Zas Kultur espazioak artistentzako ‘Trashumantes Araba’ deialdia martxan jarri du

Aurten, landa-munduaren eraldaketei buruz hausnartzera gonbidatzen dute antolatzaileek: landa-eremuan bizitzeko modu berriak, lurraldearekiko lotura berrituak, praktika jasangarriak, gazteen itzulera, jakintza tradizionalak eta bizitza kolektiboa. Gasteizko Zas Kultur espazioak Trashumantes Araba deialdia abiatu du aurten ere. Iñaki Larrimbek komisariatutako egitasmoak arte garaikidearen bidez Araba osoa aktibatzea du helburu. “Tokiko artistak landa-ingurunearekin konektatzea da asmoa, sareak ehunduz […]

Read More… from Zas Kultur espazioak artistentzako ‘Trashumantes Araba’ deialdia martxan jarri du

AEK-Korrikak eta Mirokutanak abiatutako ‘Jalgi Hadi!’ kanpainak beharrezkoa den finantzazioaren herena lortu du

Helburua euskararen iragana, oraina eta etorkizuna ardatz izango dituen dokumentala ontzen laguntzea da. AEK-Korrika eta Mirokutana ekoiztetxea Jalgi Hadi! crowdfunding kanpainan bete-betean sartuta daude, euskara eta Korrika ardatz izango dituen dokumentala ekoizteko. Ikus-entzunezkoa dagoeneko grabatzen hasi da Ander Iriarte zinemagilea, eta larunbatean Agurainen egindako AEKren Nazio Batzarra ere baliatu zuen irudiak hartzeko. Hain zuzen, larunbatean […]

Read More… from AEK-Korrikak eta Mirokutanak abiatutako ‘Jalgi Hadi!’ kanpainak beharrezkoa den finantzazioaren herena lortu du

Euskaltzaindiak ‘Euskararen Erreferentzia Corpusa’ aurkeztu du

Euskararen egunean eguneko erabileraren berri izateko eta hizkuntza-teknologiek ekartzen dizkiguten erronkei aurre egiteko, corpus handiago eta orekatuago baten beharraz jabetuta zegoen Akademia. Hutsune hori betetzeko, Euskararen Erreferentzia Corpusa egitasmoa jarri zuen abian orain dela lau urte. Euskaltzaindiak Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC) aurkeztu du gaur Bilbon. Andres Urrutia euskaltzainburuak corpus berria erreferentzia-corpusa dela esan du, irekia […]

Read More… from Euskaltzaindiak ‘Euskararen Erreferentzia Corpusa’ aurkeztu du

Donostiako Giza Eskubideen 22. Zinemaldia apirilaren 4tik 11ra izango da

Zinema programazioa ia egunero osatuko da protagonisten, zinemagileen eta landutako gaietan adituak diren pertsonen solasaldiekin. Asier Urbietaren Faisaien Irla euskal ekoizpenak irekiko du Donostiako Giza Eskubideen 22. Zinemaldia apirilaren 4an, Victoria Eugenia Antzokian. India Donaldsonek zuzendutako Good One (2023) film estatubatuarrak, berriz, amaiera emango dio zinemaldiari apirilaren 11n. Azken egun honetan gainera, film luze eta […]

Read More… from Donostiako Giza Eskubideen 22. Zinemaldia apirilaren 4tik 11ra izango da

Jaime Remirez de Ganuza eta Pablo Giobellina artista bisualek ‘Plasta’ erakusketa ireki dute Iruñean

Erakusketak modu bisualean lantzen ditu gizakiek erabakiak hartu baino lehen izaten dituzten estimuluak eta prozesu mentalak. Maiatzaren 4ra arte egonen da ikusgai Ziudadelako Bolborategian. Jaime Remirez de Ganuza eta Pablo Giobellina artista bisualek artelan fisikoak eta digitalak baliatzen dituzte, eta musika esperimental etereo eta errepikakorraz lagunduta, munduaz eta identitateaz hausnartzera gonbidatzen dituzte ikusleak. Plasta erakusketa […]

Read More… from Jaime Remirez de Ganuza eta Pablo Giobellina artista bisualek ‘Plasta’ erakusketa ireki dute Iruñean

Haurrentzako Antzerki Testuen XXXIV. Lehiaketarako deialdia zabalik da Iruñean

Ekainaren 10era arte egongo da lanak aurkezteko epea zabalik. Kalitate literarioa, sormena, originaltasuna eta lana taularatzeko modukoa izatea hartuko dira kontuan. Iruñeko Udalak eta Nafarroako Antzerki Eskolak haurrei zuzendutako antzerki-testuen lehiaketarako deia egin dute berriz ere. Ekainaren 10ean amaituko da lanak lehiaketara aurkezteko epea. Lehiaketa hori euskarazko eta gaztelaniazko modalitateetan deitu da eta 18 urtetik […]

Read More… from Haurrentzako Antzerki Testuen XXXIV. Lehiaketarako deialdia zabalik da Iruñean

Francesc Boix argazkilariaren ‘Mauthausenetik haratago’ erakusketa zabalik da Donostiako Okendo Kultur Etxean

Erakusketa maiatzaren 31ra arte bisitatu ahal izango da. Donostiako Okendo Kultur Etxeak Francesc Boix argazkilariaren ‘Mauthausenetik haratago’ erakusketa zabaldu du eraikin berriko aretoan. Aurten 80. urteurrena betetzen da Mauthausengo (Austria) kontzentrazio-esparrua askatu zutenetik. 1945eko maiatzaren 5ean, Francesc Boixen kide batek argazkia atera zion, kamera lepoan zuela, erreportaria zela identifikatzen zuen besoko batekin. Ordu batzuk lehentxeago, […]

Read More… from Francesc Boix argazkilariaren ‘Mauthausenetik haratago’ erakusketa zabalik da Donostiako Okendo Kultur Etxean

[BIDEOA] Irudiekin irakurtzeko album ilustratua dakar Maite Gurrutxagak

Tapakia (Erein) hitzik gabeko liburua da eta baita besteenganako errespetuaren metafora bat ere. Gaur aurkeztu du lana Donostian erein argitaletxearen eskutik Maite Gurrutxaga ilustratzaileak bere berea den bigarren liburua kaleratu du Tapakia (Erein) izenburupean, aurretik Klak (Elkar, 2022) kaleratu zuen amezketarrak eta lan horretan ere, oraingoarekin egin duen bezala, berak sortu zituen ilustrazioak eta gidoia. […]

Read More… from [BIDEOA] Irudiekin irakurtzeko album ilustratua dakar Maite Gurrutxagak

[BIDEOA] Bertsozalek ‘Babes Kutxa’ egitasmoa sortu du, sortzaileen lan baldintzak duintzeko asmoz

Elkarteak azaldu duenez, “Babes Kutxa diru poltsa bat da, irizpide sorta baten baitan, sortzaileen ezintasun puntual eta behin-behinekoei erantzuna emango dio. Labur esanda, soldatapeko langileekin gizarte segurantzak betetzen duen funtzioa beteko luke”. Bertsozale elkarteak sortzaileen lan baldintzak duintzeko bidean urrats txiki bat eman nahi izan du eta Babes Kutxa izeneko egitasmoa sortu du. “Lanarteak 2025eko […]

Read More… from [BIDEOA] Bertsozalek ‘Babes Kutxa’ egitasmoa sortu du, sortzaileen lan baldintzak duintzeko asmoz

Hatortxu Rockek Barniz taldearen ‘Txandalari’ kantuarekin abiatu du ‘Jantzi petoa!’ kanpaina

Auzolanaren aldeko mezua zabaldu eta uztaileko jaialdirako txandak lortzeko helburu ditu kanpainak. Barniz rap talde iruindarrak eta DRRN ekoizleak Hatortxu Rockekin bat egin eta 30. ediziorako kantu berezi bat kaleratu dute ostegun honetan Txandalari izenpean. Hatortxu Rock jaialdiaren azken edizioa uztailaren 24tik 27ra bitartean izango da, Lakuntzan. Antolatzaileek adierazi dutenez, “elkartasun jaialdia da Hatortxu Rock, […]

Read More… from Hatortxu Rockek Barniz taldearen ‘Txandalari’ kantuarekin abiatu du ‘Jantzi petoa!’ kanpaina