Osa+Mujika konpainiak ‘Bueltaxka’ ikuskizuna taularatuko du martxoaren 22an, La Encartada fabrika-museoan

Ikuskizun honekin, MusEkintzak arte eszenikoak Bizkaiko museoetara eramaten jarraitzen du. Gainera, zabaldu da jada haurrentzako ikuskizunerako izena emateko epea Arrantzaleen Museoan. MusEkintza jaialdiak Bizkaiko museoetan doako ikuskizunez gozatzeko aukera eskaintzen jarraitzen du. Hurrengo ekitaldia Osa+Mujika konpainiaren emanaldia izango da: Bueltaxka dantza-ikuskizuna. Martxoaren 22an izango da emanaldia, arratsaldeko 19:00etan, Balmasedako La Encartada fabrika-museoan. Jarraian, Work in […]

Read More… from Osa+Mujika konpainiak ‘Bueltaxka’ ikuskizuna taularatuko du martxoaren 22an, La Encartada fabrika-museoan

Euskal Herriko II. Argazki Topaketa antolatu dute maiatzaren 10ean, Aretxabaletan

Egitaraua zortzi hitzaldiz eta erakusketa kolektibo batez osatuta egongo da. Topaketaren bidez, euskal argazkigintza garaikidea sustatu eta balioetsi nahi du antolakuntzak. Argazkilaritzaren aldeko apustua egiteko eta tokiko talentuari balioa emateko asmoz, Aretxabaletako udalak Argazkia.eus Euskal Herriko argazki topaketaren bigarren edizioa antolatu du maiatzaren 10ean, Arkupe kultur etxean. Antolatzaileek zehaztu dutenez, 500 euroko zortzi sari banatuko […]

Read More… from Euskal Herriko II. Argazki Topaketa antolatu dute maiatzaren 10ean, Aretxabaletan

Euskaraldia, “estres linguistikoa” ezabatzeko bidea

www.euskaraldia.eus webgunean, modu errazean, egongo da zein rol hartuko duten jakinarazteko aukera. Antolatzaileen esanetan, ezinbestekoa da ariketak irauten duen hamaika egunetan txapa soinean erabiltzea, aurrean den ezezagunak euskaraz badakien erakutsiko baitu txapak. Bi hilabete baino ez dira falta Euskaraldia abiatzeko eta dagoeneko laugarren edizio honetan belarriprest edo ahobizi moduan izena emateko epea ireki dute. “Maiatzaren […]

Read More… from Euskaraldia, “estres linguistikoa” ezabatzeko bidea

Jon Maiak zabalduko du aurtengo ‘Kantu eta Hitza’ zikloa Iruñean

Emanaldia apirilaren 24an izango dena arren, maiatzaren 15ean abiatuko da zikloa. Jon Maiaren ‘Kantu berri bat gara’ ikuskizunak emango dio hasiera aurtengo Iruñeko Kantu eta Hitza zikloari, apirilaren 24an. Kontzertu txikien ziklo hau maiatzaren 15etik ekainaren 19ra izango da aurten, Iruñeko Andre Maria plazan. Bertsolari zumaiarrak antologia bat argitaratu zuen 2021ean, azken hogeita hamar urteetan […]

Read More… from Jon Maiak zabalduko du aurtengo ‘Kantu eta Hitza’ zikloa Iruñean

Esanezin, Esti Markez eta Maite Ruiz de Erentxun musikari gazteek bat egingo dute Bozak ikuskizunean

Bilboko Loraldia Festibalaren ikuskizun hau hilaren 29an izango da arratsaldeko 19:00etan, Bira Kulturgunean. Hiru emakume, hiru ahots, hiru estilo desberdin: Esanezin, Esti Markez eta Maite Ruiz de Erentxun elkartuko dira Bira Kulturgunean, gazte sormenaren indarra eta berrikuntza erakusteko. Gaurko gazte sormenaren hiru ahotsen topaketa eskainiko du Loraldia Festibalak martxoaren 29an, Bilboko Bira Kulturgunean. Izan ere, […]

Read More… from Esanezin, Esti Markez eta Maite Ruiz de Erentxun musikari gazteek bat egingo dute Bozak ikuskizunean

Poesialdia, Donostiako Poesiaren Astea martxoaren 17tik 22ra egingo da

Aurtengo gonbidatuen artean Mikel Etxaburu, Formol Laborategia eta Itziar Lamuedra daude, besteak beste. Hilaren 21ean emango da ezagutzera nork irabazi duen VIII. Donostia Kultura Poesia Saria. Poesialdia, Donostiako Poesia Astearen zazpigarren edizioa martxoaren 17tik 22ra egingo da da Amarako Kultur Etxean, San Telmo Museoan eta Liburutegi Nagusian. “Martxoko hirugarren astean poesiaren inguruko ikuskizunak, errezitalak eta […]

Read More… from Poesialdia, Donostiako Poesiaren Astea martxoaren 17tik 22ra egingo da

Kiribil konpainiak ‘Sableak’ ikuskizuna aurkeztuko du larunbatean Gasteizko Artium museoan

Ipar Euskal Herriko konpainiak bidaia bat proposatzen du haurren irudimenaren unibertsora. Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoan, Artium Museoan, Kiribil konpainiak emanaldi bat izango du larunbatean, martxoak 15, 17:00etan Haurrei zuzendutako Amarauna programaren baitan, Kiribil konpainiak ‘Sableak’ ikuskizuna aurkeztuko du martxoaren 15ean, larunbata, arratsaldeko 17:00etan. Antolatzaileen esanetan, “txikienen eta haien laguntzaileen gozamenerako euskarazko ikuskizun intimista eta zaindua […]

Read More… from Kiribil konpainiak ‘Sableak’ ikuskizuna aurkeztuko du larunbatean Gasteizko Artium museoan

22 talde eta bakarlari gehiago batu dira azken Hatortxu Rock jaialdiaren egitaraura

Bad Sound, Dupla, Su Ta Gar, Chuleria Joder!, Brigade Loco, Leihotikan, Burutik, Tribade, Maskak, Les Testarudes, Non Servium, Añube, Dj Plan B, Gatibu, DJ Trapella, La Jodedera, Süne, Maruxak, Ibil Bedi, Sukena, The Lio eta Kaotiko dira uztaileko kartela osatuko duten talde eta bakarlariak. Azken Hatortxu Rock izango dena forma hartzen ari da, gaur uztailaren […]

Read More… from 22 talde eta bakarlari gehiago batu dira azken Hatortxu Rock jaialdiaren egitaraura

Abizenak euskalduntzeko kanpaina abiatu dute Tolosaldean

Batez ere, guraso izateko bidean daudenei edota 18 urtetik beherako seme-alabak dituztenei egin diete deia. UEMAk, Galtzaundik eta Tolosaldeko 23 udalek Abizena ere euskaraz kanpaina abiatu dute. Diotenez, “Tolosaldean ere asko dira oraindik erdarazko grafiaz idazten diren euskarazko abizenak: Malcorra, Otegui, Aramburu, Achucarro, Urretavizcaya, Goicoechea, Echeverria, Bengoechea…”. Egitasmoarekin herritarrek abizenak era ofizialean euskaraz jartzea sustatu […]

Read More… from Abizenak euskalduntzeko kanpaina abiatu dute Tolosaldean

‘Famili On Egonaldia’, aste oso bat euskaraz

Martxoaren 15ean amaituko da izena emateko epea. Otsailaren 21ean, ama-hizkuntzaren nazioarteko egunaren karietara, Plazara, AEK, Uda Leku, Dindaia eta Ebeteko kideak Baionan elkartu ziren Famili’on egonaldi ibiltariaren lehen edizioa aurkezteko. Babesle diren erakundeetako ordezkariak ere bertan izan ziren egitasmo berritzaileari sostengua erakusteko: Mathieu Berge Euroeskualdearen izenean, Joseba Erremundeguy Euskal Hirigune Elkargoaren izenean, Javi Arakama Nafarroako Gobernutik, Iker Goiria […]

Read More… from ‘Famili On Egonaldia’, aste oso bat euskaraz