‘Bidean’ da Maider Zabalegiren disko berria

Bizitza bidaia bat dela dio Maider Zabalegik, ez dakiela noiz hasiko den, ezta noiz bukatuko den ere. Kaleratu berri duen Bidean diskoari gauza bera gertatzen zaio. Oiartzuarraren bigarren lana da honakoa, 2017an Zuei izeneko diskoa argitaratu zuen. Letrak oso pertsonalak direla dio musikariak eta kantuetan maitasuna beste ezeren gainetik islatzen den arren, disko berriak biltzen […]

Read More… from ‘Bidean’ da Maider Zabalegiren disko berria

XII. Huhezinema apirilaren 2tik 5era egingo da Aretxabaletan

Guztira 89 lan aurkeztu dituzte Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren 12. ediziora. Horietatik gehienak, 60 film labur, Sail Ofizialera aurkeztutako lanak dira; antolakuntza taldeak hamar finalistak hautatu beharko ditu, ondoren epaimahai ofizialak sariak horien artean banatu ditzan. Azken urtean Euskal Herrian egindakoaren lagin anitza bildu dute Sail Ofizialera aurkeztu diren lanetan: eskarmentuzko zuzendarien lanak eta […]

Read More… from XII. Huhezinema apirilaren 2tik 5era egingo da Aretxabaletan

‘Martin Martin’ izeneko disko berria kaleratu du Unidad Alavesa taldeak

Unidad Alavesa taldeak Martin Martin izeneko diskoa argitaratu du. Country-folk-rock estiloz jantzi dituzte lanak biltzen dituen bederatzi kantuak. Ataungo boskote honen bigarren lana da honakoa, 2017an plazaratu zuten aurrenekoa Unidad Alavesa izenpean. Oarsoaldeko Hitzak zabaldu duenez,  “disko politikoagoa”, atera zaie. “40 eta gehiago urterekin, ez dugu mezu zehatzik eman nahi. Bakoitzak jakingo du nondik jo. […]

Read More… from ‘Martin Martin’ izeneko disko berria kaleratu du Unidad Alavesa taldeak

Euskal Zinemaren Astea egingo dute Gasteizen

Euskal Zinemaren Astea otsailaren 25etik martxoaren 2ra bitartean egingo dute Gasteizen. 35. edizio honek euskal zinemagintzako profesionalek egin edo ekoitzitako lan onenak bilduko ditu beste behin ere egitarau oparo batean. Besteak beste, Josu Martinez-en Ama eta Paul Urkijoren Errementari filmak pantailaratuko dituzte otsailaren 28an. David P. Sañudoren Ane eta Koldo Almandozen Oreina berriz, martxoaren 1ean. […]

Read More… from Euskal Zinemaren Astea egingo dute Gasteizen

Artedrama Euskal Laborategian izena emateko epea zabalik

Artedrama Arte Eszenikoen Plataformak urteroko hitzordua abian jarri du, XIV. Euskal Sormen Laborategia; apirilaren 22tik 27ra bitartean, antzerkilariak eta sortzaileak elkarrekin egongo dira, arte eszenikoetako hainbat alor hobetzen eta tekniketan sakontzen, eskarmentu handiko profesionalek gidatuta. Arte eszenikoetan euskaraz aritzen direnen topagunea da Aulestin urtero antolatzen dutena: aktore, zuzendari, antzerkigile zein antzerkizaleentzat zabaltzen den gunea. Artedramak azaldu […]

Read More… from Artedrama Euskal Laborategian izena emateko epea zabalik

Maiatzaren 1ean helduko da ‘Gasteiz, Martxoak 3’ filma Hego Euskal Herriko zinema aretoetara

Maiatzaren 1ean helduko da Gasteiz, Martxoak 3 filma Hego Euskal Herriko zinema aretoetara. Hasiera batean sarraskiaren 43 urteurrenarekin bat pantailaratzea aurreikusita bazegoen ere, bi hilabete atzeratu behar izan dute azkenean. Hala ere, emanaldi berezi bat eskainiko dutela iragarri dute otsailaren 28rako. José Luis irrati bateko esataria da Gasteizen, hiri txiki bateko informazioaren errutina aspergarrira ohitutakoa. […]

Read More… from Maiatzaren 1ean helduko da ‘Gasteiz, Martxoak 3’ filma Hego Euskal Herriko zinema aretoetara

Emakume gidoilarien solasaldi batekin abiatuako da gaur, Noka Mentoring programa

Iratxe Fresnedak Meritxell Colell, Celia Rico eta Marina Stavenhagen autoreen gidoiak aztertuko ditu gaur, Donostiako Tabakalerako Z aretoan, 18:30ean. Euskal emakume zinemagileen pisua eta ikusgarritasuna indartzea du helburu Noka Mentoring programa. Prestakuntza programa honek lehen topaketa irekia egingo du gaur, gidoi on baten gakoak aztertuko dituen solasaldiarekin. Urte osoan zehar zabalduko den ekimenak mentoreen eta […]

Read More… from Emakume gidoilarien solasaldi batekin abiatuako da gaur, Noka Mentoring programa

Ekain kobaren aurkikuntzaren 50. urteurrena ospatzeko hainbat ekitaldi

1969ko ekainaren 8an bi gaztek aurkitu zuten koba, labar-margo ikusgarriz beteta eta urteurrena ospatzeko Ekain Fundazioak, Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Ekainberrik hainbat ekitaldi antolatu dituzte urteurrena ospatzeko. Horien artean, Ekaingo margoak lehen aldiz erreplikatu zituzten kalko originalak erakutsiko dituzte. 1969ko ekainaren 8an Azpeitiko Andoni Albizuri eta Rafael Rezabal espeleologo gazteek Ekain kobazuloa eta bere Madelein aroko labar-margo ikaragarriak […]

Read More… from Ekain kobaren aurkikuntzaren 50. urteurrena ospatzeko hainbat ekitaldi

21. Korrika Kulturalaren egitaraua aurkeztu dute

Korrika Kulturala aurkeztu du gaur Asier Amondo Korrika arduradunak, hainbat artistarekin batera, Gasteizko Baratza aretoan. Sei estreinaldi jasoko ditu aurtengo egitarauak, baina iragarri dutenez, ehunka izango dira Euskal Herriko txoko ezberdinetan antolatuko diren ekitaldiak Elkarlana da Korrika Kulturalaren izaeraren ardatza, eta horixe irudikatu dute gaurko aurkezpenean: Loraldia Festibaleko eta Baratza aretoko ordezkariak eta hainbat artistak […]

Read More… from 21. Korrika Kulturalaren egitaraua aurkeztu dute