Bosgarren txapela eskuratu du Gorritikoak, Eneko Lazkozekin buruz burukoa jokatu eta gero. Bertsolaritzaren alde lan eskerga egin duen Joxema Leitzak jantzi dio txapela irabazleari. 1.350 lagun elkartu ziren larunbatean Iruñeko Anaitasunan, 2019ko Nafarroako Bertsolari Txapelketako azken hitzordua bertatik bertara jarraitzeko. 15:30ean zabaldu zituzten aretoko ateak, eta eserlekuen urdin-laranjak ezkutatu ahala, 17:00etan oholtzaratu ziren bertsolariak: Joanes […]
Kategoria: Gaiak
Haurrentzako Hartza Altzoan festibala egingo dute asteburu honetan Ezpeletan
Herri Soinu taldeak Hartza Altzoan jaialdia antolatu du asteburu honetarako Ezpeletan. Haurrei zuzendutako festibalaren seigarren edizioa ostiralean abiatuko da Izarren hautsa ikuskizunarekin. Mikel Laboaren heriotzaren 10 urteurrenarekin bat eginez, Maialen Alfaro sofrologo, kantari eta musikariak eta Philippe Albor musikaria eta haurren arloan adituak Donostiko abeslariaren obra osoa ezagutzeko ikuskizuna prestatu dute. Bertan, Ezpeletako Jondoni Extebe […]
Read More… from Haurrentzako Hartza Altzoan festibala egingo dute asteburu honetan Ezpeletan
‘Larra Bideak’ izeneko diskoa argitaratu du Iñaki Larraiozek
Iñaki Larraioz Nafarroako musikariak Larra Bideak izeneko bere lehen bakarkako proiektua kaleratu du. Funtsean, jauzi baten kronika izoztua biltzen du zazpi abestiko diskoak. “Behingoz zerurantz hegaldatzearen eta berriz lurrera erotzearen arteko puntu lauso horretan” kokatu du bere musika sortzaileak, esperantzarako zein etsipenerako distantzia berera, eta pop, folk eta blues uztartze intimista baten bidez egiten du […]
Read More… from ‘Larra Bideak’ izeneko diskoa argitaratu du Iñaki Larraiozek
Donostiako San Telmo museoak ‘Heriotza’ erakusketa aurkeztu du.
Erakusketa martxoaren 13tik maiatzaren 26ra bitartean egongo da ikusgai San Telmo museoan Heriotza erakusketak heriotzaren inguruko kultura materialaren aniztasun eta aberastasunak agerian jartzen ditu, garai eta toki guztietako gizakiontzat zenbaterainoko garrantzia duen azalduz eta heriotza ulertzeko eta hari aurre egiteko hainbat moduren berri emanez. Erakusketa sei ataletan antolatuta dago, gizakiak heriotzaren aurrean izan dituen eta […]
Read More… from Donostiako San Telmo museoak ‘Heriotza’ erakusketa aurkeztu du.
Poesialdia, Donostiako Poesiaren Astea martxoaren 20tik 25era egingo dute
Poesialdia, Donostiako Poesiaren Astearen bigarren edizioa, martxoaren 20tik 25era izango da Donostiako hainbat gune eta kultur etxetan. Olerkia, orokorrean, beste generoekin alderatuta, arreta gutxien bereganatzen duen literatur generoa dela kontutan hartuta, aste honek balioa eman nahi dio eta jendearengana hurbildu nahi du. Horretarako, olerki joerak ezagutzeko aukera, eta eztabaidak eta elkarrizketak izango dira sei egunez. […]
Read More… from Poesialdia, Donostiako Poesiaren Astea martxoaren 20tik 25era egingo dute
Ibilbidea etetea erabaki du Nomadak taldeak
Geratzeko momentua dela dio Bergarako Nomadak taldeak eta horrelaxe iragarri du sare sozialen bidez, “arrazoia ez dakigu zein den, agian ez dago arrazoi bakar bat. Bagenituen asmoak, kantak, ilusioak… baina bidean aurkitu ditugun trabek gainditu gaituzte.” Taldeak ez daki hilabete barru edo urtebete barru.. itzuliko den. “Denborak bakarrik dauka horren erantzuna”, diote. Nomadak taldea sortu […]
ZinemaldiaCat, euskal zinemaren erakusleihoa Katalunian martxoaren 14tik 17ra
ZinemaldiaCat, Kataluniako Euskal Zinema Jaialdia, martxoaren 14tik 17ra egingo dute aurten. 14. edizio honetako emanaldiak Cinemes Girona aretoetan izango direla iragarri dute antolatzaileek eta bertan zuzendariekin solasaldiak, hainbat motako pelikula eta sari banaketak ere antolatu dituzte, besteak beste.Dagoeneko ezagutzera eman dituzte aurtengo jaialdian izango diren lanak. ZinemaldiaCat irekitzeko ardura fikziozko bi film luzek izango dute: […]
Read More… from ZinemaldiaCat, euskal zinemaren erakusleihoa Katalunian martxoaren 14tik 17ra
‘Zabaldu ateak’ diskoa aurkeztu du Urtz taldeak
Laukotearen zortzigarren estudioko lana da Zabaldu ateak eta hamar kantuz osatuta dago, oinarrian bere betiko rock estiloa nabari da. Letrei dagokienez, bizitza da lan osoaren gai nagusia, Xabi Camarero abeslariak idatzi ditu Iñaki Lazkanoren laguntzarekin. Lan berrirako Pello Ramirez eta Alex Sardui musikariak ere izan dituzte lagun bi kantutan. Taldeak bi urte eman ditu sormenean […]
Read More… from ‘Zabaldu ateak’ diskoa aurkeztu du Urtz taldeak
Gipuzkoako bertso-eskoletako gazteen egonaldia Lasturren egingo da
Informazioa eta argazkia: Bertsozale Gipuzkoako bertso-eskoletako gazteentzat egonaldirako izen ematea zabalik dago. Seigarren urtez Lasturren ospatuko da bertso eskoletako 14 eta 20 urte bitarteko gazteentzat antolatutako egonaldia. Aurtengoa apirilaren 5etik 7ra izango da eta ostiral iluntzean Eskolarteko bat-bateko finalarekin emango zaio hasiera. Asteburuan berriz, ekintza ugari izango dira burutuko direnak, besteak beste, bertso bazkaria eta […]
Read More… from Gipuzkoako bertso-eskoletako gazteen egonaldia Lasturren egingo da
Emakume borrokalari, ausart, eraldatzaile eta langileen ahotsak bildu dituzte liburu batean
Maria Orcasitas eta Andrea Perales irakasleek eta Angela Garcia marrazkilariak Errebelde 50 bider bilduma argitaratu dute. Txikitatik entzuten ditugu istorioak. Gazteluetan dauden printzesen istorioak, umeak jaten dituzten sorginenak… baina sarri askotan beren komunitatean eta komunitatearentzako lan egin duten emakumeen historiak falta zaizkigu, emakume errealak, eredugarriak, erreferenteak direnak. Maria Orcasitas eta Andrea Perales irakasleek eta Angela […]
