Eskafranda talde berriak ‘Azken Oroigarria’ aurkezpen kanta plazaratu du

Hamar abestiz osatutako lehen diskoak 2025ean ikusiko du argia. Estilo aldetik, pop-aren inguruan mugitzen diren abestiek osatzen dute lana. Eskafandra taldea Joseba Iturraspe (McOnak) eta Iban Martinen elkarlanetik sortutako egitasmoa da. Hasiera batean, Iturraspek McOnak taldearen ertzetatik haratago zihoazen doinuetan murgildu nahian, landuta zeuzkan zenbait ideiari forma emateko Martini laguntza eskatu zion eta azken honek […]

Read More… from Eskafranda talde berriak ‘Azken Oroigarria’ aurkezpen kanta plazaratu du

Tabakalerak 2025eko zinema-denboraldi berria aurkeztu du

Denboraldia urtarrilaren 10ean abiatuko da, Tabakalerako pantaila partekatua sustatzen duten erakundeen eskutik: Donostia Kultura, Donostia Zinemaldia, Euskadiko Filmategia, Elias Querejeta Zine Eskola eta Tabakalera.  Donostiako Tabakalera zentroak hamar urte beteko ditu datorren urtean eta zine-programazioa efemeride horren luzapena izango da, urte hauetan egindako bidea eta lana balioesteko aukera. Hala, Tabakalerako zine-pantailak bertako egonaldi-programa eta zinea […]

Read More… from Tabakalerak 2025eko zinema-denboraldi berria aurkeztu du

“Klima aldaketa” da aurtengo hitza Euskaltzaindia eta UZEIren arabera

Muturreko zenbait gertakari meteorologikok han eta hemen eragin dituzten arazo larrien harira, protagonismo nabarmena izan du aurten termino horrek. Euskaltzaindiaren arabera, klima-aldaketa ez da aurten sortutako kontzeptua: urteak dira askoren ahotan dabilela. Halere, azkenaldian, gero eta maiztasun handiagoz erabili da komunikabideetan, jendaurreko solasaldietan eta sare sozialetan”. Hiztegian adibide gisa lehenagotik jasota egon arren, klima-aldaketa esamoldea […]

Read More… from “Klima aldaketa” da aurtengo hitza Euskaltzaindia eta UZEIren arabera

Irulegiko Eskua Iruñeko Nafarroako Museoan jarri dute ikusgai

Eskua eta ‘Loizuko gizona’ piezak 2021ean aurkitu zituen 60 ikertzailez osatutako talde batek. Nafarroako Museoaren Historiaurreko aretoaren birmoldaketarekin batera, bi pieza berri aurkeztu dituzte gaur: Irulegiko Eskua eta ‘Loizuko gizona’ bezala ezagutzen den giza eskeletoa. Maria Chivite Lehendakariak pieza horien garrantzia azpimarratu du, eta herritarrak animatu ditu horiek ezagutzera eta horietatik ikastera, “iragana ulertzeak gure […]

Read More… from Irulegiko Eskua Iruñeko Nafarroako Museoan jarri dute ikusgai

TopAraba, Arabako euskal kulturaren sormena sustatzeko egitasmoa martxan da

Kulturguneak Araban bizi diren kultur diziplina anitzetako norbanako sortzaileak harremanetan jarri nahi ditu, eta horretarako baliabide ekonomiko, tekniko eta materialak eskainiko dizkie. Gasteizko Izaskun Arrue Kulturguneak TopAraba egitasmoa abiatu du. Kultura diziplina ezberdinetako sortzaile arabarrei zuzendutako proposamena da eta euskarazko kultura sormena sustatzea, berrikuntza suspertzea eta sortzaileen artean sareak sortzea ditu helburu. Egitasmo honekin diziplinarteko […]

Read More… from TopAraba, Arabako euskal kulturaren sormena sustatzeko egitasmoa martxan da

Laburbira zikloan parte hartzeko izen ematea zabalik da

Urtarrilaren 24ra arte egongo da izena emateko epea zabalik. Martxoaren 7tik apirilaren 11ra bitartean egingo da Laburbiraren 2025ko edizioa. Laburbira zirkuitura film laburrak aurkezteko epea zabaldu du Euskaltzaleen Topaguneak. Hala, urtarrilaren 24ra arte edozein zuzendarik bere lana aurkezteko aukera izango du webgunearen bitartez, hasi berria, nahiz amateurra izan. Egitasmoan aurkeztu ahal izateko pelikulak euskaraz sortu […]

Read More… from Laburbira zikloan parte hartzeko izen ematea zabalik da

Hasiera berri bat Euskal Herri osoko euskaltzaleak saretzeko

Euskaltzaleen Topagunea Taupa euskaltzaleen mugimendua izango da aurrerantzean. Hala, euskara elkarteen topagune izan beharrean, euskaltzaleen mugimendua izango da. Egitasmo berria larunbatean aurkeztu zuten Bilboko Kafe Antzokian eta bertan, hasiera berri bat irudikatu dutela adierazi zuten han bildutakoek, “Taupa, euskaltzaleen mugimendua izango gara, eta Euskal Herri osoko euskaltzaleak saretuko ditugu. Izena ez ezik, izana ere aldatzera […]

Read More… from Hasiera berri bat Euskal Herri osoko euskaltzaleak saretzeko

Fermin Muguruzak Iruñeko Nafarroa Arenan emango du azken kontzertua

2025eko urriaren 4ean izango da zuzenekoa eta sarrerak bihartik aurrera egongo dira salgai www.muguruzafm.eus webgunean. Kortatu taldeak 1.988ko urriaren 1ean egin zuen Azken Guda Dantza kontzertu gogoangarri hura Iruñean. Orain, Fermin Muguruzak Iruñeko Nafarroa Arenako oholtza gainean bere azken kontzertua emango duela iragarri du. Kasu honetan 2025eko urriaren 4an izango. Modu honetara agurtuko du bere […]

Read More… from Fermin Muguruzak Iruñeko Nafarroa Arenan emango du azken kontzertua

Iñigo Muguruza musikaria gogoratzeko asmoz, II. Paradisu Zinema Musika Bekarako deialdia abiatu dute

Musikarien lanak sustatzea eta laguntzea du helburu bekak. Proiektuak abenduaren 17tik otsailaren 17ra bitartean bidali ahal izango dira paradisuzinemabeka@elkar.eus edota Elkar Musika. Haizpea industriagunea 1. 20150 Aduna. Gipuzkoa helbideetara. Iñigo Muguruza musikaria gogoratzeko asmoz, Elkar argitaletxeak, EHZ Festibalak eta Antxeta Irratiak II. Paradisu Zinema Musika Bekarako deialdia jarri dute martxan. Musikarien lanak sustatzea eta laguntzea […]

Read More… from Iñigo Muguruza musikaria gogoratzeko asmoz, II. Paradisu Zinema Musika Bekarako deialdia abiatu dute

Haurrei zuzendutako ‘Ezki Kontu-Kontari’ telesaila eta ikuskizuna estreinatuko dute otsailean

0 eta 9 urte bitarteko umeengan kulturarteko ikaskuntza eta balio etiko, sozial eta iraunkorren garapena sustatzea da helburu nagusia. Gookapi plataformak Ezki Kontu-Kontari telesaila estreinatuko du 2025eko otsailean Gookapi.eus webgunean. Ezki, iratxo bidaiaria, munduan zehar ibili da hamaika kultura eta herrialdetako kondairak zein jakituria jasotzen. Orain, baso magikora itzulita, gauero kontu-kontari aritzen da sutondoan, ikasitakoa […]

Read More… from Haurrei zuzendutako ‘Ezki Kontu-Kontari’ telesaila eta ikuskizuna estreinatuko dute otsailean