Euskara gizartean zabal dadin Berba-lapiko programa martxan

Egitasmoak ikasleen euskararen ahozko gaitasuna hobetzea du helburu. Soziolinguistikoki erdaldunenak diren gunetan ekin zaio esku hartzeari, eta dagoeneko, 50 ikastetxe publikotan ezarri da. Lehen hezkuntzako ikasleen euskarazko ahozko gaitasuna hobetzeko asmoz, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila Berba-lapiko programa bultzatzen ari da. Proiektua Euskal Autonomia Erkidegoan gaztelaniaren erabilera nagusi den eremuetan ezartzen ari da, batez ere. Azken […]

Read More… from Euskara gizartean zabal dadin Berba-lapiko programa martxan

Euskal kultura hezkuntzara: Loraldia Eskolaren 2025-26 ikasturterako eskaintza eta izen emate epea zabalik

Euskal kulturaren transmisioa eta sormena sustatzea ditu helburu egitasmoak. Loraldia Eskolak 2025-26 ikasturteko eskaintza aurkeztu du, eta dagoeneko irekita dago izen-emate epea. Euskal kulturaren transmisioa eta sormena ardatz hartuta, programak aukera paregabea eskainiko die ikastetxeei kultura garaikidearen esperientzia aberasgarriak bizitzeko. Antolatzaileen esanetan, “antzerkia, musika, literatura, ikus-entzunezkoak eta arte plastikoak bezalako diziplinen bidez, haur eta gazteek […]

Read More… from Euskal kultura hezkuntzara: Loraldia Eskolaren 2025-26 ikasturterako eskaintza eta izen emate epea zabalik

Idoia Unzurrunzaga argazkilariak lehen argazki-liburua aurkeztuko du Donostiako San Telmo Museoan

Ekainera bitartean, aurkezpenak, tailerrak eta ikastaroak egongo dira arte diziplina honetan murgiltzeko. San Telmo Museoak liburutegian duen argazki-liburuen bildumaren berri ematen jarraitzen du, argazkilari profesional ezagunen hitzaldi eta tailerren bidez. Aurtengo izenen artean daude Cristobal Hara, 2022ko Argazkilaritza Sari Nazionala, apirilean, eta Valentino Barachini argazkilari italiarra, maiatza amaieran edizio tailer bat gidatuko duena. Idoia Unzurrunzaga […]

Read More… from Idoia Unzurrunzaga argazkilariak lehen argazki-liburua aurkeztuko du Donostiako San Telmo Museoan

‘Egunon’ abestiarekin agur esango du Guda Dantza taldeak

Talde bizkaitarrak ekainaren 21ean emango du azken zuzenekoa Bilboko Kafe Antzokian. Enkante etxe batean daude Guda Dantzako taldekideak euren bideoklip berrian, Egunon abesten ageri dira, baina oraingoan, agur esateko, pop eta house erritmo nahasien artean. Hamahiru urteko ibilbidearen ostean Uribe Kostako musikariek taldea desegitea erabaki baitute. Boskoteak dionez, kantu honen hitzetan ez dago handinahikeriarik, “ironiaz, […]

Read More… from ‘Egunon’ abestiarekin agur esango du Guda Dantza taldeak

Gasteizko Baratza aretoak Bertako Fest jaialdia antolatu du hilaren 20tik 23ra

Dantza, antzerkia, narrazioa eta zinema bilduko dituen egitaraua prestatu dute. Bertako Fest jaialdiaren edizio berri batek tokiko sorkuntza Gasteizko Baratza aretora hurbilduko du berriz ere otsailaren 20tik 23ra bitartean. Jaialdia iaz grabatutako dokumentalaren aurkezpenarekin abiatuko da, Baratza aretoan garatutako proiektuaren lehen hamar urteak oroitzeko. Emanaldia otsailaren 20an izango da, 19:00etan, eta sarrera doakoa izango da. […]

Read More… from Gasteizko Baratza aretoak Bertako Fest jaialdia antolatu du hilaren 20tik 23ra

‘Klandestinak’ Iruñeko emakumeen historiari buruzko zikloa aurkeztu dute

Otsailaren 21etik ekainaren 6ra bitartean izango da zikloa, Iruñeko mikroespazio kulturalen sare sortu berrian. Mikroguneak, Iruñeko mikroespazio kulturalen sare sortu berriak, Klandestinak zikloa aurkeztu du. Ekimen honen bidez, hiriko hainbat emakume-kolektiboren istorio isildu eta ahaztuak berreskuratu eta ikusarazi nahi dituzte hamar saiotan. Azaldu dutenez, “espazio handietako kultur eta aisialdi eskaintzatik urruntzen den jarduera programa da, […]

Read More… from ‘Klandestinak’ Iruñeko emakumeen historiari buruzko zikloa aurkeztu dute

‘Kantuan harresiaz gaindi: Saharar herriaren aldeko abestiak’ kontzertu solidarioa egingo dute martxoaren 8an, Donostian

Mendebaldeko Saharako herriak bizi duen egoeraren berri ematea da emanaldi honen helburua. Mikel Azpirozek, Maite Larburuk edota Travellin’ Brothers taldeak hartuko dute parte Donostiako Antzoki Zaharrean izango den zuzeneko honetan. Club 44k eta Donostia Kulturak kontzertu solidarioa antolatu dute Kantuan harresiaz gaindi: Saharar herriaren aldeko abestiak izenpean. Hitzordua martxoaren 8an, larunbata, izango da Donostiako Antzoki […]

Read More… from ‘Kantuan harresiaz gaindi: Saharar herriaren aldeko abestiak’ kontzertu solidarioa egingo dute martxoaren 8an, Donostian

‘Errotatiba’ eta ‘Noizko Basoa’ film laburrak emango dituzte gaur Iruñeko Kondestablen

Iratxe Fresneda eta Mikele Landa zinemagile bizkaitarrak dira bi film hauen egileak eta proiekzioen ondoren beraiekin solastatzeko aukera egongo da. Iruñeko Udalak eta Nafar Ateneoak antolatutako programaren bigarren izango da gaur, hilak 12, Kondestable Civivoxean. Bi film labur proiektatuko dituzte: Iratxe Fresnedaren (Arrigorriaga, 1974) Errotatiba, eta Mikele Landaren (Bilbo, 1995) Noizko Basoa. 19:00etan hasiko da, […]

Read More… from ‘Errotatiba’ eta ‘Noizko Basoa’ film laburrak emango dituzte gaur Iruñeko Kondestablen

Artedrama Euskal Laborategian izena emateko epea zabalik da

Apirilaren 21etik 26ra izango da aurtengo topagunea, Aulestin. Edizio honetan ere euskal antzerkiaren zoko ezberdinak arakatu ahal izango ditugu Mikele Urroz, Garazi Etxaburu, Dejabu, Aitzol Iraola, Metrokoadroka eta Ander Lipusen eskutik. Artedrama Arte Eszenikoen Plataformak aurtengo Euskal Sormen Laborategian parte hartzeko deialdia zabaldu du. Topagunea apirilaren 21etik 26ra bitartean izango da Aulestin, eta bertan, antzerkilariak […]

Read More… from Artedrama Euskal Laborategian izena emateko epea zabalik da

‘Hitzaurrea’ soinu-esperientzia digitala estreinatuko dute martxoaren 10ean, Bilbon

Piszifaktoria ideien laborategiak eta Fikzio Fabrikak ibilbide erreal bat proposatuko dute kaleetan barna. Parte-hartzaile bakoitzak bere esperientzia propioa bizitzeko aukera izango du, mugikorrarekin webgune batera konektatu, aurikularrak jantzi eta bere herriko kaleetara atera ondoren. Bilboko Loraldia jaialdiak iaz emandako Sormen Digitaleko Bekari esker Piszifaktoria Ideien Laborategiak eta Fikzio Fabrikak Hitzaurrea soinu esperientzia digitala sortu dute. […]

Read More… from ‘Hitzaurrea’ soinu-esperientzia digitala estreinatuko dute martxoaren 10ean, Bilbon