eus Sara, Urdazubi, Zugarramurdi, Etxalar, Bera eta Ainhoako herrien arteko harremanak bermatu eta euskara sustatzeko asmoz, sortu zen iaz Herri Haitada Saran, Izarrak errugbi taldearen eskutik. Aurten Ainhoan egingo da ekimena, maiatzaren 18an eta sei herrietako parte hartzaileak hamabi proba desberdinetan lehiatu beharko dira: oinezko lasterketa, mendi bizikleta, pilota, sukaldaritza, dantzak, bertsuak, euskal jokoak, […]

Read More… from Herri Haitada Ainhoan egingo da maiatzaren 18an

Liberoamerika argitaletxea, euskal idazle gazteen bila

Liberoamérica Iberoamerika osoan diharduen proiektu bat da, idazle gazteentzako topagune eta aukera izan nahi du argitaletxe modura. Besteak beste, hainbat herrialdetako emakumezko idazle gazteen lanak, zein bere hizkuntzatan, bildu dituen antologiaren bi edizio argitaratu ditu eta baita idazle gazte batzuen bakarkako lanak ere. Euskal Herrian Liberoamerika izenez ari dira lanean, eta proiektuaren barruan euskarazko literatura kaleratzen hasi nahi dutela iragarri dute. […]

Read More… from Liberoamerika argitaletxea, euskal idazle gazteen bila

‘Kazetaritza’ eta ‘Komunikazioa’ modalitateak izango ditu aurtengo Rikardo Arregi Sariak

Aurtengo Rikardo Arregi Kazetaritza Sariaren deialdia egin du Andoaingo Udalak, eta urtero moduan deialdiaren xehetasunak aurkeztu ditu Donostian emandako prentsaurrekoan. XXXI. edizioa da aurtengoa, eta berrikuntzaz beteta dator, bai edukiari dagokionez, eta baita formari dagokionez ere. Horrela, bada, bi sari izango dira: Kazetaritza saria eta Komunikazio saria. Gainera, aurten lehen aldiz, finalistak ere izendatuko dira, […]

Read More… from ‘Kazetaritza’ eta ‘Komunikazioa’ modalitateak izango ditu aurtengo Rikardo Arregi Sariak

Mintza Eguna Lapuebla de Labarcan izango da ekainaren 1ean

Euskal Herriko mintzalagunen festa nagusia egingo da ekainaren 1ean, Lapuebla de Labarcan. Euskaltzaleen Topagunea da ekimen honen antolatzailea eta euskaltzale guztiei luzatu nahi izan die gonbita, euskararen inguruan, jaiaz gozatzera etorri daitezen: “TÚtik Gura! Ongietorri Mintzalagunon mundura!” Izan ere, urtean zehar herri eta auzoetako Mintza taldeetan aritzen dira hainbat euskaltzale euskara praktikatzen, baina, antolatzaileen arabera, […]

Read More… from Mintza Eguna Lapuebla de Labarcan izango da ekainaren 1ean

Zinea.eus atariak zinema-kritikari gisa jarduteko lehiaketa martxan jarri du

Informazioa: Zinea.eus atariaren bidez Beste urte batez, zinemari buruz euskaraz aritzen den webguneak V. Kritika Lehiaketa martxan jarri du. Arduradunek diotenez, aurten ere, zinemari buruzko errepertorioa biribiltzeko asmotan, zinema-aretoetan ikusgai diren filmen kritikak argitaratzeko asmoa dute. Hori dela eta, zeregin horretaz arduratuko den laguna behar dute, “zineman jarduten duen norbait, ala besterik gabe, zinemazalea den […]

Read More… from Zinea.eus atariak zinema-kritikari gisa jarduteko lehiaketa martxan jarri du