Brigade Locok kaleratuko duen ‘Bide baten esanahia’ disko berriko hirugarren singlea aurkeztu du: ‘Ateak itxi dira’

Bide Baten Esanahia diskoak, bestalde, otsailaren 21ean ikusiko du argia, baina aurre salmenta martxan daukate jada musikariek. Ateak itxi dira kanta Brigade Loco taldearen proiektu berriaren parte da. Beñat Goiak zuzenduta, hiru singlez osaturiko film labur baten forma hartu duen trilogia. Tartean estreinatu den azkena, Agur, eta gaur aurkeztutako abesti berria. Taldeak azaldu duenez, Ateak […]

Read More… from Brigade Locok kaleratuko duen ‘Bide baten esanahia’ disko berriko hirugarren singlea aurkeztu du: ‘Ateak itxi dira’

Bertsozale Elkarteak Bertso Udalekuetako txandak ezagutzera eman ditu

Martxoaren 3an hasiko da izen-ematea gurasoetako bat Bertsozale Elkarteko bazkide dutenentzat edota bertso-eskolako kide direnentzat. Ondoren, betetzeko geratzen diren txandekin bigarren izen-emate epea irekiko da gainerako interesdunentzat, martxoaren 19tik apirilaren 14ra. Bertso Udalekuetako gazteak Bidarrain, Sarrian, Uitzin eta Zuhatzan elkartuko dira aurtengoan. Uztailean izango dira txanda guztiak, eta ohi bezala adinaren arabera banatu ditu Bertsozale […]

Read More… from Bertsozale Elkarteak Bertso Udalekuetako txandak ezagutzera eman ditu

Orain dela 50 urteko Abadiñoko San Blas azokari buruzko irudiak berreskuratu dituzte

Gerediaga elkarteak iaz martxan jarri zuen Garaia biltegirako berreskuratu dituzte irudi hauek. 1973. urteko Abadiñoko San Blas azokan grabatutako 19 minutuko ikus-entzunezkoa aurkitu de Gerediaga Elkarteak, “editatu gabeko irudiak eta giro-soinu barik”, zehaztu du. Garai bateko Abadiño nolakoa zen ezagutzeko, eta batez ere feriak zein itxura zuen ikusteko balio handiko irudiak direla gaineratu du elkarteak. […]

Read More… from Orain dela 50 urteko Abadiñoko San Blas azokari buruzko irudiak berreskuratu dituzte

Gema Lopez Las Herasek irabazi du Jokin Zaitegi Saria

Iazko urte amaieran Suediako Akademiak Nobel saridun izendaturiko Han Kang idazle korearraren Barazkijalea eleberria euskaratu beharko du itzultzaileak. Lanaren euskarazko bertsioa 2025eko amaieran emango du argitara Elkar argitaletxeak. Gema Lopez Las Heras itzultzaileak aurkezturiko proiektuak irabazi du Literaturako Nobel saridunak euskaratzeko AEDk eta Elkar Fundazioak Arrasateko Udalaren eta Laboral Kutxaren laguntzarekin antolaturiko Jokin Zaitegi itzulpen-lehiaketa; […]

Read More… from Gema Lopez Las Herasek irabazi du Jokin Zaitegi Saria

Gazteek egiten duten antzerkiari erreparatuko dio Bilboko Lautan Hiru antzerki jaialdiak

Zazpigarren edizioa lau ostegunetan egingo da (otsailaren 6an, 13an, 20an eta 27an), eta guztira zortzi ekitaldi eskainiko dira. Aurten ere indartsu dator Lautan Hiru antzerki-jaialdia. Urtero legez, Bilboko Zazpikaleetako euskal giroa suspertu nahi dute antolatzaileek, eta, bide batez, euskal antzerkilariei plaza berriak eskaini beraien lanak erakuts ditzaten. Aurreko aldietan bezala, lau astez eta ostegunetan egingo […]

Read More… from Gazteek egiten duten antzerkiari erreparatuko dio Bilboko Lautan Hiru antzerki jaialdiak

Zortzi film laburrekin dator aurtengo Laburbira zirkuitua

Aurtengo edizioa martxoaren 7tik apirilaren 11ra bitartean egingo da Euskal Herri osoan. Besteak beste, Ekain Irigoienen Europa eta Eneko Sagardoyren Betiko gaua filmek osatuko dute bilduma. 2025eko edizioaren aurrestreinaldia Donostiako San Telmo Museoan egingo da, martxoaren 6an. Laburbirak, euskarazko film laburren zirkuituak, bi hamarkada baino gehiago beteko ditu Euskal Herriko aretoak euskal filmez betetzen. “Euskal […]

Read More… from Zortzi film laburrekin dator aurtengo Laburbira zirkuitua

Otsailaren 4an abiatuko da 2025eko Bertsoaroa Iruñean

Sei emanaldi izango dira guztira, Iruñeko hainbat gunetan. Bertsoaroaren 34. edizioa ate joka dugu Iruñean. Otsailaren 4an hasi eta 27ra arte luzatuko da aurtengoan. Tartean, sei emanaldi izango dira, hiriko hainbat espaziotan. Urtero bezala, Bertsoaroak unean uneko bertsolaritzaren berri, kalitatez eta aniztasunez ematea du helburu. Programazioaren baitan, bi bertso jaialdi izango dira: Bertso Trama eta […]

Read More… from Otsailaren 4an abiatuko da 2025eko Bertsoaroa Iruñean

‘Geuretik Sortuak’ ekimenak inoiz baino egitasmo gehiago hautatu ditu hirugarren ediziorako

Literatura, komikigintza, zinegintza eta antzerkigintza alorretako 30 proiektu aukeratu dira eta sortzaileek, beka baten bitartez, egonaldiak egingo dituzte 30 herritan edo herri multzotan. Udalbiltzak Geuretik Sortuak kultur egitasmoaren hirugarren edizioan parte hartuko duten sortzaileak eta euskal udalerriak ezagutzera eman ditu, Iruñeko Kondestable aretoan antolatutako ekitaldian. Iazko urrian beka deialdia zabaldu eta abenduan osatu zen balioespen […]

Read More… from ‘Geuretik Sortuak’ ekimenak inoiz baino egitasmo gehiago hautatu ditu hirugarren ediziorako

Loraldia Elkarteak gazteei zuzendutako udako sormen egonaldia aurkeztu du

Gazteen sormena sustatzea da programaren helburu nagusia. Ekainaren 23tik 27ra egingo den egonaldian, parte-hartzaileek lanerako espazioak, profesionalen tutoretza, ostatua eta Lekeitioko Sormen Astearen jardueretan parte hartzeko aukera izango dute. Loraldiak gazteei zuzendutako kultur sormen-egonaldien deialdia aurkeztu du, 30 urtetik beherakoentzat. Egonaldia ekainaren 23tik 27ra egingo da Lekeition, eta euskarazko kultur-proiektuak sortzeko eta garatzeko espazio bat […]

Read More… from Loraldia Elkarteak gazteei zuzendutako udako sormen egonaldia aurkeztu du

Markos Goikoleak, Idoia Garzesek eta Kepa Ibarrak irabazi dituzte XXII. Cafe Bar Bilbao Teatro Laburreko sariak

Denetara 40 gidoi jaso dituzte edizio honetan. Hauetatik hamasei euskaraz izan dira. Antolatzaileen arabera, aukeraketa zaila izan da aurkeztutako gidoien kalitate onagatik. Markos Goikolea Iruñeko antzerkigile eta gidoilariak Destiny Driver euskarazko lanagatik irabazi du XXII. Cafe Bar Bilbao Teatro Laburreko sarietako bat, Idoia Garzes izan da Euskarazko Soinu Fikzioko Gidoi Labur Onenari saria irabazi duen […]

Read More… from Markos Goikoleak, Idoia Garzesek eta Kepa Ibarrak irabazi dituzte XXII. Cafe Bar Bilbao Teatro Laburreko sariak