Euskal Herriko 17 ekoizpen Nantesko zinemaldian

Bederatzi film luze eta 2024ko Kimuak bildumako zazpi film labur. bi film luze, gainera sail lehiakorrean arituko dira: Marco eta Azken Erromantikoak. Nantesko zinemaldiaren baitan urtero egiten den Fenêtre Basque (Euskal Leihoa) zikloa Euskal Herritik kanpo aurki daitekeen euskal zinema programazio zabalenetakoa da. Etxepare Euskal Institutuak babesten duen atal honek urteko euskal ekoizpen nabarmenen eta, […]

Read More… from Euskal Herriko 17 ekoizpen Nantesko zinemaldian

Sehaska-kantak entzunez, denboran kulunkatzeko aukera emango du Bercer le Temps talde kanadarrak Hernanin

Ahoz Aho jaialdiaren baitan, Lullyng Time soinu-instalazio parte-hartzailea  egongo da apirilaren 4an eta 5ean Plaza Berrian eta Txillida Lekun. Ahoz Aho, ahozkotasunaren nazioarteko jaialdiaren eskutik, ekimen berezi batez gozatzeko aukera izango dute Hernanin apirilaren 4an eta 5ean: Kanadako Bercer le Temps taldearen Lullyng Time soinu-instalazioa, mundu osoko sehaska-kantak entzuteko aukerarekin. Antolatzaileek azaldu dutenez, “soinu-instalazio parte-hartzaile […]

Read More… from Sehaska-kantak entzunez, denboran kulunkatzeko aukera emango du Bercer le Temps talde kanadarrak Hernanin

Apirilaren 6tik 30era izango da Kulturaldia Baigorrin

Urtero bezala, apirilaren 6an Baigorrin abiatuko den Kulturaldiaren ekitaldi nagusia izango da Nafarroaren Eguna, hilaren 27an. Basaizea kultur batasunak Nafarroaren Eguna aurkeztu du Kateekin ateak hauts lemapean. Urtero bezala, apirilaren 6an Baigorrin abiatuko den Kulturaldiaren ekitaldi nagusia izango da Nafarroaren Eguna, hilaren 27an. Kulturaldiak Baigorriko eskualdean orotariko euskarazko ekitaldiak eskaintzea du helburu: antzerkia, kantaldia, eztabaida, […]

Read More… from Apirilaren 6tik 30era izango da Kulturaldia Baigorrin

‘Feminismoa irakurgai’ programa abiatuko da bihar, Altsasun

Maddi Ane Txoperenaren Ene baitan bizi da eleberria da landuko duten liburuetako bat. Udaberriko saioak martxoaren 25ean eta apirilaren 2an egingo dituzte. Iaz hasitako bideari jarraituz, Altsasuko Udaleko Berdintasun Arloak eta Udal Liburutegiak elkarlanean Feminismoa irakurgai izeneko programa garatuko dute aurten ere. “Programa honen helburua da oro har herritarrek, eta, bereziki, emakumeek feminismoarekin lotutako gaiak […]

Read More… from ‘Feminismoa irakurgai’ programa abiatuko da bihar, Altsasun

‘Juan Luis Goenaga. Alkiza, 1971-1976’ liburua kalean da

Lehen aldiz bildu da garai hartako argazki-memoria, urte horietan Goenagak egindako zuri-beltzeko ia irudi guztiekin (221). Juan Luis Goenaga margolariak (Donostia, 1950-Madril, 2024) 1971tik 1976ra Alkizako egonaldian egindako argazkiak biltzen dituen liburu bat argitaratu du Bilboko Arte Ederren Museoak. Era horretara, lehen aldiz bildu da garai hartako argazki-memoria, urte horietan Goenagak egindako zuri-beltzeko ia irudi […]

Read More… from ‘Juan Luis Goenaga. Alkiza, 1971-1976’ liburua kalean da

Igartubeitik, Saint-Laryko Turismo Bulegoak eta Ayerbeko Udalak ‘Jakintzen Hibridazioa’ zikloa abiatu dute

Tokiko eragileek eskainitako tailerren zikloa da. Lehenengo hitzordua martxoaren 28an izango da, ostirala, Igartubeiti Baserri Museoan, Jateko aukeratzen dugunaren aztarna merienda-tertuliarekin. Ezkio-Itsasoko Igartubeiti Baserri Museoak, Saint-Laryko Turismo Bulegoak eta Ayerbeko Udalak Poctefa Patrim 4.0 proiektuaren Jakintzen Hibridazioa ekimena jarri dute abian. Azaldu dutenez, “lanbide tradizionalei eta horiek mundu garaikidean duten iraupenari buruzko hausnarketa- eta ikaskuntza-espazioak […]

Read More… from Igartubeitik, Saint-Laryko Turismo Bulegoak eta Ayerbeko Udalak ‘Jakintzen Hibridazioa’ zikloa abiatu dute

Bizkaiko museoek lurraldeko historia, artea eta kultura ezagutzeko bidaia aurkeztu dute

Begiratu eta liluratu zaitez! museoen 2025eko programazioa www.museoen2025programa.eus webgunean kontsulta daiteke. Begiratu eta liluratu zaitez ekimenaren bidez, Bizkaiko hainbat museok lurralde horretako historian, artean eta kulturan murgiltzea eskainiko dute aurten. Azaldu dutenez, “Historiaurreko aztarnetatik hasi eta arte garaikideraino, ondare industrial aberatsetik eta txakolinaren kulturatik igaroz”. Foru Aldundiaren esanetan, “toki paregabeak dira, eta kasu honetan ateak […]

Read More… from Bizkaiko museoek lurraldeko historia, artea eta kultura ezagutzeko bidaia aurkeztu dute

Nerea Urrestarazu artistaren erakusketa paratu dute Donostiako Ilustratzailearen Txokoan

Donostiarrak sortutako ilustrazioak ekainaren 8ra arte egongo dira ikusgai Aieteko Kultur Etxean. Nerea Urrestarazu (Donostia, 1975) Euskal Herriko Unibertsitatean Arte Ederretan lizentziatu zen eta bere lana beti egon da irudiekin lotuta. Artistaren ibilbidearen hasieran, 20 urte inguru eman zituen EITB eta Bainet Komunikazio Taldean telebistako errealizadore lana egiten. 2013an Koloreka (Koloreka illustration & Prints S.L.) sortu […]

Read More… from Nerea Urrestarazu artistaren erakusketa paratu dute Donostiako Ilustratzailearen Txokoan

Sara Uribe-Etxeberriak irabazi du Donostia Kultura VIII. Poesia Lehiaketa

Kuntzak eta kerak obragatik saritu dute zumaiarra. Epaimahaiaren arabera, “mundu eta atmosfera propioa dauka liburuak, poesiaren eta zientziaren arteko bidegurutze moduko bat. Lirikotasun landuz egiten du bidea, irudi eta gogoeta iradokigarriz betea. Poesialdia egitarauaren baitan, idazle gazteei zuzendutako Donostia Kultura Poesia Lehiaketaren zortzigarren edizioaren sari banaketa egin da Udal Liburutegi Nagusiko Mandasko Dukearen aretoan. Aurtengo saritua Sara […]

Read More… from Sara Uribe-Etxeberriak irabazi du Donostia Kultura VIII. Poesia Lehiaketa

Uruguaiko Filtroko gertakariak kontatzen duen obra taularatuko dute Bilbon

Maria Goiricelayak idatzi eta zuzendutako Filtro euskal-uruguaitar koprodukzioa larunbat honetan, hilak 29, iritsiko da BBK aretora. La Dramatica Errante konpainia bilbotarrak Filtro izeneko nazioarteko lehen koprodukzioa aurkeztu du. Montevideoko Verdi Aretoarekin batera sortutako lan berri hau Bilboko BBK aretoan ikusi ahal izango da datorren larunbatean, martxoak 29. Obrak ‘Filtroko gertaera’ du hizpide, 1985ean demokrazia Uruguaira […]

Read More… from Uruguaiko Filtroko gertakariak kontatzen duen obra taularatuko dute Bilbon