Euskal antzerkia Gasteizera hurbiltzeko, Zurrunbilo jaialdia asteburu honetan

Argazkia: Zazpi senideko   Hurrengo ostiralean, hilak 12, Zurrunbilo jaialdiak ateak irekiko ditu Gasteizeko Baratza aretoan. Hiru egunez, igandera arte, hain zuzen ere, euskal arte eszenikoen inguruko jaurdunaldi profesional hauetan, programatzaile eta euskal antzerkiaren inguruko agenteek parte hartuko dute. Baratza aretoak eta Atx Teatroak elkarlanean bultzatutako jaialdia da Zurrunbilo. Egitaraua: Apirilak 12 19:00-  Inondik inora, Benetan be […]

Read More… from Euskal antzerkia Gasteizera hurbiltzeko, Zurrunbilo jaialdia asteburu honetan

Maiatzaren 4an hasiko da Gipuzkoa Bertsotan

Udazkenean hasiko da 2019ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa. Aurretik, ordea, hitzordu garrantzitsua izango dute bertsozaleek: Gipuzkoa Bertsotan, txapelketarako sailkapen fasea. Sailkapen fase bat baino gehiago da Gipuzkoa Bertsotan. Antolatzaileek diotenez, Gipuzkoan bertsolaritzak bizi duen osasunaren isla da, besteak beste, bertso eskoletan, hezkuntza arautuan, plazetan zein lehiaketa eta sariketetan bizi dugun emankortasunaren erakuslea. Maiatzaren 4tik 25era, 14 […]

Read More… from Maiatzaren 4an hasiko da Gipuzkoa Bertsotan

Historiaurreko aztarnategi bat aurkitu dute Getxoko Punta Begoñan

Punta Begoñan egindako kanpaina arkeologikoak ezusteko aurkikuntza bat ekarri du; historiaurreko aztarnategi baten arrastoak azaldu dira. Honi esker, datu gehiago eduki ahal izango ditugu Euskal Herriko historiako garai ezezagunenetariko bati buruz. “Horrelako ezaugarriak dituen aurkikuntza baten aurrean zuhurtzia izan behar da, eta ikerketa lanak zorroztasunez egin behar dira. Bada, horrek laborategiko lan intentsua eskatu du, […]

Read More… from Historiaurreko aztarnategi bat aurkitu dute Getxoko Punta Begoñan

Gasteizen egingo dute Korrikaren azken jaia, igandean

Gasteizeko Andre Mari Zuriaren plazan bukatuko da Korrikaren edizio honen 2.500 kilometroko ibilbidea, hilaren 14an. Arabako hiriburu osoa zeharkatu ondoren, Dato kaletik sartuko da karabana koloretsua plazan. Amaiera ekitaldia bertan izango da; eta segidan, bertaratutakoei helduko zaie festarako tenorea. Hilaren 14ko bukaera-egun handia aurkezteko egin dute prentsa-agerraldia Korrikaren arduradunek. Nabarmendu nahi izan dute Gasteiz eta […]

Read More… from Gasteizen egingo dute Korrikaren azken jaia, igandean

Esther Ferrerri eskainitako ‘2, 3, 5, 7, 11, 13, 17, 18, 23..’ erakusketa Tabakaleran

Argazkia: Michel Vogel Esther Ferrer artistari (Donostia, 1937) eskainitako mostra zabal batekin zabaldu du Tabakalerak erakusketa-areto berria. Laurence Rassel eta Mar Villaespesa komisario dituen erakusketa-proiektuak aretoa gune bizi bat bezala lantzea du helburu. Hori horrela, zenbaki lehenen inguruko lanetan eta Ferrerrek bere ibilbide oparoan zehar egin dituen ekintzetan eta horien aldaeratan oinarritzen da nagusiki ostiralean […]

Read More… from Esther Ferrerri eskainitako ‘2, 3, 5, 7, 11, 13, 17, 18, 23..’ erakusketa Tabakaleran

“Sormen begirada anitza, landua eta kalitate handikoa” Loraldia jaialdian

Loraldia jaialdiaren bosgarren edizioa amaituta, balantzea egiteko ordua heldu zaie arduradunei. Erronkaz beteriko edizioa izan dela diote: produkzio propio gehiago sortu dituzte, Euskal Herriko beste hiriburutara zabaldu dute festibala, arte kale-erakusketa bat ere antolatu dute… “Hogeita bi jardunetan zehar Loraldiak gure kulturaren iruditeria berritzailea plazaratu du arrakasta handia lortuz”. Festibalean parte hartu duten sortzaileen lanek […]

Read More… from “Sormen begirada anitza, landua eta kalitate handikoa” Loraldia jaialdian

Jose Luis Zumeta margolariaren artelanak Bilbon ikusgai

Argazkiak: Usoa Zumeta eta Lumbreras galeria Azken bi urte hauetan, Jose Luis Zumetak egindako artelanak bildu ditu Bilboko Juan Manuel Lumbreras galeriak. Denetara 32 lan dira gaurtik hasita, maiatzaren 11ra arte ikusgai egongo direnak: 12 tenpera eta 20 olio, horietatik 10 neurri handikoak dira. Usurbilgo margolariak azkar margotzeko ohitura du, senari kasu eginda eta arrazionaletik […]

Read More… from Jose Luis Zumeta margolariaren artelanak Bilbon ikusgai

Argazkilaritza Oñatitik mundura

Argazkia: Antolatzaileak Elisa Gallego eta Antonio Guerra sortzaileekin Erakusketak, tailerrak eta hainbat ekimen bildu ditu aurten Argi Festibalak. Bihar, apirilak 5, emango diote hasiera eta maiatzaren 19ra arte luzatuko da Oñatin eta baita Arantzazuko Gandiaga Topagunean ere. Jaialdi honetan, argazkigintza garaikidearen sorkuntza eta zabalkundea sustatzea dute helburu eta, era berean, ikusizko kulturatik pentsamendu kritikoa indartu […]

Read More… from Argazkilaritza Oñatitik mundura

Miren Amurizak ‘Basa’ eleberria argitaratu du

Igartza Saria irabazi zuen iaz Miren Amurizak (Berriz, 1990), Paperezko txoriak izenarekin aurkeztu zuen proiektuarekin. Urtebete beranduago berriz, Basa (Elkar) aukeratu du elaberriaren izenburu gisa. Helduentzako lehen liburua du Amurizak, aurretik haur eta gazte literaturako hainbat lan idatzi ditu. Sabina Gojenola da Basa eleberriko protagonista nagusia. 80 urteko emakume baserritarra, nortasun handikoa eta zaintzari lotutako gatazka […]

Read More… from Miren Amurizak ‘Basa’ eleberria argitaratu du

Korrikarako prest da Gares

Garesen emango ditu lehenengo pausuak Korrikak, arratsaldeko 17:00etan abiatuko da eta Euskal Herri osotik 2.560 kilometro egin ostean Gasteizera iritsiko da, apirilaren 14an. Egun osoko jaia prestatu dute Izarbeibarreko herritarrek 21. Korrikari hasiera emateko. Dianekin esnatu da Gares, eta goizean hainbat ekimenek alaituko dute eguna herri bazkariaren aurretik. Plazan izango da hasiera ekitaldia 16:30etik aurrera, […]

Read More… from Korrikarako prest da Gares