Bihar hasiko da Bizkaiko Eskolarteko Txapelketa

Informazioa eta argazkia: Bertsozale.eus Bizkaiko eskolarteko bat-bateko txapelketa hastear dago. Bihar izango da lehenengo kanporaketa Deustuko Bidarte Kultur gunean, 17:00etatik aurrera. Lau kanporaketa jokatuko dira: • Maiatzak 7: Deustun, Bidarte kultur gunean, 17:00etan • Maiatzak 8: Durangon, Kurutziaga ikastolan, 17:00etan • Maiatzak 13: Lemoan, Jubilatuen gaineko aretoan, 16:30ean • Maiatzak 15: Getxon, Erromoko kultur etxean, […]

Read More… from Bihar hasiko da Bizkaiko Eskolarteko Txapelketa

Literaturia jaialdia, maiatzaren 10etik 12ra Zarautzen

Euskal literatura sustatzea du helburu urtero antolatzen den Literaturia. Larrabetzun sortu bazen ere, gaur egun Zarautzen egiten da jaialdi hau Literaturia Kultur Elkarteak antolatuta. Ekimenaren ardatza euskaraz sortutako edo euskarara ekarritako literatura da, herritik eta herrirako egina. Maiatzaren 10tik 12ra bitartean liburu-azoka, aurkezpenak eta solasaldiak, eta emanaldiak izango dira bertan: OSTIRALA 10 Modelo Aretoan: 18:30-19:30 […]

Read More… from Literaturia jaialdia, maiatzaren 10etik 12ra Zarautzen

Bertsogintzari buruz solasteko eta hausnartzeko saioak antolatu dituzte

Informazioa: Mintzola ahozko lantegia Bertsogintzaren inguruan solasteko plaza eskaintzen du Bertsolamintzak; eta, zentzu horretan, bertsogintza hainbat aldetatik begiratu eta haren inguruan ekarpenak egin eta hitz egiteko aukera izango da. Plaza, ordea, batetik bestera mugituko dutela iragarri dute antolatzaileek maiatza osoan zehar: maiatzaren 2an, 16an, 22an, 23an eta ekainaren 1ean izango dira Bertsolamintza jardunaldiak, Iruñean, Senperen, […]

Read More… from Bertsogintzari buruz solasteko eta hausnartzeko saioak antolatu dituzte

Xiru festibala egingo dute asteburu honetan Gotaine-Irabarne eta Altzürükü herrietan

(Argazkia: Iparraldeko Hitza: Nora Arbelbide) Ostiraletik hasita, igandera arte luzatuko da aurtengo Xiru festibala Zuberoako Gotaine-Irabarne eta Altzürükü herrietan. Herri batetik bestera izango du lematzat jaialdiaren 30. edizio honek. Abotia elkarteak antolatutako egitasmoak musika, dantza, antzerkia eta artea uztartuko ditu hiru egunez. Hemen aurten izango diren emanaldietako batzuk: Aeham Ahmad musikari palestindar errefuxiatua Dantzaz Konpainia: […]

Read More… from Xiru festibala egingo dute asteburu honetan Gotaine-Irabarne eta Altzürükü herrietan

Gara egunkariaren aldeko festa antolatu dute Donostian

Urtarrilean eman zuten jakitera Gara egunkariak hiru milioi euro ordaindu beharko ziola Gizarte Segurantzari Egin-en zorra kitatzeko. Iñaki Soto Gara egunkariko zuzendariak azaldu zuenez, egunkariak akordio bat erdietsi zuen Gizarte Segurantzarekin, zeinaren arabera sei hilean behin milioi erdiko ordainketak egingo zizkioten erakundeari. Bidegabekeri honi aurre egiteko asmoz, hainbat ekimen martxan jartzen hasi dira eta horietako […]

Read More… from Gara egunkariaren aldeko festa antolatu dute Donostian

Olatu Talka jaialdia maiatzaren 31tik aurrera, Donostian

Maiatzaren 31n eta ekainaren 1ean eta 2an izango da Donostiako  Olatu Talka jaialdia eta dagoeneko, egitaraua osatuko duten ekimenak ezagutzera eman dituzte. Lehenengo xehetasunak diren arren, jaialdi sendoa, anitza, irekia eta parte hartzailea aurreikusten da, antolatzaileen arabera. 10. urteurrena izanda, jaialdiak osatutako ibilbidea azpimarratu nahi izan da eta horrek Alderdi Ederren jarriko den gunean izango […]

Read More… from Olatu Talka jaialdia maiatzaren 31tik aurrera, Donostian

“Harrigarria izan da ikustea Korrikak gizartean eragiten duen pasioa”

21. Korrika amaituta balorazioa egiteko ordua heldu da. Asier Amondok, Korrikaren arduradunak, eta Mertxe Mugikak, AEKren Koordinatzaile Nagusiak, 21. Edizio honen lehendabiziko balorazioa egin dute, AEKren Artezkaritza Kontseiluarekin batera. Amondoren hitzetan, “argiki ikusi den bezala, 21. Korrika oso arrakastatsua izan da, bai hiriburuetan eta baita eskualde jendetsuenetan, zein herri txikietan ere; Euskal Herri osoan, alegia, […]

Read More… from “Harrigarria izan da ikustea Korrikak gizartean eragiten duen pasioa”

Sopelako Esaera Zaharren XXVI. Txapelketa, maiatzaren 4an

Maiatzaren 4an (larunbata) egingo da Sopelan, AEKren eskutik, Esaera Zaharren Txapelketaren 26. edizioa. Ohi bezala, atsotitzak, bertsoak, tabernak, musika eta euskara nahastuko dira bertan, goizetik hasita eta arratsaldera arte. Aurten, gainera, Arrate Illaro eta Beñat Gaztelumendi bertsolariek parte hartuko dute. Antolatzaileek dei egin dute jendeak txapelketan parte hartu dezan: “Benetan egun ederra pasatu nahi baduzue, […]

Read More… from Sopelako Esaera Zaharren XXVI. Txapelketa, maiatzaren 4an

‘Denok Gara Google’ eleberria argitaratu du Xabier Etxaniz Rojok

Xabier Etxaniz Rojok (Pasaia, 1971) bere azken eleberria aurkeztu du Erein argitaletxearen eskutik. Denok Gara Google izenburupean, liburu honetako protagonistak bila dabiltza. Horietako bat eguzki-lore baten azpian ezkutatzen den emakume baten bila dabil, adibidez; beste bat, berriz, iraganeko mamu baten peskizan ari da. Badakite zer bilatu nahi duten. Ez dakite nola. Badakite zer bilatu nahi […]

Read More… from ‘Denok Gara Google’ eleberria argitaratu du Xabier Etxaniz Rojok

Maialen Lujanbiok plazaratu du lekukoaren barnean iritsitako testua

Gasteizko Andre Maria Zuriaren plaza jendez gainezka zegoela, heldu zen aurtengo mezuaren egilea. Maialen Lujanbiok lekukoaren barnean iritsitako testua plazaratu zuen, Garestik atera eta hamaika egunetara. KLIKA! SISTEMA ERAGILEAN 21. KORRIKAn eskuz esku joan den lekukoaren barruko mezu gogoangarriak azpimarratu du euskara ez dela euskararen gauzetarako aplikazioa. Euskarak behar du herri honen Sistema Eragilean. Hori […]

Read More… from Maialen Lujanbiok plazaratu du lekukoaren barnean iritsitako testua