AEK-k III. Kultur Sorkuntza Beka abiatu du euskal kultura babestu eta sustatzeko asmoz

Beka 23.000 eurokoa izango da, eta 25. Korrika kulturaleko egitarauaren barruan aurkeztuko da, 2027ko azarotik aurrera, 25. Korrikak iraun bitartean, hain zuzen. Proposamenak urriaren 31ra bitartean aurkeztu beharko dira. AEK-k lan bat saritzen du bi urterik behin, Korrika kulturalaren bidez. “Beka honen xedea euskal kulturaren baitako sormen lanak bultzatzea da, eta, 25. Korrikatik aurrera, Korrika […]

Read More… from AEK-k III. Kultur Sorkuntza Beka abiatu du euskal kultura babestu eta sustatzeko asmoz

Gasteizko Pinto pintto taldeak irabazi du aurtengo Arabako Kuadrillartekoa

Bat bateko hamalau talde izan dira eta talde bakoitza hamaika lagunez osatuta egon da. Gasteizen eman zaio amaiera aurtengo Arabako Kuadrillartekoari, finala eta jai eguna izan da. Taldeetako parte hartzaileak eta taldeetako lagunak lau talde finalisten bertsoaldiak plazaz plaza entzuteko prest gerturatu dira hiriburura. “Egun polit bat bertso eskola eta eskualde ezberdinetako kideek elkarrekin pasatzeko aitzakia, […]

Read More… from Gasteizko Pinto pintto taldeak irabazi du aurtengo Arabako Kuadrillartekoa

Ikusmira Berriak programaren 11. edizioko proiektuen tutoreak aurkeztu dituzte

Manuel Abramovich, Claire Atherton, Laura Citarella, Tizza Covi eta Rainer Frimmel, Valerie Delpierre, Violeta Gil, Víctor Iriarte, Radu Jude eta Claudia Llosa izango dira aurtengo tutoreak. Fede Gianni, Alexandra Latishev, Kathy Mitrani, Joana Moya, Jaime Puertas Castillo eta Daniel Soares dira Ikusmira Berriak programaren hamaikagarren edizioko egoiliarrak. Martxoaren 24tik ari dira lanean Tabakalerako Zine eta […]

Read More… from Ikusmira Berriak programaren 11. edizioko proiektuen tutoreak aurkeztu dituzte

‘Arkeologia Ataunen’ erakusketa irekiko dute Barandiaran museoan, herriko ondare eta arkeologia aberastasuna balioesteko asmoz

Erakusketaren irekiera ekitaldia apirilaren 9an egingo da Barandiaran Museoan, 12:00etan. Herriko ondare eta arkeologia aberastasuna balioesteko asmoz, Arkeologia Ataunen: Aralarko historian murgiltzen izeneko erakusketa aurkeztu du Ataungo Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuarekin batera. Barandiaran museoan egongo da ikusgai erakusketa berria, Ataungo San Gregorio auzoan, eta, bertan, herrian aurkitutako pieza esanguratsuenak jaso dira. Horrez gain, […]

Read More… from ‘Arkeologia Ataunen’ erakusketa irekiko dute Barandiaran museoan, herriko ondare eta arkeologia aberastasuna balioesteko asmoz

Bilboko Euskararen Etxeak Europako Kontseiluaren 2025eko Museo Saria irabazi du

Interpretazio-zentroa EMYA 2025 sarietarako izendatu dute Europako museo onenen artean. Baina, aurretik, 2025eko Museo Saria esleitu dio Europako Kontseiluko Parlamentu Biltzarreko Kultura Batzordeak, “euskal kulturari eta gizarteari egindako ekarpenagatik”. Apirilaren 7an, astelehena, Europako Kontseiluko Parlamentu Biltzarreko (PACE) Kultura Batzordeak Museo Saria emango dio Bilboko San Inazio auzoko Euskararen Etxeari, modu ofizialean. Iurdana Acasuso Euskararen Etxeko […]

Read More… from Bilboko Euskararen Etxeak Europako Kontseiluaren 2025eko Museo Saria irabazi du

Garazi Navasen akordeoiak soinu-esperientzia bihurtuko du Tabakalerako eskailera nagusia

Instalazioa inauguratzeko, musikari bizkaitarrak zuzeneko emanaldia eskainiko du eskailera nagusian gaur, 19:00etan. Garazi Navas akordeoi jotzaileak (Usansolo, 1995) Pasabide bertikala: heriotzaren heriotza izeneko soinu-instalazioa aurkeztuko du gaur, Donostiako Tabakalerako Scala proiektuaren barruan. John Donneren (1572-1631) Death be not proud olerkian oinarritutako instalazio honek bere akordeoiaren soinu-hedadura bihurtzen du Tabakalerako eskailera nagusia. Soinuek gora eta behera […]

Read More… from Garazi Navasen akordeoiak soinu-esperientzia bihurtuko du Tabakalerako eskailera nagusia

Zuzendari gazteenen hamabi film programatuko ditu Euskal emakume zinemagileak zikloak

Bihar abiatuko da bosgarren eta azken zikloa Gasteizen, ostiralean Donostian eta larunbatean Bilbon. Film hauetako bat proiektatuko da: 20.000 especies de abejas (Estibaliz Urresola, 2023); Nina (Andrea Jaurrieta, 2024); Arima (Jaione Camborda, 2019); Un otoño sin Berlin (Lara Izagirre, 2015); Paradise Hills (Alice Waddington, 2019). Euskal emakume zinemagileak zikloaren bosgarren eta azken edizioak zuzendari gazteenen […]

Read More… from Zuzendari gazteenen hamabi film programatuko ditu Euskal emakume zinemagileak zikloak

Laurunbatean jokatuko da Kuadrillarteko finala Gasteizen

Goizean hasiko da finalaren aurrekoa, ondoren lau talderen artekoa izango da eta bazkalostean bi talderen arteko finalarekin amaituko da. Urtarrilaren 18an abiatu zen Arabako Bertso Kuadrilla Artekoa. Zortzi eskualdetan banatuta hamalau bertso egun ezberdin burutu dira Araban zehar lehen fasean. Bigarren fasea, fase lehiatua izan da, lau finalerdi eta finala. Honela finalerako txartela finalerdi bakoitzeko […]

Read More… from Laurunbatean jokatuko da Kuadrillarteko finala Gasteizen

Zeidfest Gaztea jaialdiak AEK omenduko du larunbatean, Barakaldon

AEKk bereziki eskertu du omenaldia, jaialdi hau “euskal musikaz, giro onean, eroso, aske eta euskaraz aritzeko gunea” delako. Zeidfest Gaztea festibalak AEK omenduko du larunbatean, apirilak 5, Barakaldoko BECen, egun osoz ospatuko den jaialdian. Hori dela eta, AEKren esku egongo da aurtengo irekiera ekitaldia, eraikineko sarrera nagusian goizeko 11:00etan hasiko dena. Ateak irekitzean, bertan bildutako […]

Read More… from Zeidfest Gaztea jaialdiak AEK omenduko du larunbatean, Barakaldon

Mikel Urdangarinek eta Kirmen Uribek jarri diote musika eta letra aurtengo Araba Euskarazeko kantari

Euskararen transmisioari, eta euskara gaur egunera arte ekarri duten hainbat pertsona ezagun eta herritar xumeren ekarpenari egiten die erreferentzia, baita ikastolei eta Araba Euskarazi ere. Hiru hilabete eskas falta dira Arabako ikastolen aldeko jairako. Aurtengoan ekainaren 15ean izango da Olarizun (Gasteiz) eta antolakuntza egunari so dago jada. Aurreko urteotan bezala, bereziki haurrei eta familiei bideratutako […]

Read More… from Mikel Urdangarinek eta Kirmen Uribek jarri diote musika eta letra aurtengo Araba Euskarazeko kantari