Zabalik da Gipuzkoako Gazteak Auzolanean programan parte-hartzeko deialdia

Egitasmo honen bidez, gazteei proiektu kolektiboak garatzeko laguntza eskaini nahi zaie. 18 eta 30 urte arteko gazteek apirilaren 4ra arte aurkeztu ditzakete haien proiektuak. Proiektu kolektibo bat sortu eta garatu nahi duten 18 eta 30 urte bitarteko gazteei babesa emateko asmoz, Gipuzkoako Foru Aldundiak Gazteak Auzolanean diru-laguntza-programaren edizio berri abiatu du aurten ere. Aurreko urteetan […]

Read More… from Zabalik da Gipuzkoako Gazteak Auzolanean programan parte-hartzeko deialdia

‘Gaztetxeak bertsotan’ txapelketa berria abiatuko da ostiralean Itsasun

Denera zazpi saioz osatuta egongo da sariketa: lau kanporaketa, bi finalerdi eta finala. 2000. urtetik aurrera jaiotako 24 bertsolarik hartuko dute parte. Gaztetxeak Bertsotan binakako bertso-sariketa berria antolatu dute Euskal Herriko hainbat bertsolarik gaztetxeko asanbladekin batera. Bertsoa.eus atariak eman du egitasmoaren berri eta Aroa Arrizubieta eta Ander Sarriugarte bertsolari antolatzaileetako bi elkarrizketatu ditu horretarako. Arrizubietak […]

Read More… from ‘Gaztetxeak bertsotan’ txapelketa berria abiatuko da ostiralean Itsasun

LUMAfest! jaialdiaren laugarren edizioa apirilaren 3tik 5era egingo da Donostian

Mikrokontakizunen lehiaketara testuak aurkezteko epea martxoaren 19ra arte egongo da zabalik, 14 eta 21 urte bitarteko gazteentzat. Topaketak Koldo Mitxelena Kulturunean, Donostiako Santa Teresa Komentuan izango dira. Laugarren urtez jarraian, Gipuzkoako Aldundiak LUMAfest! gazte literatura eta sorkuntzari buruzko jaialdia antolatu du apirilaren 3tik 5era bitartean, Koldo Mitxelena Kulturunean, Donostiako Alde Zaharreko Santa Teresa komentuan. Publiko […]

Read More… from LUMAfest! jaialdiaren laugarren edizioa apirilaren 3tik 5era egingo da Donostian

‘Lurretik Lurrera’ ikuskizuna, euskal arrantzaleen eta Ternuako mikmak komunitatearen arteko lotura historikoaren isla

Mikmak herriko Darlene Gijuminag-ek, Mixel Etxekoparrek eta Claudine Arhancetek musikariek osatutako hirukotea Bilboko Bidebarrieta Liburutegian eskainiko dute zuzenekoa martxoaren 26an. Loraldia Festibalaren baitan taularatuko da Lurretik Lurrera izeneko musika-emanaldi berezia martxoaren 26an, Bilboko Bidebarrieta Liburutegian. Mikmak herriko Darlene Gijuminag-ek, Mixel Etxekoparrek eta Claudine Arhancetek musikariek osatutako hirukoteak ordu beteko musika bidaia eskainiko dute, XVI. eta […]

Read More… from ‘Lurretik Lurrera’ ikuskizuna, euskal arrantzaleen eta Ternuako mikmak komunitatearen arteko lotura historikoaren isla

[BIDEOA] ‘Kutsidazu bidea, Ixabel’, umorezko literatura eta arrakasta

Inork ez zuen espero umorezko eleberri batek halako arrakasta izatea. Joxean Sagastizabal idazlearen sekretua, Oier Etxebeste Alberdaniako editorearen arabera, “umorearen tratamendu literario berritzailea” izan zen. Joxean Sagastizabal idazleak Kutsidazu bidea, Ixabel eleberria argitaratu zuen 1994an, eta ordutik hona, 100.000 aletik gora saldu dira. Orain, eleberri umoretsu honen berrargitalpena aurkeztu du egileak Alberdania argitaletxearen eskutik. Argitaletxeak […]

Read More… from [BIDEOA] ‘Kutsidazu bidea, Ixabel’, umorezko literatura eta arrakasta

‘MO. Behi euskaldun baten memoriak’ liburuko ilustrazioekin osatutako erakusketa paratu dute Iruñeko Nafarroako Liburutegian

Proposamen didaktiko honen helburua da Atxagaren liburuko ilustrazioetatik abiatuz bidaia bisual bat egitea. Finean, iraganera begiratuz (askatasun-irrika, gerra, adiskidetasuna…) oraina hobe ulertzeko ariketa bat da, erantzunak baino, galdera gehiago sortzea helburu duena. Karrikiri Elkarteak eta Pamiela Argitaletxeak gazteei zuzendutako MO. Behi euskaldun baten memoriak erakusketa eta proiektu pedagogikoa aurkeztu dituzte. Erakusketa gaurtik, martxoak 10, maiatzaren […]

Read More… from ‘MO. Behi euskaldun baten memoriak’ liburuko ilustrazioekin osatutako erakusketa paratu dute Iruñeko Nafarroako Liburutegian

Mintzolaren ikerketa-sarien 2025eko deialdiak martxan dira

Euskaraz egiten den ahozko jardunari (euskarazko hizkerari) buruzko ikerketa zientifikoak bultzatzeko xedea dute deialdiek. Azken hiru urteotako ildoari jarraituz, ahozkotasunaren alorrean ikerketa sustatzeko deialdi berriak egin ditu Euskaltzaindiak, Mintzolaren eskutik. Deialdietan, hizkeraren adierazkortasuna da lehentasunezko ikerketa-lerroa. Lehenengoan, euskaraz egiten den ahozko jardunari buruzko hamar gradu- eta master-amaierako lan sarituko dira (bakoitzari 1.500 euroko zenbatekoa emanda); […]

Read More… from Mintzolaren ikerketa-sarien 2025eko deialdiak martxan dira

Iruña Hiria XIV. Nazioarteko Poesia Sarirako olerki-bildumak aurkezteko epea zabalik da

Berrikuntza gisa, aurten, modalitate eta egile bakoitzeko obra bakar bat aurkeztu ahal izango da. Poesia-bildumak gai librekoak eta 400 eta 800 bertso artekoak izan beharko dira eta posta arruntez edo posta elektronikoz aurkeztu ahal izango dira apirilaren 30era arte. Iruñeko Udalak eta Nafar Ateneoak Iruña Hiria Nazioarteko Poesia Sariaren hemeretzigarren edizioan parte hartzeko deialdia zabaldu […]

Read More… from Iruña Hiria XIV. Nazioarteko Poesia Sarirako olerki-bildumak aurkezteko epea zabalik da

1545 argitaletxeak Literatura Plazara ekimenaren hirugarren edizioa antolatu du Oiartzunen

Martxoaren 19an izango du lehen hitzordua ekimenak Uxue Alberdi, Danele Sarriugarte eta Iratxe Retolazaren Idazle-kontzientziak eta idazketa-ibilbideak solasaldi literarioarekin. 1545 argitaletxeak Literatura Plazara ekimenaren hirugarren edizioa antolatu dute martxoaren 19tik 30era bitartean. Adierazi dutenez, “Euskara, jalgi hadi plazara argitaratu zuen Bernat Etxeparek 1545. urtean; Literatura, jalgi hadi plazara diogu guk orain, literatura arnasgune izan nahi duen Oiartzun herritik”. Horretarako, […]

Read More… from 1545 argitaletxeak Literatura Plazara ekimenaren hirugarren edizioa antolatu du Oiartzunen

Loraldiak udako gazte sormen-egonaldirako hautatu dituen proiektuak jakinarazi ditu

Gazteen sormena sustatzeko kultur-sormen egonaldian ekainaren 23a eta 27a bitartean Lekeition izango dute aterpe. Zazpi proiektuek espazioa, denbora eta tutoretza profesionala izango dute. Loraldiak gazteei zuzendutako sormen-egonaldiaren ebazpena jakinarazi du, gazteen euskarazko kultur-proiektuak sustatzeko ekimenaren baitan. Aurtengo deialdian bederatzi proposamen aurkeztu dira, eta horietatik zazpi proiektu hautatu dira, guztira hamazazpi gazteren parte-hartzearekin. Lekeition egingo da […]

Read More… from Loraldiak udako gazte sormen-egonaldirako hautatu dituen proiektuak jakinarazi ditu