Hiru talde hauek urtarrilaren hasieran aurreratutako beste hamarrei batu zaizkie: Bulego, Nøgen, Tatxers, Skabidean, Streetwise, Banda Bassotti, Gozategi, Eñaut Elorrieta, Los Zopilotes Txirriaos eta Betagarri. Datozen asteetan askoz gehiago batuko direla iragarri dute. Hilabete gutxi batzuk falta dira Hatortxu Rock jaialdiari agur esateko eta antolakuntza “hitzordu ezin bereziago bat” antolatzeko lanean ari da. “Zentzu horretan […]
Kategoria: Gaiak
Apirilaren 25ean estreinatuko da Asier Urbietaren ‘Faisaiaren irla’ film luzea zinema aretoetan
Urbietaren lehenengo film luzea 48. Göteborg Film Festivaleko Nazioarteko Lehiaketan estreinatu ondoren iritsiko da zinema aretoetara. Thriller honek Jone Laspiur eta Sambou Diaby ditu protagonista. Asier Urbietaren lehenengo film luzea apirilaren 25ean estreinatuko dute zinema aretoetan BTeam Pictures-en eskutik. Hendaian, Baionan, Donostian eta Irunen filmatuta, Urbietak berak eta Andoni de Carlosek (Handia) idatzi dute gidoia euskara, […]
‘Ateosteko Bira’ emanaldi sorta berezian murgilduta dago Eñaut Elorrietak
Antzokietatik irtenda, eliza, ermita eta baselizak lehenetsi ditu bira berri honek. Harrizko hormak, egurrezko eserlekuak eta ahots lurtar bat: kantua kultuzko keinu gisa. Bestalde, 2026an disko berria argitaratuko du musikariak. Duela hilabete batzuk ‘Fantasia’ diskoaren (Elkar, 2022) birari amaiera eman ondoren, Eñaut Elorrieta musikari bizkaitarra datorren urtean kaleratuko duen lan berriaren sortze prozesuan murgilduta dago. […]
Read More… from ‘Ateosteko Bira’ emanaldi sorta berezian murgilduta dago Eñaut Elorrietak
Ikastetxe eta bestelako zentroetan Euskaraldia lantzeko proposamen didaktikoak aurkeztu dituzte
Material didaktikoak bi helburu ditu: batetik, haur eta gazteei, Euskaraldiaren berri emanez, haiek ariketan duten egitekoa azaldu eta horrek duen garrantziaren berri ematea; eta, bestetik, haur eta gazteen kontzientzia soziolinguistikoa piztea, eta haur eta gaztetxoak informatzea, prestatzea eta ahalduntzea euskararen erabileraren gaian agente aktibo izan daitezen. Euskaraldian parte hartzeko oinarrizko baldintzak euskara ulertzea eta 16 […]
Haur Literaturako Mikel Zarate XV. Saria martxan
Haurrentzako irakurgai berriak sortu eta idazleen lana bultzatzeko asmoz antolatzen dute urtero saria. Lanak apirilaren 30era jasoko dira. Epaimahaia Leire Bilbaok, Maribel Aiertzak eta Xabier Mendigurenek osatuko dute eta maiatzaren 31ra arte izango dute erabaki bat hartzeko epea. Mikel Zarate Haur Literaturako Sariaren hamabosgarren edizioan parte hartzeko epea zabalik dago. Haurrentzako irakurgai berriak sortu eta […]
Read More… from Haur Literaturako Mikel Zarate XV. Saria martxan
Euskal Kultur Erakundeak eta Elkar Fundazioak EKE-Elkar literatura bekaren hirugarren edizioa abiatu dute
Ipar Euskal Herriko euskarazko literatura sorkuntza sostengatzeko asmoz, Euskal Kultur Erakundeak eta Elkar Fundazioak 6.000 euroko EKE-Elkar literatura bekaren hirugarren edizioa jarri dute martxan. Proposamenak aurkezteko epea maiatzaren 31ra arte egongo da zabalik. Elkar Fundazioak eta Euskal Kultur Erakundeak Ipar Euskal Herriko idazleak euskaraz idaztera bultzatzeko asmoz, EKE-Elkar literatura beka jarri dute martxan. Ekimena bi […]
Eider Etxeandia Heitxik ‘Akelarre askea’ kanta plazaratu du Lide Hernandorekin
Zornotzarrak metafora baten bidez ospatzen ditu emakumeen eskubideen aldeko borrokari bidea irekitzea lortu zuten emakumeak. Kantuaren estiloak abeslariaren lehen diskoko soinu-unibertsoaren eta mezuaren analogiatzat balio du, trikitia, panderoa eta musika elektronikoaren arteko fusioa jorratuz. Eider Etxeandia Heitxik ‘Akelarre askea’ hirugarren aurrerapen kanta kaleratu du. Pieza berriarekin, musikari bizkaitarrak emakumeen eskubideen alde borrokatu zuten “sorginak” omendu […]
Read More… from Eider Etxeandia Heitxik ‘Akelarre askea’ kanta plazaratu du Lide Hernandorekin
Karrikiri Elkarteak ‘Astindu’ Topaketak antolatu ditu Iruñean
Besteak beste, euskaraz bizi nahi dutenentzako ikastaroak izango dira. Izena eman nahi dutenek otsailaren 20ra arte izango dute epea zabalik. Karrikiri Elkarteak Astindu izeneko topaketak antolatu ditu martxoaren 22an eta 29an eta apirilaren 5ean eta 12an, Iruñeko Eusko Kultur Fundazioan. Ameslarientzako ikastaroa dela dio Elkarteak, “euskararen biziberritzerako tresna, ekintza, amets berriak sortu nahi dituztenentzat”. Horretaz […]
Read More… from Karrikiri Elkarteak ‘Astindu’ Topaketak antolatu ditu Iruñean
Euskara babesteko neurriak hartu dituzte Lekeition
Udalarentzat kezkagarriena 45 urtetik gorakoen arteko datuak dira, izan ere, adin tarte honetan, erdira jaitsi da euskararen erabilera. Azken euskararen erabileraren kale neurketak alarma piztu du Lekeition. 0 eta 25 urte arteko pertsonen artean erabilera osasuntsu dagoen arren, 24 eta 44 urteen arteko pertsonetan ageri da lehenengo gainbehera. Hala ere, Udalarentzat kezkagarriena 45 urtetik gorakoen […]
Read More… from Euskara babesteko neurriak hartu dituzte Lekeition
Umbra Light argi jaialdia otsailaren 14tik 16ra egingo da Gasteizen
Argirik gutxieneko egunetan antolatzen da jaialdi hau Gasteizen. Formatu handiko argi eskulturak eta mundu osoko artistek diseinatutako proiekzioak eskaintzen ditu, hirian zehar ibilbide artistiko bat eginez. Argia da obretako protagonista nagusia, baina badira mugimenduz, musikaz eta abarrez hornitutako konposizioak ere. Urtebeteko etenaldiaren ondoren, Umbra Light jaialdia otsailaren 14tik 16ra itzuliko da Gasteizera Artea bakea da […]
Read More… from Umbra Light argi jaialdia otsailaren 14tik 16ra egingo da Gasteizen
